- Esakerak (hasiera) |
Eibartarrak Home Page |
-
-
- Eibarko euskeraren esakera
eta bestelako berezitasun batzuk
- Lokuzioak
- (ikus
argibideak)
-
- I-Z
-
- IBAIA BEIAN ETORRI.- Ibaiak ur gutxi
duenean esaten da. "Ibaia beian etorrenian be, ixa beteko urak
izaten ziran."
- IBILLGONIA JANTZI / ATARA.- Ibilgona
ateratzen duen emakumea kalean ibiltzeko ohitura edo joera duena
izaten da. "Ibillgonia jantzi ezkero, etxerako ordurik ez".
- IDI-ANKA BAT PERRA TA GUZTI JAN.-
Goseztoari buruz esateko.
- "Orrek idi-anka bat perra ta guzti jango
leuke".
- IJI-AJA / IJI TA AJA IBILLI.-
Parrandan, jai giroan ibili. "Goizabarra izan arren antxe ebizen
itturri onduan iji ta aja".
- IKARA EIÑ.- Mugitu, normalean
ezezko forman erabili ohi da. Batzutan alpertsuan egon ere esan
nahi du. "Bonben zaratiakin ormiak ikara eiñ dau".
"Kerizpian ikararik eiñ barik egongo dok ori egun guztian".
- IKARA ERAIÑ.- Mugiarazi. "Lau
lagunen artian sakatu arren, ez zetsen ikara eraiñ".
"Kerizpian jarritta daguanari ikara eraitterik ez dago".
- IKUBILLA BAIÑO KIPULA BURU
AUNDIXAGUA.- Handitasuna adierazteko konparazioa. "Plazan ikubilla
baiño kipula buru aundixaguak ikusi jittunat".
- IKUSIXAN BISTAN / BEIAN.- Dirudienez,
antza denez. " Ikusixan bistan, arek esan ebana guzurra."
- ILLETIA ERABILLI.- Norbait beti
arrenkuratsu, hileta jotzen dabilela esateko. "Biar kontua aittatu
ezkero ik erabilliko dok illetia ".
- ILLETIA JO.- Kexatu. "Illetia joten bizi
zan zergaittik barik, esker txarrekua zalako Jaungoikuan
aurrian."
- INFRAÑUKO PATXI BERA BAIÑO
GORRIAUA IZAN.- Norbait oso ezkertiarra (gorria) dela adierazteko
konparazioa. "Onek eibartarrok infrañuko Patxi bera
baiño gorriauak dirala pentsatzen juat."
- INTXAUR MOTXAILLA KASTIA.- Oskol
gogorreko intxaurrari esaten zaio. " Bota-kontrarako intxaur
motxailla kastak izaten ziran, eta onenak , Txarako
sakonekuak."
- IÑOIZ IKUSI AL DOZU / DANTZETAN
ARKAKOTZU,/ IMUTXA GITTARRA JOTEN,/ ZORRIXA BARREZ ITXOTZEN...-
Kantu baten zatia.
- IÑOIZKO DENBORAN.- Egunen batean,
baldintza zentzuarekin. " Iñoizko denboran, ni biarrian
baziñaz..."
- IÑON BEGIXAN LASTUA IKUSI ETA
ABIA EZ NORBERANIAN / IÑON BIZKARREKO LASTUA IKUSI ETA
NORBERANIK EZ/ IÑONIAN LASTUA BAI IKUSI, BAIÑA EZ
ABIA NORBERANIAN.- Errefrau ezagunaren hiru aldaera.
- IÑON PEKORA IBILLI.- Besteen
bizkarretik bizi. " Bere bizi guztian, iñon pekora ibilli
zan, beste zintzo asko baiño obetuago."
- IÑON PLANTAK EIÑ.-
Norbaiten imitazioa egin. "Kaitano eta Boni Txanboliñ,
iñon plantak eitten, gizon barregarrixak."
- IÑOR IZAN.- Zeozertarako
nortasuna edo adorea izan. " Iñor balitz, ointxe dauka
aukeria bere burua aurrera ateratzeko."
- IÑUNDIK IÑORA.-
Iñola ere ez. " Iñondik iñora izan ezin
laikian gauzia ez batera ta ez bestera."
- IÑUZENTE ERAIÑ.- Norbaiti
ziria sartu Inuzente Egunean. " Iñuzente eraiñ eta
bialdu dot duako ardautara."
- IPURDIKO EDERRA ARTU.- Galdu, kolpe
haundia jaso. "Lege arekin, ipurdiko ederra artu eban
armerixiak."
- IRAKIÑ ERAIÑ.- Norbait
haserrerazi, bere senetik atera. (gazteleraz, 'sacar de quicio').
"Irakiñ eraiñ zetsan ainbeste zorakerixagaz."
- IRRINTZIXA JO.- Irrintzi egin. "Irrintzi
luze bat joixozue an doiazen neska-mutilleri."
- IRUTXUR JOKATU.- Iruzur egin, traizio
egin. "Lenengo egunetik, irutxur jokatu eben
urdiñak."
- ITXOTZEKUAK ERABILLI.- Barrez lehertu.
"Itxotzekuak darabixez alboko tabernan, iru edo lau
erantzallek."
- ITXURIA DAN LETZ.- Antza denez, itxura
denez, dirudienez. "Itxuria dan letz, ez da ondiokan ill."
- ITXURIA EMON.- Zerbait egiten jarri
eta, nahiz behar den besteko ondo egin ez, borondate onez amaitu.
Itxuratu, forma eman. "Ez dau guztiz ondo atara, baiña
itxuria emon detsa". "Itxuria emon detsa etxiari, andra-geixa
datorrenerako".
