Arrateko Ama (betiko himno
tradizionala, eibartar peto guztiena)
Kantu hauetako batzuk aurkituko dituzu, era berean, Eibarko San
Andres parrokiak atera duen liburu batean (CD-ROM batean ere badago),
eta baita Word formatuan, Interneten bertan, Parrokiaren web orrian:
http://www.servicom.es/unesco/Arrate.htm
COPLAS A MARIA SSMA. DE ARRIARTE Año de
1710
Testuaren jasotzailea: Don Poli Larrañaga
Oi au egunaren alegria
sortu zana Eibar'ko lurrian
Irailaren zortzigarrenian,
Birjiña arkitu zebanian
pastore pobre batek mendian
ta Arriartian, Arriartian,
jarririkan,
Arriartian, Arriartian,
jetxirik zerutik
beti izateko, beti izateko,
gure artian, gure artian.
Emen, emen, emen da arkitzen
Birjiña txit eder bat Arriarte baten.
Señora zertan dago jesarririk emen
pekatari tristiak bilabanengiye.
Atozte Arrate'ra jentia
aldapan bada ere nekia
adoratzen birjiña santia.
Izanik bada au gure jabia
emango digu bere grazia
bai alkantzatzeko, alkantzatzeko,
zerutikan
alkantzatzeko, alkantzatzeko
biar degun guztia,
baldin bagatoz, baldin bagatoz,
umildadiaz, umildadiaz.
Emen, emen, emen da arkitzen....
Nekez eltzen bagera ere ona
aldapa andi oietan gora,
emen arkitzen degu Ama ona
gure jabetzat etorri zana
ezin geiagoko zoiona
da Jesus'en ama Jesus'en ama.
CANCION DE NUESTRA SEÑORA DE ARRIARTE
Año de 1784
Testuaren jasotzailea: Don Poli Larrañaga
Mendian izateko zeruba bezela
Jesus'ek esan uben beria zubela,
Amari esanikan arren zetorrela
Arri arte batetik Eibar gordetzera.
Zorioneko arriartia, zorioneko mendia,
zorionian degu onera etortzia.
Apenas esan zion Birjiña Amari
etorri bear zubela mundukuegatik,
erantzun bide zion biotza idikirik:
"Guazen Seme maitia, mendira bertatik"
Zorioneko arriartia, zorioneko mendia,
zorionian degu onera etortzia.
Ea bada Señora Arriartekua
eman biar diguzu betiko gogua
onera etortzeko..
....................
magal zabal orretan bizi oi gazala.
Zorioneko arriartia, zorioneko mendia,
zorionian degu onera etortzia.
VERSOS A AL NATIVIDAD DE NUESTRA SEÑORA
DE ARRIARTIA Año de 1785
Testu jasotzailea: Don Poli Larrañaga
Zelai zabal-zabal ermita eder Eibar'koan
nork kantatu alegere ezta faltatzen koruban
Ai mendi alegere
zorionekua,
Jesus'ek Amarekin
beretzat egiña
zenian jarririkan
arrien artian
agertu izan ziran
Eibar'ko lurrian.
Ematen baditugu
neke-izerdiak,
alpada gogorretan
ondo penatuak,
orregatikan ere
gora eldu ezkero
konsolatzen gerade
zelai zabalian.
Konfesatuko degu
Señora guria
ezin ukaturikan
guziok egia,
Adan'en pekatuba
mantxatu gabia,
Amaren sabelian
sortu ziniana
Jaungoikuaren Ama
zu izatekotzat
eskojitu zinduzan
Aita eternoak;
frutu bedeinkatuba
zure sabelian
Jesus gure maitia
sortuba izan zan.
Marinel fraka-luze
Arrate-zaliak
emen etorri dira
ontziak zeresat
itxaso zabalian
balegoz bezela
ermitan paratzeko
bere pozgarritzat
Obligaturik bada
guztiok batetan
eskatu biar degu
biotz guztitikan
Amak alde batetik,
libratu daiezala
tormentu guztitik.
Batek. Zelai zabal-zabalian, ermita eder Eibar'koan.
Guztiok. Bai ta bai bai ta bai, bai baita bai.
Batek Nork kantatu alegere ez da faltatzen koruban.
