Eibartarrak Home Page - Materixala (aurkibidia)
Urtiak dira, eibarrera bizittu eta berreskuratu nahixan, jende talde batek lanian diharduala; bide horretatik publikaziño eta ikastaro batzuk egin dira. Beste alde batetik, hor dago ...eta kitto! astekarixaren ahalegiña, idazkeriaren arluan zenbaitt atalen dibulgaziñuan.
Baiña, hórrek biharrok garatu ahala, konturatu gara eibarrera idazterakuan joera desbardiñak dagozela, eta horrek kezkia sortu dau, publikaziño barrixak be badatozelako eta gero eta jende gehixago dagoalako eibarrera erabiltzen.
Hori dala-ta biharrezkua ikusi zan, ahal zan neurrixan, eibarreraren idazkeran zeresana daken pertsona eta entidadietako ordezkarixen artian bat etortzeko ahalegiña egin bihar zala.
Esandakua ipar moduan hartuta, Imanol Laspiur, Serafin Basauri, historiko bi; Juan Andres Argoitia, ...eta kitto!-ko hizkuntz arduraduna eta Fernando Muniozgurenek, Udal Euskara Batzordeko ordezkari moduan, eibarreraren idaztarauak lantzeko oiñarrizko txostena egittiari ekin zetsen.
Txostena egin ondoren, hainbat laguni, hogeta bost bati edo, bialdu jakuen aztertu eta batzar orokorrian aurkezteko, nahi aiña ekarpen egiteko eskatuz. Holaxen ba, honakuen ekarpenak jaso ziran: Koldo Zuazo, Roberto Larreategi, Enrike Izagirre, Udal Euskaltegia eta Antxon Narbaiza.
Lehelengo batzarrian, hamazortzi lagunek hartu genduan parte, hórren artian, Ermua, Elgeta eta Bergarako hiru lagun adittu eta interesatuk. Geruago, beste lagun batzuek be partehartzia eskatu zeben eta jardun izan dabe hamabosteroko batzarretan. Hona hamen gehixago edo gitxiago jardundakuak:
Jose Etxeberria (Querido), Antxon Narbaiza, Jesus Mari Gisasola (Trunboi), Pedro Laka, Roberto Larreategi, Juan Martin Elexpuru (Bergarakua), Juan Andres Argoitia, Begoña Azpiri, Enrike Izagirre, Nerea Areta, Imanol Laspiur, Serafin Basauri, Oier Narbaiza, Fernando Aranbarri (Ermukua), Nerea Beitia, Oier Gorosabel, Itziar Garitagoitia, Alberto Telleria (Elgetakua), Asier Sarasua eta Fernando Muniozguren.
Idazkaritza-lana Fernando Muniozguren eta Asier Sarasuak egin dabe.
Talde-lana amaittu eta gero, Euskaltzaindiako Miren Azkarate andriak jorratu dau goittik behera gure biharra eta, zuzenketatxo batzuk egin eta gero, oneritzixa emon detsa txostenari.
Hona hamen, prozesu horren ostian hartutako erabakixak.
Eibarko Udalaren Batzarrak 1997ko urriaren 31n hartutako erabakixak holan diño:
Erreferentzia nagusixak emote aldera, zera esan biharra dago: hamen emoten diran arauetatik aparte be egon leikezela gauza aittagarri gehixago. Baiña gure asmoa, kasu nabarmenenak argi-tzia izan da. Dana dala, bateronbateri dudarik sortzen bajako berbaren bat idazterakuan, hónek liburuotara jotia dauka: Toribio Etxebarriaren "Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar" (beti be "h"rik ez dabela aurkittuko kontuan izanda), eta aditzaren kasuan "Eibarreraren aditza". Deklinabiderako gerora argitaratzia espero dogun liburua izango da erreferentzia.
1) H
Batuan moduan: haundixa, mahaixa, hi, harrua... Baitta "h" horrek diptongua hausten badau be: mehia, behia, behekua...
Gaur egunian ahozko hizkuntzan S eta Zren arteko bereizketarik iñork gitxik egitten badau be, idazteko bihar dan moduan bereiziko dittugu: sagua, zapua, zopia, zikiña, sasoia...
