Hasierako orrira / kantutegia (aurkibidea)
 

Eibarko kantutegia:
17. mendekoak / Karlistadetakoak

 
 
 

1685eko Kopla Zaharra

Testuaren moldaketa egungo grafian: Antxon Narbaiza / Musika: Fran Lasuen

 
Kontu barri bat zuzedidu da Errebaleko kalean,
Errebaleko kalean eta andra gazteen artean
Zeloak gora zeloak beera zeloan euren artean,
Ugartek orain aterako dau saltsea bere gainean
Bikarioa dogoa legez alegre eta librea,
andra guztiok beteren beste a darabile maitea.
Amodioa zoro da beti amoraduen artean,
Ugartek orain probatzen ditu zeloak zertzuk direan
Barikua soila da legez arik zapatu goizeko,
ordubietan presente dago Bikarioaren aurrean.
Zeloegatik enojaduta aserre zite zanean,
bere boltsearen eskatu jako publiko kale batean.
Aek alanik iragoarren Ugarte beti kalean,
Magdalentxori bentanarako bidea galdu artean.
Falta eztitu adiskideak Ugartek bere aldean,
Ibarrekoak egin ditue bakeak aen artean
San Kristobalgo señaladuta meriendia formatu
San Kristobalez akordatuta Mirabailesen juntadu.
Aldatzetikan Bikarioa ta Matxarirean Ugarte,
Ibarrekoak aldean ditu bere laguntzat an bere
Etxean ondo giaduarren ara ordu(ko) otzitu,
berotu baga meriendea jan ezin leike ziertu
Sua da legez gauza bearra aldean dabe ifini,
ango abarrak argi dakie erri guztiti (ageri)
Mirabailesko Palazioak obato dakiz kontuak,
ostera bere egingo dituz bakotxak bere kantuak
 

KARLISTEN GERRATEKO KANTAK (I): Gerra baten gaiñian

Testu jasotzailea: Juan San Martin (Ertzillen bertsoak)

 
Gerra baten gaiñian
nahi neuke hitz egin,
zuzen goiazelakotzat
igual huts egin
 
Somorrostroko gaiñian
gerra jaku hasi;
Don Kastor jeneralori
karlisten nagusi
Balazo bat hartuta
lurrera zan jausi;
baltzak jarraian eta
zuriok igesi
gerrarik ezin leike
horrek irabazi.
 
Markes zaharra ta Dorregaray
hirugarren Elio,
gerra hau irabazteko
ez dabe balio.
Guk nahikua egin dogu
agur eta adio;
biharra bada ugari
zuentzat oindio.
 
Berrizko seme bat dogu
Franzisko Zengoita,
Gobernadore militar
Markiñan jarrita;
jan da edan sendo egin
iñok ekarrita;
adiskide izan bihar dau
Doña Margarita.
 
Berrizko jeneral horrek
alberti antzia
Urkiolako mendian
trintxeragintzia.
Eztaukanari emon ez
daukanari kentzia:
hauxe dok euskaldun jendia
bendean hartzia!.
 
Markiñako Zabalak
urten dau mendira;
pauso hori narraztuta
jatxi zan herrira.
Lehengo jai-goiz batian
jarri naiz begira;
gizonak errenditzeko,
andrak onak dira.
 
Agure begi txiki,
Markiñako Txirten,
etxian zer janik ezta
komandante irten.
Hamaika andrari negar
erain diok aurten!
 
Iturri ta Munioz
geure nagusiak,
arto pixkat jan ezinik
askok ikusiak.
Komandante izateko
gizon itxusiak;
eiñgo deutse justizia
goiko Nagusiak.
 

 

KARLISTEN GERRATEKO KANTAK (II): Gipuzkoan bazter baten

Testu jasotzailea: Juan San Martin. Kantaria: Joakin Olañeta

 
Gipuzkoan bazter baten
herritxo bat Irun;
ia orren gaiñean
zerbait esan deigun;
Alperrikan atakau,
Irun gau ta egun,
han sartzeko karlistarik
ezta jaio iñun.
 
Deskuidu baten karlistak
hartu balebe Irun,
kanpairikan osorik
ez zan geratuko iñun.
Lehen argialdi bat izan dogu,
orain gagoz illun,
indar gehixagon kontra
asko jaio da bigun.
 
:::::::::::::::::::::::::::::::
 
Zenbat bonba dan erori,
begiratzekerik nori,
itxura ederra eman diote
Irungo errixorri.
Karlistak beti, relijiñua,
merke ta ugari.
 
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
Arabako Segunda
lehenbizi zan hasi;
laster igarri genion
ez zala nagusi.
Armok bota lurrera,
arinka igesi,
estuasun handiagorik
ez dogu ikusi.
 
 
:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
Atakian pasatu
eitugu hiru egun,
gabaz ere igual,
egon arren ilun.
Gu atzeratzekorik
apenas da iñun;
Concha bialdu dogu
Luziferren lagun.
 
Harro ta panparroso
baebillen galaz,
ez genduela botako
euskaldunen balaz;
ikusi genduanian
tiratzeko eraz,
laister ipini gendun
eramateko andaz.
 
Nunbait lehenagotikan
euken delitue,
Abarzuzako atakien
or da gelditue;
Concha-k izan bihar eban
baltzen peitue
 
 

 

KARLISTEN GERRATEKO KANTAK (III): Euskalerrian galdu da makiña bat jente

 
 
....................
dala mediante
Euskalerrian galdu da
makiña bat jente.
Gerratea eieban baiña,
ezin emon frente,
..... be
oba derrepente.
Karlista horrek dirade
gizonak bastuak,
horren alde jaiki dira
euskaldun astuak.
Gerrara eruan mutillok,
etxean gastuak
etorrita omen daukaguz
egunak estuak.
 
Madrillera juateko
ein biou garraztu;
ez jan ez edan egin
eta bizarrak orraztu;
karga fusillok eta
ezpatak zorroztu;
biziak aurrera ta
hildakuak aztu.
 
Mozkorrak eta lapurrak
danak alkarrekin;
lelengo lapurretia
Karlos-en bonekin.
Madrillen sartzen
bono horren bueltia,
baña asko kostau bihar dau
hara juatia.
 

SANTA KRUTZ APAIZARI

 
Relijiñua zer dan
nahi duenak jakin
enteratu dadilla
Santa Kurutzekin.
Obra onak atzera,
heriotzak egin,
ia noiz asetzen dan
iñon odolakin.
 
 


EIBARKO BITTORIO FRAILERI

 
Bittorio Fraile txikia
ta Murgitondo motza
zortzitik bata eskatzen
ez dirala lotsa.
Eurentzat edari onak
guretzat ur hotza,
harria bezain gogorra
karlisten bihotza.
 

 

ERTZILEK (TOMAS IBARZABAL) BERE BURUARI JARRITAKO BERTSOAK

 
Beste mundurako bere
laster da abixue;
beti emen bisitzia
ezta presixue.
Orain larogei urte
Illoroitxixen jaiue,
....................
ez juak arrue asko
Tomas gizajue.
 
Agin zaharrok juan jakuz,
ezin dira berdindu;
burua zuritu ta
bizarrak urdindu;
ume batzuek orain
eitxezkue agindu.
 

 

Eguneratua: 1999.04.27

Materixala (aurkibidetxua) | Eibartarrak Home Page | zuen zaindari onena: © Arrateko Ama

 
Hosted by GeoCities / Geocitiesek doan jartzen uzten digu...
Get your own
Free Home Page
 
1