- ITXURIARI BEGIRATZEKUA EZ IZAN /
ITXURIAREN JABE EZ IZAN .- Norbaitek azaletik edo kanpotik ematen
duena ez dela adierazteko. "Diru eske nigana? Gero, ni ez naiz
itxuriari begiratzekua!"
- IXILLEKUAK ERABILLI.- Isilmandatuetan
jardun. "Bixen artian, ixillekuak darabixez."
- IXILLEKUETAN ESAN.- Belarrira esan.
"Alakoren batian, deitzen detsa kanpoko lagunari,
ixillekuetan."
- IZATEKUA IZAN.- Norbaitek egindakoa
goraipatzeko edo gaitzesteko erabiltzen da. "Hi haiz hi,
izatekua!".
- IZTARRIXA ZERRAU.- Eztarria itxi, afonia
izan. "Ainbeste orruagaz, istarrixa zerrau jata."
- IZURRA HARTU.- Izurra ( frunce,
dobladillo) josi. Jostunen hizketan. "Izur bat artixozu barren
guztian, apur bat laburtzeko luzeegi dozu ba gona ori."
- JAI EGON.- Egoera bat irtenbiderik
gabekoa dela, edo norbaitekin alperrik dela adierazteko. "Errazoia
daukak: onekin bakarrik jai dagok."
- JAI ERABILLI.- Lanik egiten ez den eguna
aipatzeko erabili ohi da. "Aste guztian jai darabill."
- JAI TA JORNALA.- Langileen burruken
hastapenetan eibartar batek beharginen helburu nagusitzat jo
zuena. Lanik egin gabe soldata jasotzea, alegia. "Aurrera, jai ta
jornala izan deigun arte!"
- JAIOTZATIK EKARRI.- Zerbait
(gaisotasunen bat edo) jaiotzetik izan. "Jaiotzatik dakar
errena."
- JAKIÑIAN IPIÑI.- Abisatu,
aditzen eman. "Partidua ordu erdi lenago asiko dala
jakiñian ipintzia aztu eiñ jata".
- JAMONIK EIÑ EZ.- Kasurik ez egin.
"Ikusi eta jamonik ez desta eiñ."
- JARRAIXAN ERABILLI.- Norbait atzetik
segika izan. "Gaztedixa guztia bere jarraixan darabill."
- JARRAIXAN IBILLI.- Norbaiten edo
zerbaiten atzetik ibili. "Bere bizi guztian, aberastasunen
jarraixan ibilli zan alperrik."
- JITXIA ARTU.- Soinekuetan eta, alde bata
luzeagoa denean esaten da. "Soñekuak jitxia artu detsu albo
batera."
- JO BATERA TA JO BESTERA / JO ONA TA JO
ARA.- Alde batetik bestera ibili. "Gure gizon gizajua or ibilli
don gau guztian, jo ona ta jo ara: medikuok, abadiok eta
gaiñerakuok aztartzen."
- JO TA JO JARDUN.- Zerbaitetan etengabe
jardun. " Erlojuak ixildu barik, kanpaiak jo ta jo diardu."
- JO TA KEIA.- Jo ta ke. "Jo ta keia
diardue langilliak Sanjuanetarako etxia amaittu gurarik".
- JO TA SU.- Jo ta ke. "Urte guztian
jardun genduan jo ta su alper alperrik".
- JOB BAIÑO ERUAN AUNDIXAGOKUA
IZAN.- Pazientzia, egonarri handikoa izan. "Zuen aitta, Job
baño eruan aundixagokua".
- JOKUA EUKI.- Jokalarien arteko esaldia.
Jokoan eta kirolean irabazteko baliabideak izan. Kirolean jokaldi
onak egiteko gaitasuna; karta-jokoan karta onak euki. "Pelotari
orrek joko ederra dauka". "-Euk urteik, ez juat ba nik
jokorik".
- JOKUAN EIÑ.- Kartetan egin, dirua
jokatuz. "Jokuan eitten eben Ondamendin goizaldera arte."
- JOTEN DABENAK JOTEN DABELA.- Edozer
gertatzen dela ere. "Joten dabenak joten dabela, ni banoia
amendik".
- JUANA JUAN.- Joandakoa benetan joan dela
adierazteko. "Juana juan, keiana".
- JUEZERA JOKATU.- Auzitara jo. "
Eziñ alkar aittutako anaiak ziran eta juezera jokatu eben
bixen zoritxarrerako."
- KABIDU EZIÑIK IBILLI.- Oso
harrotuta ibili. "Loterixan lenengo premixua atara dabenetik
kabidu eziñik dabill".
- KAKUAK ATARA.- Zerbaiti daukan baino
problema edo eragozpen gehiago atera. " Orrek edozeiñ
biarrari kakuak ataratzen baiño ez daki".
- KALE EGIN.- Huts egin. " Dirutara joan
da andrian etxekuetara, baiña kale eiñ dau."
- KALE-GORRIXAN LAGA.- Kalera bota.
"Kale-gorrixan gañian laga eban lamai barik."
- KALE-TXAKUR IBILLI.- Txorigalduaren
moduan ibili. " Kale-txakur ebillen, iñun ostaturik emon
gura ez zetsela."
- KALERIK KALEKO ZEZENA.- Sokamuturretako
zezena. "Gure denboran, San Blas jai erdixa izaten zan kalerik
kaleko zezenakin."
- KANDELIA JASO.- Baserritarren
elkarteetako presidenteak kargua beste bati ematen zionean honek
kandela jasotzen zuen. Hortik esanahia zabaldu egin da
gaztelerazko 'darse por aludido' adierazteko. " Kofradixakua danak
kandelia jasoko dau."
- KARRASKADIA JO.- Atzera egin lehia
batean. "Arek be, alperrik goittik ibilli, karraskadia jo dau
azkena baiño len."
