Hasierako orrira

Diputazioaren webguneak Eibarren gainean dioen apurra hau da.
 
 

Eibar

 
1 970-ean aizkora neolitiko baten aurkitzera arte (Borostaberria baserrian),
ezagutzen ziren udalerri honetako berri zaharrenak XIl. mendera arte
zihoazen. Hiriaren fundazioa 1.346 urtekoa da, Alfonso XI. ak "Carta Puebla"
eskaini zion urtea, "Villanueva de San Andres" izenarekin. Izen hau XV
mendearen erdira arte mantendu zuen, Eibar izena erabiltzen hasi zen arte.
 
Banduen Gerra (XIV eta XV mendeak) eta konbentzionalen Gerrak eragina izan
zuten herri honetan, batez ere ekonomikoki. Karlistadak ere ezagutu zituen
eta lehenengoan isabeldar alderdiaren alde jarri zen, 1.835. ean
Zumalakarregi Karlista generalarengandik hartua izanik.
 
Eibar 1.931 -an Errepublika aldarrikatu zuen Espainiako lehen hiria izan
zen. 1.937-an, gerra zibilean, II. Errepublikaren aurka altxatutako tropak
hirian sartu ziren.
 
Gipuzkoako mendebaleko mugan kokatua, auzoko Bizkaiaren ondoan, herri hau
Ego ibaiaren haran txikian mehartua aurkitzen da, mendiz inguratua. Hauen
artean Urko (790 m.), Arrate eta Galdaramino (667 m.) mendiak nabarmentzen
dira.
 
Bere iragan historikoaren aztarnak Isasiko Dorretxea, XVI. mendekoa, eta
Unzuetako Jauregiak dira, hau XVI. mendekoa, aurreko baten herexen gainean
eraikia.
 
Untzagako enparantzan, hiriko enparantza nagusia, Udaletxea aurkitzen da.
Eraikin hau, mende honetakoa, bere monumentaltasunagatik nabarmentzen da, 43
m. luzerako ataldea duelarik.
 
San Andres Apostolen Parrokiar Eliza, XVI. mendekoa, XIII. mendeko
aintzinako elizaren gainean eraikia zen. Oin basilikaldun eliza da, hiru
absidez atzen emandako hiru barneluzegorekin, erdikoa zortzikoa delarik.
Bere gurutzezko gainaldea korintiar zutabeetan eusten da eta bere alboko
ataldea platereskoa da. Bere barruan, harrian, San Pedroren irudi
erromanikoa du, XII edo XIII. mendekoa. Bere erretaula nagusia XVI. mendean
hasia, Araoz eskulturgilearen lana, polikromatu gabeko intxaurrondoren
egurrean egina dago.
 
Maltzagako auzategira eroaten duen errepidean Azitaingo Andra Mariren
Baseliza aurkitzen da. Sertan bizargabeko kristo bat gordetzen da, Europan
dauden hiruretatik bat.
 
Ohigabeko erakargarritasuneko barrendegia Arrateko Saindutogia da.
Vaticanoan oraintsu agertutako dokumentu baten arauera, Saindutegi hau jada
bazen 1.442. urtean. Ilundutako egurrezko ganga agertzen du, itsasontzi
baten gila irudituz. Bere barruan, Andra Mariren irudi gotiko ederraz gain,
eibartar pintatzaile ospetsuaren bereterra aipatzen duten, lau kuadro
hauteman.daitezke.
 
Baselizaren inguruko alderdia zabalaldi eta jolas leku bezala gaitua dago.
lnstalazio ezberdinez hornitua dago, usakume tiroa, haurrentzat jolaslekuak,
taberna eta baselizari atxekiriko pilotaleku txikia ditu. Halaber askaldegi
lez egokitua dago, mahai, erretegiekin .... jatetxe ugarirekin multzoa
osatuz. Hemendik erdikusten diren bista zirraragarriek inguruko zenbait
udalerri hartzen dituzte. Halaber, Kalamuaren ondoko mendietarantzko (Urko,
Krabelin etab.) txango askoren abiapuntu da.
 
