Eibarko Plan Estrategikoa- Antolaketa

<eibartarrak>-en orrialde nagusira

Materixalen orrialdera

<<Aurrekoa

Hurrengoa>>

Aurkibidea

 

3. PLAN ESTRATEGIKOA GAUZATZEKO ANTOLAKETA

 Eibarko Plan Estrategikoa, lehenago esandakoari jarraiki, ekintza estrategiko guztiek osatzen dute, eta, Planaren eremu estrategiko orokorraren barruan duten lekua, lehentasuna eta elkarrekiko harremana lehenago azaldu dira.

Faktore horiek guztiek Planaren exekuzio planean eragin handia dute. Puntu honetan, gogoan izan behar da orain arte egin den ahaleginak helburu garbi bat duela: Plan honen exekuzioa ahalbidetzea.

Ahalegin hori, ordea, alferrikakoa izango litzateke Ekintza-Plan gisa hartuko ez balitz, epeei dagokienean ahaleginak ekintza gutxi batzuetan bilduz, ekintza guztiak epe ertain-luzean gauzatu ahal izateko.

 Hiru ardatzen arabera planteatu behar da Eibarko Plan Estrategikoa. Horietako bi, "Edukiak eta Lehentasunak", Eragile partehartzaileek erabaki dituzte. Hirugarrena, berriz, Planaren exekuzioaren arrakastarako dimentsio nagusiari dagokio: Eragile partehartzaileen definizioa.

 Orain hasiko den etapa hau, Eibarko Plan Estrategikoan onartu diren proiektuak sustatzeko antolaketaren metodologiari dagokio. Hala eta guztiz ere, ez dira nahastu behar ezarpenerako antolaketa eta ezarpena bera, zeren ezarpena eragileen dinamikaren baitan eta Planaren barruan edo kanpoan dauden erakundeen baitan baitago; horrela, ezarpenerako izendatzen diren organoen ardura izango da datozen urteetan Eibarren burutu beharreko jarduerek Planaren helburuekin bat egin dezatela, ekintzak gauzatzea erraztuz eta arinduz.

Beraz, etapa honetan, definitu diren edukiekin batera, parte hartuko duten Eragileen lana erantsi behar da, eta horregatik erabili da partaidetza zabaleko metodologia.

Gogora dezagun, beraz, Plan Estrategikoa proiektu bateratu bat dela, Eibarko eragile nagusiek egingarri eta gustagarri iritzi ziotena, eta parte hartuko duten erakunde gehienen adostasuna lortu duena. Horrek zera esan nahi du: 

  1. Eibarren eboluzioa eta Plan estrategikoan identifikatu den etorkizun eredua bat etortzean datza Planaren arrakasta.

 

Eboluzio hori Planaren jardunbideen helburu eta proiektuak banan bana burutzea baino garrantzitsuagoa da. Udalerriaren dinamismoak, epe ertainean helburu eta proiektu desberdinak berriro programatzea dakar.

 

Planaren exekuzioan aurrera egiteak berak, lehentasunak aldaraziko ditu, helburuak modu koherentean eta orekatuan lortzeko.

 

  1. Planaren antolatzaileen aurrekontua ez da helburuak burutzeko, baizik eta horien sustapenerako. Zati bat, parte hartuko duten eragile desberdinei dagokie, eta horiek sustatu, koordinatu eta ebaluatu behar ditu Planak, eragileek Eibarko Plan Estrategikoaren helburuak gauzatzeko hartuko duten konpromezuaren alorrean. Baina beste zati handi bat hiriz kanpoko eragileen erabakin baitan dago. Horiei begira, Planak, bertako eragileen presioa antolatu behar du, helburu horiek lortzeko, nola gestio zehatzen bidez, hala Eibarko Plan Estrategikoaren Zabalkunde Plan baten bitartez.
  2.  

