Eibarko Plan Estrategikoa- Edukiak eta Proiektuak

<eibartarrak>-en orrialde nagusira

Materixalen orrialdera

<<Aurrekoa

Hurrengoa>>

Aurkibidea

 

1- SARRERA

Txosten honekin amaiera emango diogu partaidetza zabaleko antolaketa baten bidez datorren hamarkadarako prestatu den Eibarko Garapen Sozioekonomikorako Ekintza Planari.

Udalerriaren estrategia-multzoak bateratua behar du izan, herriko eragile guztiek udalerria berritzeko eta etorkizunean eragina izateko ahaleginari lehentasuna emanez, eta ez ordea, proiektu bakoitzari. Hau da, Eibar hiriaren estrategiak zentzua izango du baldin eta, bere osotasunean, mugikortasun handiagoa eta hiritarrentzat bizi-kalitate hobea sustatzeko gauza bada eta, aldi berean, proiektu bateratu, berritzaile eta eraginkorra bilakatzen bada; aldiz, zentzua galduko du proiektu bakoitzak helburu eta osagarritasun jakin bat ez badauka.

Dena den, beren kabuz Eibarko etorkizunarekiko konpromezua hartu duten erakunde guztien artean diseinatu den estrategia honek Eibarren egungo errealitatearen Diagnostiko Sozioekonomikoan ikusi diren behar eta aukerei erantzuten dio. Estrategia planaren lehen fasean aztertu ziren Batzorde Eragileak onarturiko behar eta aukera horiek, eta erantzun eraginkor, erabakigarri eta zehatza ematen die egingarri eta gustagarria izango den hiri konfigurazio bati. Ondokoak dira oinarriak:

  • Eibarrek bere funtzio produktibo eta ekonomikoak berritu nahi ditu hirigintzaren alorreko berrikuntzaren barruan, beti ere hiriaren espazioaren egokitasunaren arabera.
  • Eibarrek erakargarriagoa eta bizi kalitate hobeagokoa izan nahi du, orain dauzkan espazioa eta jarduerak egoera berriak eskatzen dituen ezaugarrietara egokituz, iraunkorra eta erakargarriagoa izan dadin.
  • Eibarrek eskualdearen sendotze prozesuan aintzindari izan nahi du, bai eta zentralitatea sustatu ere, lurralde-ingunearekiko harremana sendotzeko eta protagonismoa izan dezan Euskal Herriko hiri ertainekin batera.
  • Eibarrek, beraz, estrategia berritzaile baten alde egiten du, hiritarrek eta hiriak berak egungo joerak aldatzea ekarriko duena, lankidetza publiko eta pribatutik abiatuta eta etorkizunaren eredu gisa.

Horrela, edukien definizioak zentzu bikoitza du: bateratua izatearena eta udalerriaren aldaketa orokorra lortzearena, egungo joerek dakartena baino etorkizun hobea izateko; eta, beraz, definitu eta adostu diren proiektuei tartetxo bat utzi behar zaie Plan Estrategikoaren helburu estrategikoak aberastuko lituzkeen ekintza osagarririk erantsi ahal izateko, behin martxan jartzen denean, beti ere egoerak eskatzen dituen beharrak edo egokitasuna kontuan hartuta eta estrategia edo ekintza bakoitzaren kalte gabe. Zentzu horretan, hirigintzan eragina duten proiektuak ez dira ulertu behar proeiktuen fitxa (ekintza estrategiko) bakoitzeko erreferentziei bakarrik lotuta, baizik eta, ekintza bakoitza definitzen duen fitxan jasotzen diren oinarrizko edukiak biltzen dituen ekintza gisa; aldi berean, ekintza hori zentzu bereko beste ekintzekin osatu eta zehaztu ahal izango da eta, horrela, kokapena finkatuko da HAPOn arabera eta hortik aterako diren xehetasunen planen arabera, Plan Estrategikoaren irizpideekin bat datozenak eta aipatu PGOUn jasotzen diren irizpideen arabera arazorik gabe gauzatu daitezkeenak.

 

<<Aurrekoa

Hurrengoa>>

Aurkibidea

<eibartarrak>-en orrialde nagusira

Materixalen orrialdera


Orrialde hau hauei esker dugu: Lortu zuk ere: Free Home Page

1