Eibarrek bere patron jaiak San Juan eta San Pedroz ospatzen ditu, Ekainaren
24-an hasita eta zortzi egun geroago bukatuz. Arratekoak ere oso ospatuak
dira, Irailak 8, eta baita San Andresekoak, Azaroak 30.
 
San Blas egunak, Otsailak 3, tradizio nabarmena du, egun honetan San Blas
opilak deiturikoak elizara eramaten dira bedeinkatzera.
 
Anima egunaren ondorengo bigarren astelehenean "Gaztañaerre eguna" ospatzen
da, menu berezidun askari eta afariekin. Menua karakolak saltsan, txorizoa
eta jaiari izena ematen dioten gaztaina erreez osatua dago.
 
Burdingintzak, zeinen tradizioa XIV eta XV mendeetara arte doan, XX-mende
hasieran bere arma ekoizkina eraldatu zuen. Zioa lehen Mundu Gerraren
ondorengo arma merkatuen murrizketan bilatu behar da, Gaur egunean oraindik,
mundu mailan ezagunak dira bere suarma mugikorrak eta damaskinatu lantegiak,
industria asko bizikleta, aparatu eiektrikoen etab. fabrikazioan birziklatu
direlarik.
 
Hiriaren seme bezala lgnazio Zuloaga (1.870-1.945) pintatzaile handia
nabarmentzen da. Bere pintura tonu ilunegatik eta bere lanean eratutako
errealismo handiagatik bereizten da. Hiriko enparantza batean bere oroimenez
monumentua eraiki zen.
 
Eibar beste zentru batzuren artean Armagintza Eskola, Instituto Nazionala
eta "Unibertzitate laborala" dituen hiri modernoa da. Bere saltegi eta
zerbitzuek bere populazio handiaren (33.816 bizilagun) beharrak betetzen
dituzte. Udalerrian lojatu edo jan nahi baduzu ondorengo lekuetan egin
zenezake:
 
ARRATE. Hotela. Ego-gain 5. Tfno: 117242 * * *
 
SAN JUAN. Hotela. San Juan K., 3. Tfno: 117146 * *
 
ARRATE. Hotel jatetxea. Arrate Ballea z/g. Tfno: 120762.
 
CHALCHA. Jatetxea. lsasi K. 7. Tfno: 111126.
 
ARTOLA. Jatetxea . Untzaga Plaza, 7. Tfno: 116348.
 
JOSE MARI. Jatetxea . Arragueta K. 18. Tfno: 120865.
 
LARRAÑAGA. Jatetxea . Bidebarrieta K. 30. Tfno: 112360.
 
GURBIL. Jatetxea - lsasi K. 1. Tfno: 1 1 1 152.
 
ORIOTARRA. Jatetxea . Fermin Calbeton K. 5. Tfno: 117024.
 
ETXOLA. Jatetxea . Txirio K. 2. Tfno: 112019.
 
AGINASPI. Jatetxea . Urkizu Pasealekua 22. Tfno: 121550.
 
JESUS. Jatetxea. Legarre K. 13. Tfno: 702470.
 
MONTECASINO. Jatetxea. Errekatxu 1. Tfno: 110938.
 
CANTABRIA. Jatetxea . Arrate Ballea z/g. Tfno: 121262.
 
OCHANDIANO. Jatetxea . Plaza Berria 2. Tfno: 1 1 7033.
 
Udalerri honetara A-8 autoestrata (Biibo-Behobia), N-638 (Bilbao Donostia)
eta beste eskualde errepideen bidez hel daiteke.
 
Trenez "Eusko Tren" en Bilbo-Donostia linearen bidez hel zaitezke eta
autobuses, Pesa, Turytrans eta Intercar (Tfno: 450801) konpainiekin.

 

Hasierako orrira / Eguneratua: 1998-05-20

© Arrateko Ama


Propaganda pusketa hau --> 

GeoCities
Geocitiesek behartuta jarri dugu 

1