  3. Kontuan hartu behar da, halaber, Planaren prozesua luzea dela (10 urte). Zentzu horretan, helburu eta proiektuak ez dira 3 edo 5 urte baino lehenago gauzatuko, nahiz eta epe laburragoan egiteko tentazioa izan. Planaren arrakasta progresiboa da; alegia, udalerriak normaltasunez hartuko du, ez baita aldaketa handirik izango. Baina, horretarako, Sustapena asko landu behar da datozen bi urteotan.
  4.  

  5. Antolatzaileek Planaren ezarpenaren egoera-txostenak idatziko dituzte eta, horien bidez, proiektuak martxan jartzeko arazo handirik ez duten eragileei "presio egin" ahal izango zaie eta "konpromezua hartuarazi". "Puntu beltzen" eboluzioak ez du esan nahi Planak ez duela funtzionatzen, baizik eta, hain zuzen, udalerriaren eboluzioa eta erakunde partehartzaileek diseinatu zuten etorkizunerako proiektua bat etortzea lortzen ari dela.
  6. Gogoan izan behar da Plana udalerriko eragile guztien ardura dela, eta horietako bakoitzaren ardura-maila proiektu bakoitzaren barruan zehaztu da. Eibarko Udala Planaren sustatzailea izan da baina hau ez da udal mailako plana. Udaletxeak, beste edozein eragilek bezala, Plan Estrategikoaren irizpideen eta helburuen arabera jardun behar du, eta konpetentzia mailagatik, udalari dagozkion proiektuak sustatu behar ditu.

 

Horrela, bada, etapa berri baten hasiera da hau, behin Plan Estrategikoaren edukiak onartzen direnean, eta beraz, ezarpenaren antolaketa ordenatu beharra dago, ondoko helburuekin:

  • Planean parte hartuko duten erakundeen ekintzak koordinatzea.
  • Udalerritik kanpo burutuko diren ekintzak sustatzea.
  • Planaren Egituraren jardunbide kolektiboari esker ez bada, gauzatuko ez diren ekintzak sustatzea.
  • Ekintzarako organo ahalik eta operatiboenak egituratzea.

 

Jarraian, Planaren ezarpen faserako irizpide metodologikoak eta antolaketarako irizpideak azalduko ditugu.

 

  1. Sustapenerako egitura operatibo berri bat antolatu behar da ondoko xedearekin:

 

  • Plan Estrategikoa gauzatzeko gestio antolatua, bereziki lehentasun handien duten ekintzena edo ekintza nagusiena.

 

  1. Partaidetza-egitura mantendu behar da —Batzorde Eragilea— Planaren beraren filosofia mantentzeko formula gisa (ahalegin bateratua), Planaren ezarpenaren azterketan, ebaluaketan eta orientazioan parte hartuz.

 

  1. Planaren ezarpenerako laguntza lortzeko prozesuari hasiera eman behar zaio, Zabalkunde Plan baten bitartez, hiriaz kanpoko jarrerak hobetzeko, Planaren helburuekiko eragin erabakiorra izan dezaketen eragile publiko eta pribatuen aurrean.

  Antolaketarako oinarrizko eskema horretatik abiatuta, esan beharra dago, hurrengo etapa batean garatu behar diren funtzio nagusiak ondoren adierazitakoak direla:

 

 3.1. Sustapenerako Egitura operatiboa

 Lehenago esan bezala, Plan Estrategikoa sustatuko duen egituraren eginbeharra, Planaren proiektu eta helburu guzti-guztiak gauzatzea izango da. Beraz, jardunbide koordinatu baten bitartez, diseinu, gestio eta ebaluaketa lan eraginkor bat burutuko da, eta, horretarako, lan-antolaketa teknikoa behar da, honela osatzen delarik:

 

SUSTAPENERAKO TALDEAK

Ekintza osagarri bat edo gehiago gauzatzeko, zuzenean parte hartuko duten erakunde batez edo batzuez osatuak egongo dira.

