2. BIDE ESTRATEGIKOA
|
|||
1. Helburua |
2. Helburua |
3. Helburua |
4. Helburua |
Hiri-lurraren erabilera leheneratzeko politika sustatzea eta espazio edo eraikin zaharkituak birgaitzea. |
Hiriko komunikazio azpiegitura eta garraio zerbitzua hobetzea. |
Ekipamendu eta zerbitzuen programa garatzea, udalerriaren erakargarritasuna eta harrera-gaitasuna hobetzeko | Ingurugiroa hobetzea, sistemaren sostengarritasuna sustatzeko politika eta ekintzen bidez. |
1. Helburua. Hiri-lurraren erabilera leheneratzeko politika sustatzea eta espazio edo eraikuntza zaharkituak birgaitzea.
Lehentasun maila
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
Lurzoruaren erabilera aldatzeko programa bat lantzea eta eraikin industrial zaharkituak baliatzea eta birmoldatzea:
- Itxi diren enpresen lurzoruaren erabilera aldatzea eta birmoldatzea.
- Aurri industrialak kentzea.
- Gutxiegi erabiltzen diren eraikin bereziak berriro erabili ahal izatea.
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko politika sustatzea.
TXONTAko hirigunea birgaitzea, erabilera ez industrialerako, eraikinak espazioan hobeto banatuz
MATSARIA aldea erabilera industrialerako birgaitzea, eraikinak espazioan hobeto banatuz eta kokalekuak modernizatuz.
Hiri-berriztapena sustatzea: Calbeton eraberritzea, konpondu gabe dauden estuguneak konpontzea (Isasi, Errebal) eta hirigintza komertzialeko jardunbideak.
Eraikin mistoen (industria-etxebizitza) beheko solairuetako lokalak etxebizitza bihur daitezen sustatzea.
Unzaga Plazako Udaletxea birgaitzea.
Alfa inguruan azterketa sakona egitea, zentralitate-ekipamendu berria izan dadin, instalazio zaharrei behin betiko konponbidea ematearren politika erabakior bat garatuz.
Hirigintza politika egoki baten bidez, hiriarentzat eta hiritarrentzat interesgarriak izan daitezkeen jarduerak bideratzea.
Dentsitate txikiko etxebizitzak "maldaren erdialdean" nekazari lurren inguruan eta ingurune fisikoarekin harremanean kokatzeko aukerak aztertzea.
I
II
III
II
III
I
I
III
III
2. Helburua. Hiriko komunikazio azpiegitura eta garraio zerbitzua hobetzea.
Lehentasun maila
1.
2.
3.
4.
Eibarko saihesbidearen eta autopistaren arteko konexioa amaitzea, mendebaldean (hirugarren fasea) eta bigarren faseko "hankak" ezartzea.
Hiri barruko komunikazioa hobetzea. Hiri barruko bideak egitea, sare orokorraren osagarri: Torrekua-Otaola, W. Orbea-K. Elgezua, T. Anitua-Otaola konexioa eta hiri barruko komunikazio sarea osatuko duten beste zenbait errepide.
Euskotren-en trenbidearen zati bat lurperatzeko eta aldatzeko proiektua sustatzea, bai eta apeadero berriak egiteko programa ere.
Auzoen konexioa iparraldeko mendi-mazelan:
- Eulogio Garate- Errekatxu - Urtzaila.
- Txonta-Iparragirre
- Iparragirre-Azitain.
II
III
II
III
3. Helburua. Ekipamendu eta zerbitzuen programa garatzea, udalerriaren erakargarritasuna eta harrera-gaitasuna hobetzeko
Lehentasun maila
1.
2.
3.
4.
5.
Hirigunean oinezkoentzako zenbait bide jartzea eta ingurunea birgaitzea (espaloiak zabaltzea, plazak birmoldatzea, eraikinen kanpoaldearen itxura hobetzea...)
Txaltxa-Zelai proiektua gauzatzea: bertakoentzako garajeak eta aparkaleku publikoa.
Uholdeei aurre egiteko programa, Ego ibaian batetik, eta Matsaria, Ibur-Erreka eta Txontako erretenetan, bestetik.
Trafikoaren Antolamendurako Plan Estrategikoa eta aparkalekuen politika lantzea.
Hilerria Altamirara eramatea.
III
III
III
II
III
4. Helburua. Ingurugiroa hobetzea, sistemaren sostengarritasuna sustatzeko politika eta ekintzen bidez.
Lehentasun maila
1.
2.
Hiriaren saneamendurako egitura eta ibaira botatzen diren hondakinen tratamendurako egitura amaitzea: Elgoibarko araztegia, kolektorea eta sarearen hobekuntza hirian. Saneamendu integralerako proiektua.
Txabolismoaren kontrola eta udalerriak eskaintzen duen irudia.
III
I
Orrialde hau hauei esker dugu: Lortu zuk ere: Free Home Page