- KASKET ALDIXA EMON.- Zoroaldia izan.
"Kasket aldixa emon, eta lanerako tornua jaurti eban
ibaira."
- KATARROA SOLDU.- Katarroa bigundu,
sendatzeko bidean egon. "Bero berotan egotia biar dozu, katarroa
soldutzeko."
- KATIGU GERATU / IZAN.- Ezkutuka edo
begitxuka bezalako ume-jolasetan besteak harrapatu behar dituena
katigu geratzen da. "Ikusi zaittut, oiñ zu katigu".
- KATIGU LAGA.- Zigortu. "Bazkaittara
barik, katigu laga dau maisuak eskolan zure semia."
- KAUSIK PEZ.- Jaramonik ere ez. "Kausik
pez zetsan eiñ."
- KAUZIÑORIK EIÑ EZ.-
Jaramonik ez egin. "Ez desta kauziñorik eiñ".
- KEDARRIA BAIÑO BALTZAGUA.- Oso
beltza, konparazio bidez esanda.
- "Eta danen aurrian urten neban, begi
bata kedarria baiño baltzago ta arpegixan alde batetik
besterañoko zanbruaz".
- KEDARRIK PE EMON EZ.- Oso zuhurra edo
zekena denari esaten zaio. Gaztelerazko no dar ni la hora, no dar
ni los buenos días'. "Kedarria be ez leuke emongo siku
arek, interesik gabe."
- KEIANA EIÑ.- Hanka egin, ospa
egin. "Orrek be azkenian keiana ein jon".
- KEIXARA/ KEIXAPERA JUAN.- Gerezi
arbolapean jarri, txoriak gereziak jatera doazenean tiroz
akabatzeko. "Gaur gabetik juan dira keixara, urtian beiñeko
itzari amorratu batzuk."
- KEIXIA LAKOTXE ESPANAK EUKI.- Ezpainen
gorritasuna adierazteko konparazioa. "Keixia lakotxe espanak
eukazen, ezertariko pintturarik biar gabe."
- KERIZA EIÑ.- Besteei nor
bereganako errespetua sortarazi. "Gazte agertu arren, kerizia
eitten zetsan nausixari, ikusten ebalako zer izango zan denbora
asko baiño len."
- KINKIÑA JO.- Zerbaiti amaiera
eman. Dirua xahutu. "Milla erriali kinkiña jo detsa, gaurko
ferixara juan biarrakin."
- KIÑU BATEN.- Berehala, bapatean.
"Bere partia jaso ebanian, kiñu baten utseratu zittuan bere
ondasunok."
- KIRRIKARRA JAN.- Haginekin hotsa ateraz
jan. "Kirrikarra ez dira jan biar karameluak; agiñak
austen dira bestela."
- KISKETE JO.- Kriskitin egin, hatzamar
puntekin hotsa atera. "Jesusa jaio da ta jo deigun
kiskete!"
- KITTO EIÑ.- Kitatu. "Ill-kanpai
orrekin ordaindu dittu zittuan zorrak, eta or, kitto eiñ
dau danekin."
- KONTU OBIA EUKI.- Gauza bat, nahiz eta
beste bat baino garestiagoa izan, egiten duen zerbitzuagatik
azkenean hobeto edo merkeagoa irteten denean. "Kontu obia dauka
sarri, geixago pagatzen dan gauziak."
- KONTUAK EIÑ.- Umeei eta, gozo
hitzegin. Gazteleraz, 'hacer mimos.' "Etxera etortzen danian,
lenengo zeregiña, umiari kontuak eiñ."
- KOPLA BARIK IBILLI/ JARDUN.-
Aitzakiatan, zeharka, edo bueltak emanez ibili gabe, gauza bat
egin."Ainbeste kopla barik, nere denboran, amaika zaldi jaso izan
jittuat."
- KOPLETAN IBILLI.- Txantxetan ibili,
benetan hartu gabe. "Benetan artizu esaten detsurana, ez nabill ba
kopletan."
- KOSKABILLUAK ZIMURTU.- Egundoko beldurra
edo izua izan. "Koskara urten ebanian, kanpantorriari
kanpokaldetik buelta bat emoteko, koskabilluak zimurtu jakozen
batera."
- KOSKARA EROSI.- Erosten den unean barik,
geroago ordaindu. Esaldi hau, sasoi batean saltzaileak, erosleak
zerbait ordaindu gabe eraman zuela gogoratzeko, koska batean
egiten zuen marratik dator. "Koskakua esaten jakon taberna ari,
ardua eraten zalako an koskara."
- KOSTIA KOSTA.- Kosta ahala kosta.
"Kostia kosta Donostiako Andra-Marixetara juan gura eban."
- KUKULUMIXO EGON.- Kukubilko, kokoriko,
egon edo jarri. "Orduetan egon da kukulumixo."
- KUKURRUKUA JO.- Desafio egin. "Batak
kukurrukua jo dau; bestiak karraskadia."
- KULAPE EMON.- Amodio kontuetan, ezezkoa
eman. Dantzan ezetz esatea ere bada. Gazteleraz, 'dar calabazas.'
"Alakoren baten ausartu zan errekaua eittera begixa jota eukan
neskatilliari, eta kulape emon zetsan."
- KURUTZIAK EIÑ.- Aitaren egin. "
Esan netsanian zelan ziren gauzak kurutziak eitten geldittu
zan."
- LAGIA LAGA.- Zerbait erabat utzi. "
Lagia laga, geixago ez eban erre, naiz da takorrixa
merkatu."
- LAMAI BALIO EZ.- Gauza batek ezer gutxi
balio duela adierazteko. " Lamai balio ez daben gauzian gora-bera,
auzixetan bizi dira."
