Eibartarrak Home Page - Euskararen kontrakoak (aurkibidia)

Euskararen kontrakoak (#1)

Gure herriko jatorrizko hizkuntza, Euskara, ofiziala da Eibarren, baina hirugarren mailako hizkuntza balitz bezala tratatzen dute askok, era bateko eta besteko erakundeek batik bat. Hona Eibartarrak zerrendan azaldu diren salaketa edo adibide batzuk...
 
 


"Euskal motzak" programan

(Oier Araolazak kontatua, 98-5-18)
 
Euskal Jaiko egitarauan joan den asteazkenean Jon Anduezaren laburmetraia
ikusi ahal izan genuen Portalean. Niri pertsonalki gustatu zitzaidan
"laugarren galeria" delakoa eta inpresioa nahiko profesionala izan zen
orohar. Lastima dozena erdi lagun baino ez hurbildu izana emankizunera.
Dena dela gauzak nola zeuden ikusita, harrigarria "horrenbeste" ikusle
bildu izana zen. Programan honela jartzen zuen: Asteazkena, 7.30tan,
Euskal Motzak, Unibertsitate Laboralean. Nire lehen pentsamendua izan zen
Euskal Herriko tontoak (buruz motzak) zirela hitzlari edo hitzaldiaren
mamia.
 


Erdal Bizikleta

(bi mezutatik, 98ko maiatzean)
 
Eibarko kirol froga nazioartekoenak, Euskal Bizikletak, badauka ja bere web orria:
http://web.ibercom.com/euskal-bizikleta
 
Ez da euskarazko opziorik ageri inon. Proposatzen dut izena aldatzea eta "erdal bizikleta" jartzea.
 
(beste mezu batetik)
 
Sarasuak:
 
>Euskal Bizikletan Web-orrixa zala-eta, mezu bat bialdu netsen. Hamen
>dakazue bialdu desten erantzuna.
>
 
Neri be iguala bialdu deste. Atxakixia besterik ez.
 
>-----Mensaje original-----
>De: Euskal Bizikleta Kirol Elkartea
>Zure e-mail-ari buruz, zera adierazi nahi dizuegu:
>- Konturatu bazara gure sarrerako orrialde pasa eta gero "caste" izeneko
>horriak agertzen dira, hori da, euskeraz eta bezte hizkuntzetan ere egiteko
>helburua dugulako.
 
Helburua bai, baina "faltan XX dias..."
 
>-Gure lan nagusia ez da web orrialdeak egitea, lasterketa antolatzea baizik,
>eta profesionalak ez geranez denbora asko behar dugu orrialde horiek
>euskeratzeko-
 
Lan nausixa ez da hori izango, baina ein ein dabe, eta denbora gitxi eukitta, kastellanoz eitteko denborarik etxakue falta izan, gif, kuenta-atras eta kapritxo guztiekin Interneten jartzeko.
 
Gero, euskeratzeko, "profesionala" izan biar, itxuria. Zeozer euskaratzeko itzultzaile "profesionalengana" jo biar. Norberak euskeraz ein? Zelan baña? Hori merzenarixuendako biarra da...
 
>- Denbora hori laburragoa bihurtzeko, zure laguntza begi onez ikusia izango
>litzateke.
 
Hau bai ona. Pentsau daigun urlixa udaletxera doiala eta inpreso bat euskeraz eskatzen dabela. Erderazkua emoten detse eta, hala diñotsa funzionarixuak: "itzultzeko, zure laguntza begi onez ikusia izango litzateke".
 
Nork bere erantzukizuna eta arduria hartu biarrian, bestiei bota. Azkenian, ez bada euskaratzen, geure kulpia izango da!


Ikurriña, abertzaletasuna eta euskara

 
(Ikurriñaren lapurreta udaletxetik, Aberri Egun bezperan, Garikoitzek kontatua: 98-4-27)
 
Bai, itxuria aste santu aurretik jarri zeben, jaiegunetan lanian ibili biharrikan gabe. Ganberroren batzuek ostiral edo zapatu
gabian edo... lapurtu egin zeben eta kalian ziar juan ziran ikurriña lepuan jarritxa. (hara gora ere igo bihar da, eukiko zeben mozkorrakin!!) Munizipalen jefiak esan dau ez zekala
garrantzi haundiagorik, tipuak kontrolauta daozela eta abar (munizipalen muturren aurrrian ibili ziran ba ikurriña lapurtzen balkoian gora!!!) eta ez dabala merezi ez multa ez detentziotan hasterik.
Baina punto onena EA-koek eman dabe. Itxuria aberri egunera autobusa hartzeko momentuan konturatu ziran ikurriñarik ez zeuala udaletxian, eta enterau ziran ere nola edo hala lapurtu egin zebela. Orduan, hain injustizia haundixa ikusitxa, ...eta Kitto-ra idaztia pentsau zeben demaseko kejiakin, alkatiak ez zebala ezer egin asuntua konpontzeko eta abar. Punto onena zein dan? ba, karta bukaeran jartzen zuala:
(Erredakzioan itzulia)
Halako arduria zeken ikurriñakin, eze euskeria bera ere ahiztu
jakuela!!!
Onze para ber nazimos


El Correo eta hizkuntzen diskriminazioa

El Correo-n gure listakide Garikoitzi egindako elkarrizketaren inguruan pasatutako mezua (1998-06-05)
 
(Excerpts from interview gutxigorabera:)
-....
-¿Pero cómo? ¿entonces la lista es en euskera?
-Pues sí (erdi lotsatuta), generalmente hablamos en euskera
-Pero, entonces, ya habéis cerrado la lista, y estáis discriminando a algunos...
-Bueno, no se... (Mea culpa) en realidad no nos lo hemos planteado, ni hemos hecho votación ni nada. Simplemente hemos empezado así porque ha sido naturalmente.
 
 


Erakunde publikoak eta web elebakarrak

Luistxok pasautako mezua (1998-05-23).

http://www.debegesa.com. Debegesa, Garikoitzek esandakua, ja martxan dago. Soziedade publikua izanda euskaraz jartzeko dezentzia euki dabe, beste batzuek baino geixao. Adibidez Teknikerrek "obretan" daka euskerazko sekzinua (http://www.tekniker.es) eta Berrilan-ek hori be ez (http://www.bicberrilan.com).
 

Eguneratua: 1998-06-06

Euskararen kontrakoak (aurkibidea) | Eibartarrak Home Page | zuen zaindari onena: © Arrateko Ama


Propaganda pusketa hau --> 

GeoCities
Geocitiesek behartuta jarri dugu 

1