Behar adina Talde osatuko dira, ondoko irizpideen arabera:

    • Parte hartuko duten erakunde multzo berari dagozkion proiektu osagarriak sustapenerako talde berean sartzea.
    • Talde hauek, Planaren Garapenak proiektu nagusitzat hartzen dituen proiektuak bakarrik sustatuko dituzte, lehentasun irizpide malguak barne.
    • Sustapenerako Talde bakoitzak Presidente bat izango du, eta Planaren Batzorde Eragileko kideen artean izendatuko dute.
    • Batzorde Eragileak erabakiko du Talde bakoitza zenbat denborarako osatuko den, sustatu beharreko proiektuei hasiera eman arte, gutxienez.

Egitura operatibo honek euskarri tekniko eta logistiko egokia behar ditu, eta, zentzu horretan, antolaketaren ardura Plan Estrategikoaren Zuzendari Teknikoak hartu behar duela iruditzen zaigu; Zuzendariak, bere aldetik, antolaketarako bitarteko teknikoak behar ditu Prozesuen Zuzendaritza eta Animazio lanak burutzeko.

Horren arabera, Ezarpenaren lehen etapan (sustapenaren fasean), Planaren Zuzendaritza Teknikoa osatzen duten eginbehar zehatzak ondokoak dira:

  • Prozesuaren antolaketa metodologikoa.
  • Proiektuak definitzeko euskarri teknikoa, proiektu horiek modu egokian burutzeko aholkularitza teknikoa eta egoeraren azterketa tekniko edo azterketa espezifikoak egitea.
  • Prozesuaren egoera ebaluatzeko txostenak egitea, Plan Estrategikoan erabaki ahalmena duten organoek onar ditzaten: urteroko txostenak eta prozesuaren jarraipena sei hilabetean behin.
  • Behar adina gestio egitea Planaz kanpoko eragileek parte har dezaten: Administrazio Publikoa, Ekimen Pribatua eta Zabalkunderako eta Komunikaziorako jarduerak.
  • Finantziaketarako beharrak definitzeko laguntza teknikoa eta fondoak lortzeko gestioa: Europako Batasuna, Administrazio Zentralaren eta Autonomikoaren Programak eta inbertsio pribatuak lortzea.
  • Erdi mailako edo behe mailako lehentasuna duten ekintza estrategikoak ebaluatzeko txostenak egitea, hala behar izanez gero, Planaren Sustapenerako programan sartu ahal izateko.

 

3.2. Planaren Egitura partehartzailea: Organo Eragileak

 

Planaren ezarpen garaian, eta, batez ere, sustapenaren fasean, –lehen bi urteetan– oso garrantzitsua da Batzorde Eragilearen jarduera mantentzea.

  • Ezarpen hobea lortu ahal izateko, erakunde bakoitzaren konpromezua mantenduz.
  • Ekintzak ebaluatu ahal izateko eta behar diren erabakiak hartu ahal izateko, estrategiak hobeto betetzearren.
  • "Presio Taldea"ren jarduera mantendu ahal izateko, hiriaz kanpoko eragileen aurrean.
  • Ekintza estrategikoetan behar adina aldaketa onartzeko: ekintzak berriro aztertzea, berriak sartzea, hala behar izanez gero Plana berriro aztertzea… (urteroko ebaluaketa txostena).

3.3. Plan Estrategikoaren Zabalkunde eta Komunikaziorako Plana

Planaren estrategiak gauzatzeko laguntza lortzeko ekintzen oinarrizko elementu gisa, Plan Espezifiko bat diseinatu da eta Eibarren posizioa hobetzeko beharren arabera aplikatu behar da, Plan Estrategikoaren proiektu bakoitzean eragina izan dezaken edozein erabakiren aurrean.

Zabalkunderako eta Komunikaziorako Plan hau, ekintzak zehazten dituen txostenean sartua dago eta gauzatu beharreko jarduera nagusiak jasotzen ditu, bai udalerrian bertan, ezagutarazteko eta bertako eragileak mugi daitezen, bai eta kanpoan ere, ekintza estrategikoak hobeto gauzatu ahal izateko.

  

<<Aurrekoa

Hurrengoa>>

Aurkibidea

<eibartarrak>-en orrialde nagusira

Materixalen orrialdera


Orrialde hau hauei esker dugu: Lortu zuk ere: Free Home Page

1