- LAMAI EUKI EZ.- Dirurik ez izan.
Gazteleraz, 'no tener un chavo'. " Ainbeste zaratakin, ez daka
lamai indianu orrek."
- LAMAIKUARI BOTA.- Ume jolas bat.
"Lamaikuari bota bost intxaurrekin!"
- LAMAIÑ PUPUA ETA LAUZIN TRAPUA.-
Errefraua. Arrazoirik gabe hileta jotzen dabilenari esaten
zaio.
- LANIAN URKATU.- Lan asko egin. "Orrek
daukan gibela! Andria urkatzen lanian eta bedori tabernan."
- LAPIAK BAIÑO GOGORRAGO ORATU.-
Oso gogor heldu. "Lapiak baño gogorrago oratuta dauka bere
jarlekua."
- LAPIKUAK SARTAIÑARI, IPURBALTZ.-
Zozoak beleari, ipurbeltz errefrau ezagunaren aldaera.
- LARRUTIK ATARA.- Ondo kostata atera.
"Larrutik atara biarko detsazu zorra."
- LASTO UTSA.- Funtsik gabekoa. "Fray
Gerundion gaurko jarduna, lasto utsa."
- LEGIA EIÑ.-Eguneroko edo ohizko
betebeharrak (jatorduak egin, mezetara joan...) egin direla
adierazteko. "Gaurkuagaittik, legia eiñ dogu
beintzat."
- LEGIA IZAN, EUKI.- Norbait edo zerbait
begiko izan. "Maixuak legia zetsan ikaslari aritxi."
- LELO USAIÑA ERABILLI.-
Lelokerietan dabilenari esaten zaio. "Lelo usaiña
badarabizu beintzat!"
- LENGO SAMATIK BURUA.- Eritziari tinko
eusten dionari, erraz aldatzen ez duenari buruz esaten da.
"Alperrik ogei urte igaro, lengo samatik arek burua."
- LENIAN EGON.- Lehengoari eutsi.
"Alperrik esango dabe nai dana, ni beti lenian nago."
- LEPUA BEROTU.- Norbait jipoitu, jo.
"Bere biziko onduen lepua berotu zetsen."
- LEPUA JASO.- Kasurik egin ez, jaramonik
egin ez, paso egin. Zerbaitek ez digula ardura adierazteko.
"Artzekoduneri, lepua jaso eta kitto."
- LEPUAN ARTU.- Norbait edo zerbait bizkar
gainean hartu. "Ume txikiña lepuan artuta eldu zan
Arratera".
- LO ERRIAK EGON.- Loguraren eraginez,
umeek izaten duten egonezina edo nekea adierazteko. Lo gutxi edo
txarto egin eta gero esnatzean izaten den egoera. "Ume ori, lo
erriak dago eta eruaizu ogera." "Gau guztian agiñeko
miñakin egon nok eta lo erriak esnatu nok".
- LO-JARUA EIÑ.- Lo aldi laburra
egin, baina ez ohean. "Bazkalostian lo-jaru txiki bat eiñ
dot".
- LORAN EGON.- Landareak loratzen
direnean. Gizakiak, sasoi betean egon. "Sagarra loran; keixia
loran". "Ointxe dago neskatilla aura loran".
- LOTSIA, GITXIEN DEIXANAK, GEIXEN ETA
ANDIÑAK EMOTEN DITTUANA BESTIERI.- Kaitano Kareagak lotsari
buruz egin zuen definizioa.
- LOTSARIXA ARTU.- Lotsaren lotsaz
gorritu. " Arlote aren itxuriakin, lotsarixa artu neban."
- LUAK EIÑ.- Lozorroan egon. "Luak
eiñda gero esnatu nintzan zarata bategaz."
- LURRA ARTU.- Landareak sustraitu. " Joan
zan astian sartu genduzen landarak lurra artu dabe."
- LURRA EMON.- Lurperatu. "Atzo emon detse
lurra bere jaixo errrixan."
- LURRA JO.- Jausi. Hondatu. "Gure Jaunak,
kurutzia lepuan ebala iru bidar jo eban lurra." "Ainbeste urtian
arro izandako etxia, gaur lurra jota."
- MAIKO EIÑ.- Mahaian partaideetako
izan. "Umiok eta maiko egiten ebenak otzez dardaraka pasau eben
arratsalde guztia."
- MAIÑAK EIÑ.- Negar egin.
Normalean umeei buruz esaten da. "Zergaittik barik mañak
eitten dittuzu beti."
- MAITTETSU IBILLI.- Maiteminduta egon. "A
neskatilla ikusi neban ordutik maittetsu nenbillen."
- MAIXAN JARRI BAIÑO EZ.- Eibartar
haren bizitzeko filosofiaren bigarren artikulua. ( Lehenengoa, JAI
TA JORNALA zen). "Jai ta jornala eta maixan jarri baño ez;
or emanzipaziñua."
- MAKILLARI AGERTU, IBILLI.-
Harropuzkerietan jardun. Erromerietan musikoek indartsuenari
makila bat ematen zioten ordena ipintzeko. "Erromerixetan
makillari agertzen zan"
- MAMIÑAK ERABILLI.- Oso lodia
denari esaten zaio. "Orrek dira darabizuzen
mamiñak!"
- MARA MARA NEGAR EIÑ.- Malko ugari
isuriz negar egin. "Gizato aundixa izan arren, mara mara negarrez
egon zen."
- MARTXANDO EIÑ.- Eskolan piper
egin. "Gaur eguraldi ona dago eta martxando eingo dot kunbura
juateko".
- ME ARTU.- Gutxiagotzat hartu. Burruka
giroko esaldia. "Me artu jestak". "Me artu najok" beharko luke,
baina hala esaten da.
