Hasierako orrira / Mitxel Sarasketa, 20 urte kartzelan
 
Mitxel Sarasketa, 20 urte kartzelan (1978-1998)
 
Mitxeli eskainitakoak
 

 


Mitxel Imajinatzen dudanean

Pablo Sastre

 
Ezpainetan barrea dauka
edo
lore bati begira dago.
Miharra da eta
bihar besra kartzela batera
eroan dezakete
eta
hala ere
berak ezpainetan barrea dauka
zeren
badaki
(mehiarra baita)
paretetan
barrena
ibiltzen
eta
burnietan
barrena
igarotzen
 
Horregatitxe
ez naiz oso harritu
gaur nere leihotik
haurdun zen neska bategaz
hegan zebilela
ikusi dudala
Ezkuagaz esan diet:
Gero arte!!
 
Pablo Sastre
 

Hona aldi hontan ene eskaintza txikia

Niko Etxarten eskaintza

 
Aruetan denbora ederra, zeruan ekia
presondegietan aldiz, tenpestu aldia
presondegietan aldiz, tenpestu aldia
aruetan denbora ederra, zeruan ekia ... Hau da bizia!
 
Txoriak medietan ta itsaso hegian
gizon bat presondegian, nigarra begian
gizon bat presondegian, nigarra begian
txoriak medietan. itsaso hegian ... eta bortuetan
 
Ene ametsa eierrena
lau muru horien ezkapatzera
ene ametsa ederrena
txori bat bezala hegaltatzera
 
Orai badu hamar urte, serraturik nizala
bena dut buruan beti ber ametsa
bena dut buruan beti ber ametsa
eta du hamar urte, serraturik naizela ... serraturil naizela!
 
Ez naiz uhain handia, ez kriminela
egiaren alde naiz eta, haitatu dut borroka
egiaren alde naiz eta, haitatu dut borroka
eta "jendarmak"jik dir, ene txekatzera!
ene arrestatzera!
ene serratzera!
 
Aupa Mitxel, gora Xabier Gorrotxategi.
Gure presoak aska!!!
 
Ene goraintzi beroenak ZUBEROAtik.
 
Niko Etxart
 
 

Mitxeli bertsoak

Mañukortak jarriak

 
Lore mardulak ekaitz gaiztoak
sarri ohi ditu kiskali
baina oraindik gure baratza
eztu sasiak estali.
Besarkada bana gudari denei
bertsoz nahi diet bidali
da batez ere nere auzoko
Sarasketa tar Mitxeli.
 
Artzai fin barruti baten
nahi du bere artaldia
egun batian aditu zendun
otsuaren durrundia
zure zai dago euskalherria
eta etxeko sendia
ondo merezia oraingo hontan
daukazun omenaldia.
 
Egun batian zu sortu zinen
gazte garbita leiala
buru argiko euskaldun jator
bihotzez oso apala
udaberriak kendu ondoren
negu beltzaren itzala
amairik gabeko eguzki brintzal
danok alkartu gaitzala.
 
Egun batian izan zenduzen
nik ez dakin zenbat etsai
Euskalherria geroztik beti
hementxe daukazu zai
ongi etorria izango zara
da etorri zaitez lasai
abertzaleok aste oso bat
pozik egingo degu jai.
 
Gregorio Larrañaga (MAÑUKORTA)

 


Eguneratua: 1998.12.22

Materixala (aurkibidetxua) | Eibartarrak Home Page | zuen zaindari onena: © Arrateko Ama


 
Hosted by GeoCities / Geocitiesek doan jartzen uzten digu...
Get your own
Free Home Page
 
1