Maltzaga-Urbinakoa dela eta hainbat gauza nahasten direla uste dot, eta ez dakitt terminologia kontua ez ote den: autopista (=pagata?), autobia (=doan?), desdoblea (ez al da azken batean autobia bat?)
Maltzaga-Urbinakoaren kontra arrazoiak nahasian agertzen jataz. Batzuk badirudi batez ere nahi ez dutena pagatzekoa izatea dela, hau da, egiten dena doan izatea. Baina horrela ikusten dutenak badirudi arrazoi ekologikoena ez zaiola hainbeste inporta (egia esateko zuen iruzkinetan halako arrazoi ekologiko gutxi ikusi dut azalduta, agian hori nik barruan sartuta nakan ideia okerra zen, arrazoi hori egotearena).
Eta doan nahi izatearen gainean zeozer: nik gura dudana da komunikabide on bat izatea Deba Bailara eta Gasteiz-Castilla (Espainia) artean, eta Frantzia-Europarekin, eta ez da batez ere interes pertsonala (hori pazientziarekin konpondu egiten da, batez ere pentsatu egin behar da Bailara osorako komunikazio txarrak izatea diru pila galtzea dela, enplegurik ez sortzea, emigrazioa bera ere... Eibarren autopista aldamenean dugu. Baina Arrasaten dauden enpresentzat Arrasaten egotea dirua galtzea da. Askoz hobeto egongo lirateke Gasteizen kokatuta egongo balira. Eta "diru galtze" espresio horren atzetik ondorio humano asko dago.
Doan edo pagata izatekoa? Inportanteena egotea da, niri peajearena 2. mailako kontua iruditzen zait. Doan? Hobe. Pagata? Ondo. Ez edukitzea? Desastre. Zer izango litzateke Eibar eta bere ingurua peajeko autopista hori izango ez bagenu duela 20 urte? Askoz enpresa gutxiago egongo lirateke.
Baina beste kontu bat, agina apur bat desbideratuz: benetan autopistak doan izatea ez dot uste batere progresista denik, alderantziz. Doan izateak suposatzen du guztion inpostuetatik kotxea dutenei zerbitzu bat pagatu egiten zaiela. Adizue, kotxea dutenak ez dira gure gizartean dauden pobreenak, nahiz eta oso zabaldua izan, kotxea dutenak dira, ekonomi aldetik, edo erdi mailakoak -gehienak- edo altukoak. Autopistak doan izateak suposatzen du gehien dutenei dirua ematea, hor ez dago inongo alde berdistributoa. Kotxerik ez daukana (ni bezala) doan izatearen alde egotea norberaren burua harriak botatzea da. Nahiago dot zergak beste gauza baterako bideratzen badira eta ez horretarako. Neri, kotxerik ez dudanez, doan izateak ez dit inongo mesederik ekartzen, bakarrik zergetatik "gutxiago" tokatuko litzaidakeela.
Ordaindua izanik erabiltzen dutenak pagatuko lukete, eta ez erabiltzen ez dutenak = kotxe gabeak = pobreak. Gainera zergetatik pagatuta E.A.E.ko biztenteek pagatuko genuke, batez ere giputxak eta arabarrak, bere % 100ean. Ordainduta izanik, bertatik pasatzen diren guztiek, kanpotarrek barne, pagatuko lukete. % 100 hori % 98, 95, 90, 80... ez dakit nik, baino gutxiago izango lirateke.
Erakunde publikoek ez dute dirua zerutik ateratzen. Batean ipini, bestetik kendu. Ez dut uste inongo asmo zikinik dagoenik. Bilbo-Behobian peajea luzatzea dirua ateratzeko modu bat da, eta ondo iruditzen zait, nonbaitetik atera behar da eta. (Hau esan doten hau bai dela inpopularra!).
Eta terminologiakin bukatzeko, autopista-autobidea ez omen dira popularrak. Baina "desdoblamiento" bai itxuria, inor ez omen da Tolosakoa biderkatzearen kontra. Beno, ba "biderkatze" bat egin dezatela M-U zati horretan (doan edo pagata).
Eta beste kontutxo bat: pagata izateak ez luke ekarriko kotxeak Leintz Gatzagatik pasatzea, Eibartik Donostira doan jendea autopistaz doa, ez karreteratik ("merkeago" izan arren) denbora aldia haundia delako.
Maltzaga-Urbina errepide berriaren kontua berriz ere erakundeek gizarteari adarra nola jotzen dioten ikusteko adibide polita da. Nik bi urte egin ditut Gasteizera joaten ikastera eta ondotxo dakit errepide horrek zerbait behar duela. Orain 3-4 urte erakundeek errepide berriaren proiektuarekin hasi zirenean horrelako erabakiak hartzeko metodo berri, demokratiko eta zoragarri baten berri eman ziguten. Hiritarren Partehartze Guneak edo halako zerbait ziren (HPG?).
... Inbento horrek izena zuen, euskeraz, Interbentzio Gune Partehartzaileak (IGP). Oierrek esandako alternatiba apoiatuena izan zen Gatzaga-ko herriko biztanleena.