Guztiok. Nork kantatu alegere, ez da faltatzen koruban.
Batek. Bai.
Guztiok. Bai ta bai.
Batek. Bai
Guztiok. Bai ta bai; ez da faltatzen koruban
1785. urteko aurreko kantuaren aldaera, Juan
San Martinek 1959an, Visitacion Iñarrairaegi andereari jasoa:
Zelai zabal batian
ermitan eder Eibarkoa.
Jesusek Amarekin
beretzat egiña.
Zenian jarri eta
arrien artian
agertu izan ziren
Eibarko lurrian.
Marinel fraka-luze
Arrate-zaliak
emen etorri dira
ontziak zeresat
itsaso zabalian
balegoz bezela
ermitan paratzeko
beren pozgarritzat.
Atozte Arrate'ra jentia
aldapan bada ere nekia
adoratzen birjiña santia.
Izanik bada au gure jabia
emango digu bere grazia...
ARRATEKO ZELAIKO.... (1. bertsioa)
Testu jasotzailea: Don Poli Larrañaga
Musika: Aita Donostiak eratutako bost doinuak
[Kantu honen bertsio bat ezaguna egin da gure garaian, Hiru Truku
taldeak kantatuta. Hurrengo bi kantuak ere antzeko bertsioak dira,
gai beraren inguruan]
(722. doinua)
Arrateko zelaiko
bai floridadea;
andixek gora dago
zerura bidea
(723 doinua)
Aldatza igaro ta
zelai landa baten
Birjiña ta Semia
atsegin artutzen
Lirio berdez jantzirik
dago Arraten altaria;
aintxen kantatzen dabe
ederki Salbia.
Eguak balirade
argizarizkuak,
urtuko lituzkela
eguzki beruak
Bai eta ausi bere
ipartxo senduak,
bai eta ausi bere
ipartxo senduak.
Zerura noa ni ta
nork nai du etorri?
Orain etorri jataz
iru mandatari.
Atzo etorri jataz
iru mandatari,
uso zuri eder bat
aingeru polit bi.
Uso zuri ederra
zeruan ze berri?
Zeruan berri onak
orain eta beti.
Zer dakazu bada
zeruko gauzarik?
Olibo adartxo bat
Birjiñak emanik
Birjiñak emanik ta
noizko izentaturik?
Erramu egunerako
bai seiñalaturik.
Erramu urrin da ta
igar ez baledi,
ori igartzen bada
beste bat ekarri.
Zeruan asko dagoz
olibo adarrik,
olibo adarrik eta
lirio lorarik.
Lirio lorarik eta
Santu ta Santarik;
ez dala igartuko
zeruko gauzarik.
Aita San Pedro dago
zeruan giltzari.
Ai!, Jaunak egin banindu
giltzaren jabe ni.
Atiak ereteko
aita neuriari,
leenengo aitari ta
urrengo amari.
Andik eta aurrera
mundu guztiari,
andik eta aurrera
munduko guztiari.
ARRATEKO ZELAIKO.... (2. bertsioa)
Testu jasotzailea: Don Poli Larrañaga
(1064. doinua)
Arrateko zelaiko
bai floridadea;
andixek gora dago
zerura bidea.
Nere Ama Birjiña
kontzesiñokoa,
arren, mobitu zazu
neroren gogua...
Zeruko jardin eder
loraren artian
egon bearko degu
egunen batian.
Noiz etorriko ote da
egun eder ori?
Bai, etorriko jaku
orduren batian
AMA BIRJIÑA ARRATEKUA...
(1065. doinua)
Ama Birjiña Arratekua
arkaitz arteko loria,
aingeruakin astera noa
esaten Ave Maria.
(1066. doinua)
Ama Birjiña Arratekua
pekatarien Ama,
zeruko lora ederrez
jantzirik zaudena;
graziak ematera
nator ni Zugana.
Guztiz peligro aundixan
bizi gerade emen,
guardatu gaizuz Ama,
zerurako, arren,
gero egon gaitezen
alkarrekin antxen.
Zure paraji au
prestatu zanian,
lau pausuan aguro
zeuk igo zenduan.
SALBEAREN OTOIZ KANTA (Arrateko zelaiko,
3. bertsioa)