- MERKEALDIXA ERABILLI.- Gairen bat merke
dagoela esateko. "Merkealdixa darabill arraiñak, asko
ataratzen dabelako aspaldi."
- MESEDE EIÑEN PAGUA, ATE OSTIAN
PALUA /ONDO EIÑAN PAGUA, ATE OSTIAN PALUA.- Hobe beharrean
egiten diren gauzak ez direla aintzat hartzen esan nahi duen
errefraua.
- MEZATARAKO BOTA.- Hileta-elizkizunetan
hildakoaren aldeko mezak ateratzeko dirua eman. "Mezatarako bota
dot bestiak beste."
- MIÑA GELDIRIK EUKITZEKO EZ IZAN.-
Oso berritsuak direnei buruz esan ohi da. "Andria ez zan mutua;
baiña gizonak pe mingaiña ez eban geldirik
eukitzeko."
- MIRA EIÑ.- Harritu. "Fray
Gerundiok ordubeteko sermoia botatzia ez da mira eittekua."
- MIRA ERITXI.- Miretsi. Harritu. "Gure
ama, bere begi argixegaz, danari mira eritxitta bizi zan." "Ez
eixozu mira eritxi esaten detsuanari."
- MOLDIA EKARRI.- Zeozertarako joera euki,
gai izan. "Zure semiak badakar moldia artu daben
ofiziorako."
- MORROILLOPIAN SARTU.- Giltzapean sartu,
preso sartu. "Ori gitxi balitz-edo, morrollopian sartu,
gixajua".
- MURGILLIAN EIÑ.- Igerian ur
azpian egin. "Kunbuan murgillian eitten genduan".
- MUSTUR-ALDIXA ERABILLI.- Bi lagunen
arteko haserrealdia. "Alperrik ezkonbarri, mustur-aldixa darabixe
gaur."
- MUSTURRA SARTU.- Inoren arazoetan sartu.
"Batetik ez ba zan bestetik, musturra sartu gura eban."
- MUSTURRAK EUKI/ MUSTURREKIN IBILLI.-
Haserre egon. "Aitzen emon desta andriak musturrak daukazela
kanpotik naizelako, eta piparrak daroiaraz, onekin obiak izaten
dirala ta."
- NAI, TABUYON TXAKURRA.- Norbaitek nahi
duena ezinezkoa dela adierazteko. (Nai hori txakurraren izena ei
zen). "-Parisera juan nai juat. -Nai bai, Tabuyon txakurra". "Zuk
diñozuna, nai, Tabuyon txakurra."
- NAGIXAK BOTA.- Nagiak atera. Lo asko
egin ondoren, edo luzaroan jarrita geldi egon ondoren, guztiz
esnatzeko gorputzari egiten zaizkion tirakadak besoak-eta luzatuz.
Gaztelerazko 'estirarse'. "Danen aurrian nagixak botatzia ez ei da
edukaziño onekua".
- NAIGABIA EMON.- Doluminak eman. "Petrari
naigabia emotera juan non eta an billau jonat Andre Madalen
kantatzen."
- NAIKUA TA LARREGI.- Asko. "Naikua ta
larregi zuk eiñ dozuna."
- NARRAZ IBILLI.- Makal, gogo gabe ibili.
"Asmo aundixetan, baña narraz dabill zorreri erantzun
ezinda."
- NARRU TA AZURRETAN / AZAL(A) TA
AZURRETAN GELDITTU.- Hezur hutsetan, erabat argalduta geratu.
"Narru ta azurretan geldittu da gizajua, iru illabeteko
gaixuakin." "Itxura bako gizon argal bat sartu zan; azala ta
azurra bakarrik agiri jakozan".
- NARRUA JO.- Danborra jo. Larrutan egin.
"Kalerik kale, narrua joten, Alkate jaunan pregoia irakorteko."
"Erregiñari gaur narrua birritan jo jetsat, lenengo
aurretik ta gero atzetik" ( erreginaren harrera ekitaldi batean
parte hartu zuen atabalari batek esandakoa).
- NEGAR ERREZA EUKI.- Edozergatik negar
egin. "Negarra erreza dabenak dabe au, biotzan bittartez,
Jaungoikuagandik."
- NEKE TA ABAR.- Ahal den moduan, kostata.
"Neke ta abar, umiak azi dittu beintzat.":
- NERIAK / ZURIAK... EIÑ.- Hil. "
Agur, neriak eiñ dau esanaz, gastau zan."
- NIK IKUSTEN DORANAN LETRIA....-
Ikusi-makusi jolasaren hasiera. "-Nik ikusten doranan letria, U!!
-Zer dok? -Ze izango dok, ba! Uz elektrikia!!".
- NOBEDADIA EIÑ.- Konortea galdu.
Zorabiatu. "Nobedadia eiñ jako elixan."
- NOR BERE ONIAN EZ EGON.- Lasai ez egon.
"Ez nenguan nere onian, berriz osorik ikusi arte bialdu genduan
gizona."
- NORA EUZKIXA, ARA ZAPIXA.- Errefrau
ezagunaren aldakia.
- NORA-EZIAN GELDITU.- Zer egin ezean
gelditu. "Aizkorriko basuetan otsuak eta basurdak urritu ziranian
noraezian gelditu ziran gure eiztariak."
- NORBERAN KONTURA JARRI.- Inoren menpeko
lana utzi eta nagusia nor bera den lanean hasi. "Ofiziua ikasi
ondo eta gero norberan kontura jarri."
- NORBERE BATEN EGON.- Lasai egon. "Nere
baten banenguan, eta batera batera jausi naiz."
