Eibarko Plan Estrategikoa- Edukiak eta Proiektuak

<eibartarrak>-en orrialde nagusira

Materixalen orrialdera

<<Aurrekoa

Hurrengoa>>

Aurkibidea

 

2- PLAN ESTRATEGIKOAREN FORMULAZIOA

 Txosten honetan Eibarren Estrategia Planaren behin betiko formulazioa laburbildu da eta hiriko eragile guztien urtebeteko lanaren ondorioa da.

 Atal honek, beraz, Eibarren eratutako lau Lan Taldeek onartu dituzten helburu eta ekintza estrategikoen definizioa jasotzen du. Lan Talde horietako erakunde bakoitzaren lanari esker, ekintza eta helburu estrategikoak definitzeaz gain, horiek burutzeko lehentasun maila ere finkatzerik izan da, ekintza bakoitza ondo aztertu ondoren, aho batez onarturiko irizpideen arabera: garrantzi estrategikoa (Estrategia Planaren helburuak lortzeak dakarren eragina) eta exekuzioaren egoera (kalitatea).

 Txosten honek Eibarren burutu beharreko ekintza estrategikoak jasotzen ditu, lan saioetan atera diren ondorioak azalduz. Planaren eremu estrategikoa osatzen duten lau bide estrategikoen arteko koherentzia eta objetibotasuna bermatzeko, ekintza horiek gauzatzeko hiru lehentasun maila ezarri dira:

  • Goi mailako lehentasuna (I): Ekintza hauetan Planaren egiturak berehala sustatu eta antolatu behar dira, erakunde arduradunek lehenbailehen antolatu eta betearazi ahal izan ditzaten. Horrek ez dio ekintzaren garrantzi estrategikoari soilik erantzuten, baizik eta epe laburrean ekarriko dituen irabaziei eta gaur egungo errealizazio ahulari.
  • Erdi mailako lehentasuna (II): Ekintza hauek martxan jartzeko irizpideak epe luzeago batean antola eta batera daitezke; bestalde, ekintza hauek gauzatzeko, denboraz eta sakon aztertu behar dira.
  • Behe mailako lehentasuna (III): Ekintza hauek martxan jarri aurretik lehentasun handiagoa duten beste ekintzak hasita egon behar dute, edota ziur jakin behar da burutuko direla, antolatzaileek lanik har ez dezaten martxan jartzeko.

Beraz, ekintzaren lehentasunak zerikusi handia du ekintza hori gauzatzeko ahalbideekin, eta, Ekintza Plan bat denez gero, zerikusia du, halaber, epeei dagokienean ahaleginak ekintza gutxi batzuetan biltzearekin, ekintza guztiak epe ertain edo luzean gauzatu ahal izateko.

 

Eibarko Plan Estrategikoa honela osatzen da:

  • Helburu Orokor bat: epe laburrean lor litekeen hiri-eredua definitzen du, Garapen Ekonomiko eta Sozialari dagokionean.
  • 4 Bide Estrategiko: helburuak lortuz gero, helburu orokorrera iristeko bideak dira.
  • 18 Helburu Estrategiko: bide bakoitzak dauzkan oinarrizko edukiak bateratuko dituzte.
  • 75 Ekintza Estrategiko: gauzatuko den proiektu estrategiko bakoitzean daudenak.

 

EREMU ESTRATEGIKOA (I)

planestesk1.gif (3747 bytes)

 

EREMU ESTRATEGIKOA (II)

"Hiri berritu, dinamiko eta kalitate handikoa bilakatzea, Deba Beheko eskualdeko hiriburutzat hartua izan dadin, lurzoruaren erabilerak hobetuz. Produkzioaren aldetik orekatuagoa eta hiritarrarentzat erakargarriagoa bilakatzea, horrela protagonismo handiagoa izan dezan bai Euskal Herrian eta bai kanpora begira".

 

1. BIDEA

 

2. BIDEA

 

3. BIDEA

 

4. BIDEA

Eibarko produkzioaren egitura ekonomikoa aldatzea, dibertsifikatzea eta modernizatzea. Hirigintzaren aldetik hiria eraberritzea eta ingurugiroa hobetzea.

Bizi kalitate handiagoa ematea hiriari.

Eibar eta inguruko lurraldearen arteko harremana indartzea eta eskualde mailako hiritzat hartu ahal izatea.

 

<<Aurrekoa

Hurrengoa>>

Aurkibidea

<eibartarrak>-en orrialde nagusira

Materixalen orrialdera


Orrialde hau hauei esker dugu: Lortu zuk ere: Free Home Page

1