Goiko kasuan legez, ahozkuan ez da bereizketarik egitten, dana da TZ. Halan da be, idatzixan bereizi egingo dittugu: baltza, mahatsa, etzi, etsipena...
i+l tokatzen danian, "ill" idatziko dogu: dabillenian, milla, hilletia, maillukia... Berba amaieran be "ill" idatziko dogu, baiña ez beti: hurrengo berbia kontsonantez hasten danian "l" idatziko dogu. Bokalez hasten bada, "ill". Esate baterako: badabill hori / badabil barriro be, saill horrek / sail barrixa, hill egin dok / hil dok...
i+n gertatzen danian, "iñ" idatziko dogu; kasu guztietan: haiñ, oiñ, makiñia, gaiñian, baiña, suiña...
Edozelan be, bada salbuespen bat: -iñ horrekin amaitzen diran berben ondoko hitza kontsonantez hasten bada, berba amaieran n idatziko dogu: egin dau, hain txikixa, Baiña: egiñ arren, haiñ estua...
Oharra: zana, ezpana... lexikalizatuta dagozenez, ez dira arlo honetako kasuak.
i+t gertatzen danian, beti itt idatziko dogu (nahiz eta ahozko hizkuntza ixa gehixenetan itx, edo antzekua entzun): dittugu, jittun, baitta, itto, aitta, aittitta, itturrixa, hakitt, badakitt...
Hórrek kontsonantiok modu bittan erabiltzen dira:
Berba egitterakuan askotan ez dogu fonema hori erabiltzen. Baiña idazterakuan berbia dan moduan erabilliko dogu: eon / egon, uazaba / ugazaba, nausi / nagusi, zeuan / zeguan...
9) "EZ" partikulia erabilliz sortzen diran aldaketen gaiñian
Kasua |
Esateko modu jatorra |
Zelan idatzi bihar dan |
ez + b = ezp- |
ezpaletor |
ez baletor |
ez + d = ezt- |
eztator |
ez dator |
ez + j = etx- |
etxakixat |
ez jakixat |
ez + l = el- |
eleuke |
ez leuke |
ez + n = en- |
enoia |
ez noia |
ez + z = ez- |
ezan |
ez zan |
Oharra: konturatu bihar dogu, batuaren kasuan gertatzen bada be eibarreraz ez
ez + g = ezk egiten. Eibarren ez + g = ez g: ez gara, esan eta idatzi.
10) BIHAR partikulia erabilliz sortzen diran kontrakziñuen gaiñeko argibidiak
Kasua |
Esateko modu jatorra |
Zelan idatzi bihar dan |
bihar + d- |
Bihadogu/ bihaou /biou |
bihar dogu |
|
Bihadestak / biestak |
bihar destak |
|
Bihada |
bihar da |
|
Bihadok / bihaok / biok |
bihar dok |
bihar + j- |
Bihajok-n / bihaok-n |
bihar jok-n |
bihar + ko + d |
Bihakoestazue / bihakostazue |
biharko destazue |
11) Aditz nagusixa -N-ez amaitzen danian sortzen diran zenbaitt kontrakziñoren tratamentua
Kasua |
Esateko modu jatorra |
Zelan idatzi bihar dan |
-n + d = Ø |
esatetsa |
esaten detsa |
|
emoetsut |
emon detsut |
-n + e |
esaeban |
esan eban |
|
emoeban |
emon eban |
-n + g = g |
izategiñan |
izaten giñan |
-n + go + d |
emongoeuat / emongeuat |
emongo deuat |
|
eingou |
egingo dogu |
|
eruangoestak / eruangostak |
eruango destak |
-n + j = Ø |
esateako |
esaten jako |
|
etortzeaku |
etortzen jaku |
-n + ko + d |
etorrikok-n |
etorriko dok-n |
-n + z = z |
ikustezan |
ikusten zan |
12) Aditz amaierako bestelako kasu batzuk
Kasua |
Esateko modu jatorra |
Zelan idatzi bihar dan |
-t + b = p- |
eztakipa |
ez dakit ba |
-k + b = -p- |
etorriopa |
etorri dok ba |
13) Aditzian, bokal artian, "d" fonemak joko berezixa emoten desku
Berba egitterakuan galdu egitten da. Baiña jarraixan "au", "eu", "ei" diptonguak badagoz, ez. Baiña idazteko oso osorik idatziko doguz.