- NORBERE BURUA ERAKUTSI.- Nonbaiten
azaldu, nor bere burua nabarmendu. "Eusko-langilleak!... Gaur da
eguna zuen buruak erakusteko Eibarren!"
- NORPERE BURUARI GUTXIETSIRIK.-
Akonplejatuta egon, gaztelerazko 'complejo de inferioridad' euki.
"Errenka eitten ebala-ta, bere buruari gutxietsirik bizi
zan".
- NUNDIK NORAKO.- Zer, adierazteko.
"Nundik norako diruekin jarabik gure andriak ainbeste
dotoretasun?"
- OBE / OBETO / ON BIARRIAN / ON BIARREZ.-
Inoren mesedetan egiten edo esaten dena. "Obeto biarrian esan
netsan eta txarrera artu zestan."
- ODOL-OTZIAN.- Inolako sentimendurik gabe
norbait hil. "Buruan kabitzen ez dana, odol-otzian orrela eriotzia
eittia."
- ODOLAK BURUA ARTU.- Derramea eta
antzerako buruko gaitz larriei buruz esaten da. "Odolak burua
artuta ill da gaur goizian."
- OGI GOGORRARI AGIÑ ZORROTZA.-
Egoera zailei egokitzen jakin behar dela adierazten duen
errefraua.
- OIÑ ARTEKUAK APURTU / OIÑ
ARTEKO GUZTIAK TAPAU.- Baten batek aparteko gauzaren bat edo
disparateren bat esan edo egiten duenean esan ohi da."Demontre!
Euk apurtu dittuk oin artekuak, abendua ill?"
- OIÑEZTEN ASI.- Umeak oinez
ibiltzen hasten direnenan. "Gure txikiña be oiñezten
asi jaku".
- OJALIETAN EGON.- Gauza bat hastapenetan
egon. "Gure asmuak ojaliaetan dagoz ondiokan."
- OJIA JIRURIK.- Esan ohi da, gauza bat
beste baten ordez erabiltzen denean, antzerakoak direla
diruditelako. "Olabek esaten eban moduan, ojia jirurik".
- OJO EUKI!.- Arreta eskatzeko esaldia.
"Ojo eukixok orri, Anton". (Kontuz horrekin, Anton).
- OLAKO SEMIAK MUNDURA EKARTZIA
BAIÑO LAU LIBRAKO OGIAK EITTIA BE OBE DOK.- Konparazioa,
gauza bat aurrera ateratzea zaila edo astuna dela
adierazteko.
- OLIOA TA BIÑAGRIA EZ IBILLI
ALPERRIK NASTATZEN.- Ezinezko gauzak egiten saiatzea alperrikoa
dela adierazteko.
- ON BILLA, ON BILLA, BONBILLA.- Onena
hartu guran, askotan txarrararekin geratu beharra izaten dela
adierazten du. "On billa, on billa, bonbilla, esaten dan moduan,
eta or, mutill zar geldittu da."
- ON EIÑ DEIZULA.- Jaten dagoenari
kunplimenduz esaten zaiona. "On eiñ deizuela danori! Bai
zeuri be!"
- ONUTSA, ONUTSA, KAKUTSA.- Errefraua.
Onegia izateak askotan ezer gutxirako balio duela adierazteko.
- OIÑEZKORIK NAI EZ ETA ZALDUNIK
AGIRI EZ.- Errefraua. Txarragoak baztertuz onena hartu guran
jarduteak askotan ezer gabe geratzea dakarrela esan nahi du.
- OR BA, OR BA.- Norbaitek pentsatutakoa
edo esandakoa berresteko erabiltzen da. "Or ba, or ba! gero onek
tabernariok ardauari urik ez detsela eiten esango juek!"
- ORDIAK EIÑ.- Norbaiten ordez
zerbait egin. "Juan jatzun mutillan ordiak eiñgo detsuraz,
a kanpotik dan artian."
- ORDIAZ EMON.- Zerbait trukean eman.
"Ordiaz emongo deuat au ik emoten baestak ori".
- ORIATUA EGON.- Eguraldia lainotuta egon,
hodeiturik egon. "Oriatua dagok eta ezingo gaittuk Kalamuara
juan".
- OR KONPON, MARI ANTON!.- Norbait guk
nahi duguna egin nahi ez duelako etsita gaudenean, azkenean
bakarrik laga eta botatzen zaion esaldia. "Or konpon, Mari Anton,
nik neuria eiñ jonat eta!"
- ORMIAK BESTE ENTZUN EZ.- Norbaitek
gorraize handia duela adierazteko konparazioa. "Urkiko gorrak,
ormiak beste ez zeban entzutzen".
- OR NUNDIK NORA.- Hara non. "Or nundik
nora eiñ zan, une baten baiño ezpada be,
plaentxiatar bat zeruetako atezain!"
- ORRAZTU BAT EMON.- Norbaiti gauzak argi
eta garbi esanez ahoa bete haginekin laga. "Orraztu eder bat emon
detsazu guzurti anpor orri."
- OSKOLETIK URTEN BAIÑO LEN
KUKURRUKU.- Oraindik koskortu gabe egon arren heldua izan nahi
duenari esaten zaio. "Oskoletik urten baño len kukurrukua,
eta zapaldu eban kiñu baten."
- OSPA EIÑ.- Inor konturatu gabe
alde egin. "Iñor konturatu baiño len, ospa
eiñ eban."
- OTSUARI BE EZ OPA.- Gauza bat oso txarra
edo beldurgarria dela adierazteko. "Otsuari be opa ez jakon gaua
izan dot bart."
- OTXIÑAK EIÑ.- Aberastu.
"Zure ama, bere denda zoztorrakin, otxiñak eitten
dago."
