Hasierako orrira

 

Eibarren erabiltzen diran hegazti-izenen zerrendia

 
 
Euskeriak landara eta animalixa izenetan sekulako aberastasuna daka. Nahikua da Eibartik Durango, Mutriku, Bergara edo Markinara juatia, animalixa bakoitxak toki bakoitxian izen desbardiña dakala ikusteko. Zoritxarrez azken urtiotan, hori aberastasun hori, galzorixan dakagu. Eibartarrak asko urrindu gara mendittik eta gehixenentzat gure basuetako biztanliak eta euren izenak ezezagunak dira. Gainera, "euskara batua" asko sartu da eguneroko berbetan eta jende askok ezagutzen dittuan izen bakarretakuak, euskera batuak araututakuak dira. Guzti horretaz lehenen konturatu zana Juan San Martin izan zan, eta 1978. urtian argittaratu eban artikulu baten, 121 hegazti-izen batu zittuan. Beheko zerrendiakin, San Martinen bihar hari jarraipena eta gaurkotasuna emotia nahi izan dot, berak batu ez zittuan izen batzuk zerrendara gehittuz eta azken hogei urtiotan erderazko eta latinezko izenetan egon diran aldaketak zuzenduz. Horretaz gainera, Juan San Martinek izen batzuk Eibartik kanpoko jendian artian batu zittuan eta gure herrixan ez dira ezagunegixak. Zerrenda barri honetako danak, ostera, Eibarren bertan, eta mendizale, basarrittar eta ehiztari eibartarren artian jaso dittut.
 
Izen batzuk beste herri batzuetan be erabiltzen dira (ollagorra, txepetxa, zozua...); beste batzuk, ostera, ez dittut sekula Eibartik kanpo entzun (abijoia, ur-makinistia, pikuko txinbua, aritxarrua...). Lehenengo izen zientifikua agertzen da, gero kastellanozkua, eta gero Eibarren erabiltzen dana (edo diranak). Hegazti batzuk izen bat baino gehixago dake; beste batzuetan, izen bera erabiltzen da bi edo hiru txorirentzat. Azpiko zerrendan 150 izen inguru ikusiko dozuez, baina seguru nago irakurlien artian beste izenen bat be ezagutzen dabenik egongo dala; hamendik aurrera, norberan esku gelditzen da hau zerrenda hau luzatu edo moztia. Zuzenketa edo gehipenen bat eiñ nahi ezkero, laga mezua, mesedez, sarasua@rp.azti.es.
 
Asier Sarasua
 
 

arrano crhysae

 

 

 
kurrollua

grus canadiense


Argibidia:
 
 
Hamen izenok:

Eguneratua: 1998-10-10

Materixala (aurkibidetxua) | Eibartarrak Home Page | zuen zaindari onena: © Arrateko Ama


Propaganda pusketa hau --> 

GeoCities
Geocitiesek behartuta jarri dugu 

 

1