Hasierako orrira
/ kantutegia (
aurkibidea
)
Eibarko kantutegia:
Gabon kantak / Jaietakoak
GABON KANTAK
Ai au gabaren
Atozte danok lenbait len
Gabon astekoa:
Gabon gabonete
Gabon egunekoa
: Agillando, agillando
Eibartarren "gabon abestia"
("Hator hator mutil"-en aldaera bat)
Urtebarrikoak
(2 bertsio)
Errege egunekoa
Gabonetakoa:
Biba Manuel txistu
JAIETAKOAK
Santa Ageda
Santa-eskean
: Kura-parroko mondongo
Aratostiak
: Ardurabakuak
Armeruen
zortzikoa
Garizuma
San Juan soñua
Andres Doneari
(Eibarko zaindari Andres Donearen ereserkia)
AI AU GABAREN!
Testua. Elgoibarko ola-gizonena / Musika: R.M. Azkueren "Cancionero"-an
Ai au gabaren preziosoa!
Jesus jaio da Belenen
Etxe honetan sartu ote dan
billa gabiltza beronen
Erdiok gara olagizonak
beste erdiok arotzak
limosnatxo bat egitekotzat
bigundu bediz bihotzak
Ama gureak bere beiari
kaikua esne bildurik,
epel-epelik, giro-girorik,
hartu baleio gustorik
Hor goitik eta beraiñokoak
artzain zaharraren saltoak,
bildots handia lepoan duela
altxa ezinik orpoak
Belaunbikoka joan ginaden
Nazaretikan Belena,
geuk adoratu behar dugula
Jesus Maisua lehenena
Atozte danok lenbait len
Testua: Juan San Martinek jasoa / Musika: Aita Gandiagak jasoa
Atozte danok lenbait len,
Jesus jaio da Belenen (bis)
Ikustera danok guazen
zer ote dan ba gertatzen (bis)
Jaungoikua zerutik jetxi-eta
askatxoan dago jarria (bis)
Gloria, gloria Jaunari
gloria Jesus Haurrari,
eta lurrak gizonari
ondasuk pillak ugari.
Goazen, goazen, goazen Belenera
Jaun hau adoratzera,
Jaun hau adoratzera
goazen Belenera.
Hantxen dago portalepian
Ama Birjiñaren aldamenian
Ama Birjiñaren aldamenian.
Goazen, goazen, goazen Belenera.
GABON ASTEKOA: Gabon gabonete
Gabon Gabonete
errez errezete
Jesus jaio da ta
jo daigun krixkete
GABON EGUNEKOA: Agillando agillando
Agillando, agillando,
bizkaitarrak(k) Durango(n)
aingeruak gara,
zerutik gatoz,
boltzia badogu,
eskian gatoz.
EIBARTARREN "GABON ABESTIA"
Hator-Hator-en bertsio bat, Eibarren jasotakoa
Arzak, arzak mutill pitxer erdi ardau
guazen polliki polliki etxer
Gabon gaba zelebratzera (igarotzera)
aitaren da amaren onduan
ikusiko dek ama barrez da
aita ere bai txit kontentuz.
Baita nik ere zelango tragua (txurruta)
lelengo esan da Jesus...
lelengo esan da Jesus...
Bixigu erriaren azurra ondo txupatuko (garbituko) dogu.
Eragixok mutill, eragixok mutill
aurreko danbolin orri
gaztañak erre artian
gaztañak erre artian
tirrin-tarran, tirrin-tarran
plin, plaun, plust!
Pasau (euki) deigun Gabon gaba kontentuz...
pasau deigun Gabon gaba kontentuz.
URTE BARRIA
Urte barri eguna
ezta egun txarra:
kortara jausi jaku
gure zagi zaharra (sapai zarra).
:::::::::::::::
URTEBARRI
Urtebarri, barri
txarri belarri,
daukanak ez daukanari
zaria bete madari.
ERREGE egunekoa
Erregen, Erregen,
Mari montaña,
zazpi intxaur ta iru gaztaña.
GABONETAKOA: Biba Manuel txistu
Astelena, martitzena,
eguaztenian,
zozuak kantatzen dau
Manueltxonian.
Ogixa jan ta hil,
artua jan ta piztu,
biba Manuel, txistu!
SANTA AGEDA
Bertsoak: Kepa Enbeita, Urretxindorra
Gabon etxeko nagusi ta txiki
zar eta gazte batera
Alkate Jaunan baimenaz gatoz
Zueri agur eitera
Lenauko zarren antzera
Bagatoz zeuen etxera
Santa Agedaren gorazpen aintzak
Euskeraz abestutera
Eibarren dagoz gauza ederrak
oso ederki egiñak
izkillu-olak, gizon aundiak
mutil indartsu gordiñak
andra eder ta bikañak
neskatxa polit apañak
udabarriko lili ta lora
diran lakoxe berdiñak.