Esate baterako:
Baiña, esan eta idatzi, bardin, "d" fonema galdu barik:
14) Berba berezi batzuen idazkeria
* Ere , be idatziko dogu
* Eta:
Esateko modu jatorra |
Zelan idatzi bihar dan |
aitta ta ama |
...eta... |
berreun da bat |
...eta... |
zazpi tta bost (pelotan) |
...eta... |
zortzi tta larenak |
...eta... |
Batuan etorriz gero, hartuz gero... idazten badira be, eibarreraz etorri ezkero, hartu ezkero... idatziko dogu.
16) Erderaz "r" batekin hasi eta geureganatu dittugun berbak
Gatxa da kasu honetan araurik emotia modu desbardiñian idazten diralako:
ración / raziñua, reconocer / rekonozidu, reja / erreja, ratón / arratoi, regular / erregular.
Halan da be, esan leike ugarixaguak dirala erderazko "re", "ra", "erre", "arra" bihurtzen diren kasuak.
17) Deklinabidiaren inguruan jakin biharreko nagusixak
* NOREN kasua:
Eibarren NOREN kasua, batuakin konparauta, modu berezixan deklinatzen da, bittarteko -re- barik. Esate baterako, batuko "andriaren", Eibarren "andrian",
"mendiaren / mendian"... erabiltzen dira. Beraz, NOREN eta NON kasuak esaldixan kontestuak bereziko dittu.
Halan da be NOREN eta NON kasuak ondo bereiztiarren, bittarteko "re" hori idatzi egingo dogu: "kalian / kaliaren", "etxian / etxiaren", "autoan / autoaren".
"-g-" hizkixaren aztarrenen bat gelditzen danez, idaztia erabagi dogu. Halan da be, batuan egitten dan moduan, bittarteko (re)(n) ez dira derrigorrezkuak: amagana/amarengana,
zuegana/zuengana, lagunarengana/lagunagana...
Kasu honetan, galdetzailliak berak be "n"a galduta dakanez, ez idaztia erabagi da: etxerutz, mendirutz...
Araua: singularra eta plurala desbardindu ahal izateko erakuslietan, pluralian, azentua sartzia erabaki da era honetan:
"haren (pertsona bat) laguna", "háren (pertsona batzuk) laguna"...
Oharra: Erakusle pluralak azentuakin idatziko doguz, singularretik bereiztu ahal izateko, nahiz eta datibuaren kasuan premiñarik egon ez, singularra desbardiña dalako
(sing.: honi, horri, hari/Plurala: hóneri, hórreri, háreri)...
Nahiz eta, seguru asko, jatorriz bardiñak ez izan, (-tzat) eta (-dako) deklinaziñuen artian bereizketarik ez egittia erabaki da. Forma bi badagoz, zergaittik bat kendu?.
Beraz, umiantzat = umiandako, herrixantzat = herriarendako...
Aurreko kasuan moduan, seguru asko jatorriz bardiñak izan ez arren, (-kin) eta (-gaz) deklinaziñuen artian bereizketarik ez egittia erabaki da.
Beraz, katuakin = katuagaz, lagunekin = lagunegaz...
Erakuslia hiru modutara erabiltzen da Eibarren. Aberastasun hori murriztu biharrik ez daguanez, arauak emoteko orduan hórrek hiru formok dagozela azaldu biharko da eta idazliaren esku laga erabilleria.
Eibarren oso normala da erakuslia birrittan esatia (Hau txakur hau). Oso forma jatorra da eta gero eta gitxiago erabiltzen danez, babestu eta zabaldu biharrekua. Baiña idazterakuan bigarren erakuslia berbiari lotuta eta "h" barik idatziko dogu. Era honetan: hau txakurrau, hori etxiori, hárek mutillak, hórrek mutillok...
18) Berba amaiera batzuen idazteko moduaren gaiñian
* HIATUAK
* ERDERATIK HARTUTAKO LANBIDIAK
|
|
|
|
|