- OTZAK BALTZITUTA EGON.- Erabat hoztuta
egon. Hotzaren hotzez belztuta egon. "Egun guztian mangutsik
ibillitta, otzak baltzittuta eldu zan etxera".
- PANPANA JOTEN IBILLI.- Harropuzkerietan
ibili. "Beiñ alemaniarra ba ei ebillen panpana joten
Plaentzian ez eguala bera lango murgilaririk esanaz."
- PARABOLETAN IBILLI, JARDUN.- Eztabaidan,
barriketan, ipuinetan jardun, ateraldika, zein baino zein
zirtolariago. "Orrek bixok, paraboletan emoten dabe
denboria."
- PARTIAN IZAN.- Zereginen batean parte
hartu, esku hartu, tarteko izan. "Droga zatar artan, partian
zan".
- PASARIA EMON, ARTU.- Jipoitu. Batzutan
lehiaren batean edo, erraz irabazi ere esan nahi du. "Gaur
Azkoittiarreri pasara gogorra emon detse Elgoibarko
pelotalekuan."
- PEKIÑERA BIALDU.- Pikutara
bidali. "Ixilduari eta juari Pekiñera!!".
- PEKIÑERA JUAN.- Gauza bat
denboraren edo erabileraren poderioz, edo istripuz, alperrik
galtzen denean esaten da. "Pekiñera juan jataz
oiñetako onek."
- PERRA-OTSA IZAN.- Arineketan irten, ospa
egin. "Mutillak! Emen dittuk Guardia zibillak! A izan zan
perra-otsa, al ebanak al eban lekutik."
- PIJO JARDUN.- Zeozertan buru belarri
jardun. "Pijo diarduzu lanian, alperrik euzki galdia."
- PILLO, PILLO, SANGARRA PILLO.- Mendian
edo, norbaitek zeozer aparteko aurkitzean esaten zituen berbak.
Umeek erabiltzen zituzten. "Pillo, pilloa, sangarra pillo, masusta
onek!"
- PIPARRA BAIÑO ZITTALAUA IZAN.-
Konparazioa. Oso zitala, txarra izan. "Piparra baiño
zittalaua zan maixua egun artan."
- PIPARRA EGON.- Norbait haserre egon.
Erderazko 'displicente'. "Piparra dago gaur gure uezaba."
- PIPIA JOTEN BIZI.- Kolpe handirik jo
gabe, lasai bizi. "Gu pipia joten bizi gaittuk. Uezabak guri berak
nai daben beste pagatzen jeskuk, ta, gero guk pe, geuk nai dogun
beste biar eiñ."
- PLANTAK EIÑ.- Norbaiten imitazioa
egin. Zerbaitena egin. "Zoro plantak eitten diardu, soldautzara ez
juateko."
- PLE-PLE EIÑ.- Parrandan,
zurrutean, ibili. "Ple-ple eiñ Katillunian, eta badoiaz
etxerutz kantu soiñuan."
- POSTURIA EIÑ.- Apustua egin.
"Posturia eingo deuat kaja bat galleta ezetz jan".
- POT EIÑ.- Hil, zendu. Ukat egin,
gaztelerazko 'sucumbir'. "Munduan jabe zalakuan, eta or, pot
eiñ dau." "Pot einda, baiña azkenian eldu
giñan Karakatera".
- POTIA POTE, NAIZ PIPAR DA NAIZ TOMATE.-
Oparitutakoari ez zaiola muzin egin behar esan nahi duen
errefraua. Gaztelerazko kidea 'a caballo regalado no le mires el
diente' izan daiteke. " Potia pote, naiz pipar da naiz tomate, eta
laga nai ez badozu."
- PRAKETAN LARRI IBILLI.- Helburu bat
lortzeko ahalegin handia egin edo espabilatu egin behar dela esan
nahi du. "Bikotx aunetxi irabazteko praketan larri ibilli bear
da."
- PREGOIA JO.- Isilik gorde beharrekoak
mundu guztiari esan. "Egixa izanda be, ez daukazu pregoia jo
beharrik."
- SAGAR ERRIA BAIÑO ZIMURRAGUA.-
Oso zimurra konparazio bidez esanda. "Sagar erria baño
zimurrago arpegixa...".
- SAGURIK PE EZ GERATU.- Nonbaiten
inortxo ere geratzen ez dela adierazteko. "Eguraldia lagun badogu
sagurik pe ez da geratuko egun orretan, emen beko zokoan."
- SALAMANKA TRANKA / ATZO ERREJIDORE / ETA
GAUR KAKA.- Bere kargua zela eta, harrosko samar zebilen bati
kantatzen zioten bertsoa.
- SAMIA POSTURIA EIÑ.- Norbait
zerbaiti buruz oso seguru dagoenean esaten da. "Samia posturia
eingo deuat Urko Kalamua baiño aundixagua dala".
- SAN IÑAZIOKO OBRIA BAIÑO
LUZIAGUA.- Gauzaren batek uste baino gehiago irauten duela
adierazteko konparazioa. "San Iñazioko obria baiño
luziagua izan da zure arriua prestatzia."
- SAN JOSEK ZEPILLAUTAKO BULARRAK EUKI.-
Norbait tititsua ez dela adierazteko konparazioa. "Bata zan
tititsua; bestia san Josek zepillautako bularrakin".
- SAN JUAN, SAN JUAN! NEKEZ ETORRI TA
BIZKOR JUAN.- Gauza onak (kasu honetan herriko jaiak) gutxitan
gertatzen direla eta gutxi irauten dutela adierazten duen
errefraua.
- SAPUA IZAN.- Norbaiti gorroto izan.
"Ondo gordeta, baiña sapua detsa bere bizi guztian".
