Lurra Dantza Taldea |
---|
Herriarteko folklore jaialdia Gure herriko jaien barruan ospatzen da, irailak 22 inguruko asteburuan. Mundu guztitik datozen helduen dantza taldeak elkartzen dira jaialdi honetan. Urretxun asko sustraituta dago ekintza hau, munduko leku guztietako ohiturak eta kulturak erakusten direlako. Gainera urte honetan hamalaugarren edizioa ospatuko dugu. Euskal jaia 35 urte baino gehiagoz ospatzen den karrozetako desfile haundia. Desfile honetan, dantza egiteaz gain, bertan parte hartzen duten talde folklorikoak ekartzeaz arduratzen gara. Gure ustez, urtean zehar Urretxuko kulturaren barruko ekintzarik garrantzitsuena da. Euskal lurraldean honelako lau Euskal Jaia baino ez dute jarraitzen eta horregatik jende pilo bat elkartzen da beraren inguruan. Dantzari txiki eguna San Juan (ekainaren 24) egunaren aurreko asteburuan ospatzen da eta Euskal Herriko herrialde guztietatik etorritako taldeek parte hartzen dute. 600 dantzari txiki inguru izaten dira guztira. Gure taldeak antolatuta, Urretxun musika eta dantzak elkartzen dira. San Juan eguna Usadioak agintzen duenez, San Juan bezperan su inguruan dantza egiten dugu jende pilo batekin batera, ekitaldi herrikoia baita. San Juan egunean, aldiz, Santa Barbara baselizako zelaigunetan santuaren homenez egiten den erromerian dantza egiten dugu. Herri ihauteriak Gure inguruan biltzen den jendeak ihauteriko dantzak ezagutu ditzan ospatzen dugu herri ihauteria. Goizean Urretxuko baserrietatik "puxka-biltzea" egiten dugu eta gero baserrian hartutako produktuekin bazkaria prestatzen dugu. Arratsaldean dantzatu eta berriz ere baserrian hartutakoekin afaldu. Ondoren, juerga... Olentzero Gure herrian oso sustraituta dagoen euskal pertsonaia mitiko honi eskainitako dantza eta koreografiak burutzen ditugu. Santa Klausekin parekatzen duten hau, urtero gabonetan euskaldunen etxeetara heltzen da. |
Bestelakoak
El Tiempo por Meteored.com
|
---|