1999-2000 ikasturte honetarako, Leioako PATak hurrengo helburuak barneratzen ditu:
t Hezkuntza Sailak bultzaturiko proiektuak dituzten ikastetxeetan aholkatu eta areagotu, horretarako behar diren beharrezko ekintzekin: aholkularitza zuzena, prestakuntza, mintegiak, ikastaroak, e.a.
t Prestakuntza edota Curriculum-berriztapen proiektuak aurkeztu dituzten ikastetxeetan aholkatu eta jarraipena egin.
t Hezkuntza premia bereziei dagokienez, ikasle hauen integrazioa eskolan eta gizartean errazteko ikastetxeetako irakasleei behar den laguntza eta aholkularitza eman.
t Irakasleen arteko koordinaketa eta esperientzien trukeak ahalbidetzeko Lan Mintegi eta Lan Taldeak eratu.
t Lurraldeko ikastetxeek eskatzen dituzten prestakuntza-ekintzak kudeatu eta antolatu, bere edukia irakaslegoaren beharra zehatzei erantzunez.
t Irakasleek egiten dituzten eskaerei etengabeko erantzuna eman.
t PATean dauden bibliografi eta ikusentzunezko baliabide materialak ezagutarazi irakasleen artean, berauen erabilpena areagotzeko.
|