- SAPUAN BIZKAR GAIÑEKO
LIKIÑA BAIÑO IGOIÑGARRIXAGUA.- Norbait edo
zerbait oso iguingarria dela adierazteko konparazioa.
- SAPUZTU BAT EMON.- Zapuztu, jipoitu,
astinaldi bat eman. Jo zaputzetik helduta. "Sapuztu on bat
emoixozu drogoso orri, geixago ez deixan eiñ
tranparik".
- SASIAN ZARRAPARRIA DANIAN ZERBAIT IZATEN
DA.- Ehiztari-giroko errefraua. Gaztelerazko 'cuando el
río suena, agua lleva'.
- SATSA BAIÑO (BE) ALPERRAGUA.-
Norbait oso alperra dela adierazteko konparazioa. "Nik ezagutu
doran alperrena, satsa baiño alperragua".
- SERRIA ERABILLI.- Gogo biziz jan.
Norbaiti buruz txarto esaka jardun. "Arek erabilli eben serria
ondra-janian!" "Jakiñian nago zelako serria erabilli daben
nere kontra".
- SIKU IBILLI.- Dirurik gabe ibili.
"Aspaldi siku nabill, bolatokira agertu eziñik".
- SIKU, SIKU, SIKU...- Gabon esketan ezer
ematen ez zuten etxeetakoei botatzen zizkieten hitzak.
- SINISTIA BE.- Gauza bat sinesten gaitza
dela adierazteko erabiltzen den esaldia. "Txanbolin arrittuta
geldittu zan, Kaporalak ura dranga-dranga nola eraten eban
begira...Sinistia be!"
- SINISTIAK PE KONTUAK EUKI.- Gauza bat
sinisten zaila dela adierazteko esaldia. "Sinistiak pe kontuak
jaukaz, olako partidorik ez dok eiñ eure bizi guztian
be."
- SOMANTIA EMON / HARTU.- Jipoia eman
hartu. Zigor fisikoa ez ezik, lehiaketetan-eta irabazi edo galdu
ere esan nahi du. "Astelenan orrek artu eban somantia ez zan
badaezpadakua izan".
- SOPAK EIÑ.- Harri lau bat uretara
bota eta jauziak eragiteari esaten zaio. "Presagaiñian,
sopak eitten jarduntzen genduan eskolako mutillak."
- SORGIN-ORRATZIXA BAIÑO LATZAGUA
IZAN.- Oso latza, takarra, izan konparazio bidez esanda.
"Sorgin-orratzixa baiño latzagua zan a andrakumia".
- SORRA?. OLIXUA EIXOK!.- Norbaitek zorrak
dituela adierazten duenean, Sorra/Zorra hitz jokua eginez
erantzuten zaiona. Gauza bat sorra dagoenean, gurpil bat
esaterako, olioa egiten zaio.
- SUBERATUA ARTU.- Lotsaren eraginez,
gorri-gorri jarri. "Guzurra atara detsanian, suberatu ederra artu
dau".
- SUTONDOAN DOGU / TIRRI ETA TARRA /
PUZKARRA DARIOLA / GURE MUTILL ZARRA.-Bertsoa / kantua.
- SUAK ARTU.- Norbait oso haserre jarri.
"Ori entzutziaz bat, suak artuta ekin zetsan makillaka."
- SUAK ETA GARRAK ARTUTA EGON.- Oso
haserre egon. "Tabernariak lapurretan eittea nai zetsana
konturatzean suak eta garrak artuta asi zan erretolika
batian."
- SUR MOTZ ORREK AINTZEN DEUK IRI!.-
Txato guztiek lotsabako fama omen dutelako lotsagabeei esaten
zaiena. "Sur motz orrek aintzen deuk iri, lotsagabiorri, ik
darabixan zaratia!"
- SUSIA LEZKOTXE FIÑA.- Norbait oso
fina dela adierazteko konparazioa.
- "Susia lezkotxe fiña dozu a
gizona."
- TAJUTAN EGON.- Zerbait lortzeko egoera
txarrean egon, zentzu ironikoan erabiltzen da. "Tajutan gauaz
Euskalerria salbatzeko" (egoera honekin nekez salbatuko dugula
Euskalerria, alegia).
- TAKIAN (DA) POTIAN.- Sarri, hitzetik
hortzera. "Takian da potian dauka zegozer makiña
orrek."
- TALAIXAN IBILLI.- Zelatan ibili. "Gure
katua, egun guztian sagu zuluan talaixan dago."
- TARRUA(K) JOTEN.- Fooballaren antzeko
jolasa. Baloiaren ordez, txapela erabiltzen zen. "Eskolatik urten
da gero tarrua joten eitten genduan kalerik kale".
- TEILLATUA EMON.- Etxea eraikitzen
amaitu. "Iru illabetian, teillatua emon detse etxe
barrixari".
- TIRO BATEKUA / TIRO BIKUA URTEN.-
Erditzean ume bakarra edo bikiak izan. "- Da? - Tiro bikua urten
jok".
- TIRRIXIA ERABILLI.- Zeozer egiteko
asmoa, tentazioa izan. "Iges eitteko tirrixia darabill."
- TIRRIXIAKIN EGON.- Zerbait egiteko gogoa
izan. "Zortzirak ezkero etxerako tirrixiakin dago".
- TONK EIÑ.- Jaten bete-bete egin.
"Bazkari erdixa baiño len, tonk eiñ genduan gosezto
aundixak izan arren."
- TRAK EIÑ.- Gauzaren bat hautsi.
"Eskuturrak trak eiñ desta, eta Arnobatekuagana juan biarra
dot."
- TRIPA ZORRIXA EIÑ.- Gosetu.
"Tripa zorrixa eiñ jata eiñ dogun
ibilixagaz."