Gatzagakoak ez dira tontoak, badakite ordaindutako autopista jarriz gero, jendeak, ez ordaintzearren, beren herriaren erditik zirkulatzen segituko duela, Arlabandik igotzea askoz okerrago delako (eta autopistarik pagatzerik ere ez dutelako askok nahi izango). Orain ebidentzia batzuk:
1. Bilbotik Santanderrera, autobidea doan.
2. Gasteiztik ia Iruñeraino, autobidea doan (azken tartean, autopistatik irten eta ez duzu bost minutu galtzen)
3. Donostiatik ia Iruñeraino, autobidea doan.
4. Beasain eta Tolosatik Donostiaraino, autobidea doan.
5. Espainian egiten diren autobide gehienak (La Manchakoa, gogotatu Hoces del Cabriel), doan.
Espainiako legeetan, Nacional I, II, III, IV, V eta VI (uste dut hori dela kontu konpletoa) interes nazionalekoak dira, eta guztiak desdoblatzeko (autobide bihurtzeko) planak daude. Legeak dio bide "nazional" horiek ez direla ordaindutakoak izango.
Eusko Jaurlaritzaren erreinu txiki honetan, ezin da interes nazionalekoa izendatu Bilbo eta Donostia arteko bidea? Gure barne egitura indartzeko bide hori baino inportanteagorik zein ba?
Zergatik ordaindu behar dute biztanleek eta enpresek inpuesto extra bat pakete bat Eibartik Bilbora bidaltzeko (peajea)? Santandertik Bilbora bidaltzeko ez dago inpuesto berezi hori! Zer dala eta behartu nahi gaituzte hor erdian gaudenak beste 40 urtean hori ordaintzera?
Hemengo agintariek egiten dutena, autobideen gaian, ezin da inolaz ere politika abertzaletzat jo. Ez du herriaren interes nazionalik kontuan hartzen. Herriaren kontrako politika da. Eraikitzaile handien aldeko politika da, Oierrek ere esan duen moduan. Beste esplikaziorik ez zaio aurkitzen.
Hori plano nazional batetik ikusita... Plano hurbilagotik begiratuta, Gipuzkoaren eremuan, Eibartarren diskriminazioa Tolosa edo Goierrikoekin alderatuta barbaridade bat da.
Administrazioak Eibar-Gasteiz autopistaren obrak apirilean hasteko asmoa duela eta Soraluzeko eta Bergarako lurren espropiazioarekin hasi da. Eraikuntza erraldoi honentzako diru nahikorik ez dagoenez, momentuz Soraluze eta Bergara arteko tramoarekin hasiko dira, justu inolako beharrik ez dagoen tokian, zergatik izango da? Itoitzen bezala betiko aitzakia jartzeko? obrak hasiak daudela eta ezin dela gelditu.
Administrazioa gai honen inguruan ziria sartzen besterik ez dabil: azken momenturarte ez zuten autopistaren proiektua publiko egin, alegazio epea abuztuan jarri zuten, IGP/NIP-tik ateratako erantzuna ez dute errespetatu, autopista honen beharra dugula saltzen ari zaizkigu, A-8 (Bilbo-Behobia) autopistaren peaje 40 urte luzatuko dute, 2003. urtean peaje gabekoa izan beharko lukeela, eta abar.
IGN/NIP-etan gaur egungo errepideen hobekuntzetan oinarritutako proposamenak izan ziren ondoen baloratuak, administrazioaren proposamenak (autopista) berriz, %15-ren sostengua lortu zuen soilik, baina ez dute herriaren hitza errespetatu eta autopista eraikitzea erabaki dute.
Autopista honen beharrik ez dago, ez dugu behar Maltzagatik Gasteizera joango den 4 karrileko errepide berri baten eraikuntza, baizik eta bailara honetan dauden herrien arteko komunikazioa hobetzea. Deba bailaran dagoen trafiko arazoa barne trafikoa da, hau da, Bergaratik Arrasatera, Eskoriatzatik Bergarara etabar; beraz, peajea izango duen autopista batek ez digu arazoa konponduko. Benetan behar dena zera da: orain dagoen errepidea oraingo egoerari egokitzea, egin berriak diren bariante guztiak erabiliz. Baina administrazioak hau horrela izan ez dadin bere medio guztiak erabiltzen ditu, eta autopista baten beharra saltzen digu, hobekuntzaren beharra baztertuz.
Ingurugiro aldetik ere gure bailarak errespetu gehiago behar du, zer gertatuko da gure bailararen ingurugiro baloreekin administrazioak proposatzen dituen eraikuntza guztiak aurrera eramaten badira? Eibar-Gasteiz autopista, Abiadura Handiko Trena, Elgea eta Irukurutzetako bi makro zentral eolikoak...
Ordua da horrelako eraikuntzak seriotasun gehiagokin hartzeko, eta behingoz herriaren benetako beharrak bultzatzeko.
Deba Bailarako Eguzki.