Illarteraño Jaungoikozale
garbi-garbia izan zan,
orbandu gura ez ebalako
bularrak ebai eutsezan;
ziñopa eginda il zan;
orain dago zeruetan.
Bere antzeko garbizaliak
gu ere izan gaitezan
Eibar euskaldun erri maitiau
ospetsua da benetan,
bertako seme jator zintzuak
daukaguz goien munduan.
Pelotarien artian
Migel dogu gallurrian:
Pozez beterik ikusten dogu
mutil au gure errian
Zorioneko izango al da
Etxe au beti-betiko;
bizi garen arte guzian
dogu goguan eukiko
Maitagarria dalako
ta orain belutu orduko
Agur! egiñik amaitzen goiaz
Beste batera juateko.
Santa-eskean: Kura-parroko mondongo
Testua: San Martinek jasoa
Kura-parroko mondongo
ik ez dok asko emongo
ik emondako limosniakin
ez juago asko edango.
ARATOSTIAK: ARDURABAKUAK
Kanta berri batzuek
ditugu atara,
aitzen emoten gatoz
herri honetara;
Aeroplanuan juateko
asmuetan gara,
bihar urtetzen dogu
Ameriketara
Polo Norten ei dagoz
hain parje baltzak,
harako egin dituguz
aproposko galtzak;
Eskuetan harturik
galtzairuzko lantzak;
ez gaitezan han galdu
hotzak edo artzak
Aparatugiñan eiñ dogu
urte bixan lana,
hortan gastatu dogu
geure diru dana;
oin berriz biderako
bihar dogu jana,
horregatik eskatzen dogu
errialtxo bana.
ZORTZIKO (armeruena)
Taller honetan lagun ugari
hasi gerade lanian
zer egiten den ikusitzera
etorri nahi dezunian
Gerria makurtuta nekatzen
egoten gerade astian
jaia heltzeko desiatzen
pasatzeko umore onian.
Etxian ondo ikusi nahirik
eta faltatu ez dein jana,
horregatikan egiten dogu
izardiz beterik lana
Aste pasatuta guk etxean
ematen dugu pozgarria
esanaz: ì amatxo maitia
hauxe da nik irabaziaî.
GARIZUMA
Garizuma zazpi asteko
barau gogorrak parte;
zuri, alantxe izateko...
datorren urtera arte!
SAN JUAN SOÑUA
Egun zoragarri hau heldu da berriz.
Pozan pozez biotzak beterik. (bis)
Mendietako baserrietan
kaleko plaza danetan
San Juan suak piztutzen dira
Gau zoragarri honetan.
Hau da eguna zoragarria
kontsolatzeko mundu guztia.
Ez da inun gizonik
San Juan dan baizen
Oso goitar ta haundirik
Arkitzen. (bis)
Hau da eguna zoragarria
kontsolatzeko mundu guztia
Amagandik inoiz jaio da gizona
ez dago zeruan alakorik
Ama semeagandik
zu jaio zinan
mirariz beterik donian
Poztu gizonak abestu herriak
San Juanen egun miragarrian. (bis)
Igaz ere San Juan zan, eta
aurten ere San Juan Bautista.
Mendietako baserrietan
kaleko plaza danetan
San Juan suak piztutzen dira
gau zoragarri honetan.
EIBARKO ZAINDARI ANDRES DONEARI ERESERKIA
Ospatu zagun Andres Donea
ospatu zagun benetan benetan
lagun deiola gure erriari
premietan bearretan.
Izan dadilla
gure zaindari
gizaldi ta gizaldietan,
gero betiko
bere ondoan izateko
zeruetan
Izan dadilla
gure zaindari
gizaldi ta gizaldietan
gero betiko
bere ondoan izateko
zeruetan.
Iru urtean ibil ondoren
Jesusekin bat lanean
ibil ondoren
ibil ondoren
Ebanjelioa
zabaltzea eratu zaio
lanean eratu zaio
lanean eratu zaio
Iru urtean
ibil ondoren
Jesusekin lanean
Ebanjelioa
zabaldutzea
eratu ziola lanean
Akaian
Antxe bizia
Kristoren alde
Ejearen ginpean
Kementsu ematen
ikusten degu gurutze
gogor batean
Ospatu zagun
Andres Donea
Ospatu zagun
Andres Donea
ospatu zagun benetan
lagun diola
gure erriari
premieta bearrela
lagun premieta bearrela
Izan dedilla
gure Zaindari
gizaldietan
gero betiko
bere ondoan
izateko zeruetan.
Izan dedilla
gure zaindari
gizaldietan
gero betiko bere ondoan
izateko zeruetan.
Eguneratua: 1999.05
Materixala
(aurkibidetxua) |
Eibartarrak Home Page
| zuen zaindari onena: ©
Arrateko Ama
Hosted by GeoCities / Geocitiesek doan jartzen uzten digu...
Get your own
Free Home Page