Zarautz, Gipuzkoako 18.000 biztanle inguruko herrixka bat da. Bere hondartza luzeak bereizgarri egiten du, gipuzkoako kostaldean eta hori dela eta "hondartzen erregina" ezizena hartu zuen. Udaran turista askok bixitatua izan ohi da eta Udara bukaeran, Irailaren 9an ospatzen diren Euskal Jaiak, Euskal kulturaren erakusleku bikaina bihurtzen dira. Zarauzko web orria ikusi nahi baduzu ona hemen linka. WWW.ZARAUTZ.COM
Gipuzkoako herri txikitxo hau, arrantzale herrixka polit bat da. Bertan jaio zen Juan Sebastian de Elcano, munduari bira ematen lehena. Herri txiki eta alai honek bere kale estu eta aldapatxuetan zehar eleiza eder batetara bideratzen du bidaiaria. Portuaren ertzean arratoia deritzaion mendixka, aurkitzen da muturrean faroa duelarik.
Orio arrantzale herri bat da. Bertan bost mila biztanle inguru bizi dira, Oria ibai ertzaren inguruan. Orioko jendea izakeraz oso berezia da. Oriotarrak arraun zaletasun haundikoak dira eta Kontxako estropadetan hainbat bider irabazi dute. Estropaden garaian, udara osoan zear, jendeak adi jarraitzen ditu Orioko arraun elkarteak jokatutako estropadak, eta beren etxeetako balkoietan, zapi horiak ixekitzen dituzte, beraien zaletasun adierazteko.
Zumaia,urola ibaiaren irteeraren inguruan kokatua dago. Garai batean untziola lanetan garrantzi haundia izan zuen eta oraindik ere bada untziola bat lanean diarduena. Urte gutxitan asko aldatu da eta bere portu aldean berrikuntza lan haundiak egiten ari dira. Zumaiak hiru hondartza eder ditu.