"MIKELENEA"ren ezaugarriak:


Inguruko baserri guztien ezaugarri berdintsuekin, "Agroturismo" bezala erabiltzeko nekazal etxe baten aurrean aurkitzen gara. Esan bezala, sukalde 1, 2 sala, 2 bainu, ganbara, ikullu, eta 6 logela aurki ditzakegu Mikelenean. Beheko argazkian, logela hauetako bat ikus dezakezu:



Jangelako mahaiak, 16 pertsona batera erraz eser ditzazke. Hemen daukazu jangelaren argazki bat:



Salak ere oso handiak dira, konbidatu guztiak esertzeko ahulki edo silloi aski izanez:



Beheko argazkian nabari dezakezunez, sukaldea guztiz berritua izan da, eta sukaldaritzarako trebea den inor saltsan ibil daiteke hemen:



Dudarik gabe, bai Arruitz herriak edo eta "MIKELENEA" baserriak hirietako algarada eta soinuak alde batera uzteko aukera ematen digu. Gainera, zure lagunekin, denbora baterako, nekazal herri baten nola bizi dan jakiteko aukera daukazu, momentu ezin hobeak igaroz. Ikusten duzunez, nire asteburua MIKELENEAn ezin dut nere burutik kendu...


Aurreko horrira itzuli 1