- Esakerak (hasiera) |
Eibartarrak Home Page |
-
-
Eibarko euskeraren esakera eta
bestelako berezitasun batzuk
Lexikoa (ikus argibideak)
A-E
-
- ABABA.- Leloa, tentela. Exklamazio
moduan erabiltzen da normalean: "Ababa nok ni ala, ori
siñistu deiran!"
- ABARRA.- Egoera batzutan, berba bat
indartzeko eta ugaritasun zentzua emateko. "Bazan negarra ta
abarra egun aretan."
- ABADEKUME / ABADESEME.- Elizgizona,
apaiza. XVIII mendeko Eibarko Ordenantzetan ageri da. "Egon della
Conttuban Justticia Errejimenthu gustticha estteilla nombrau
escribauzatt, habaderen semeric".
- ABADETARRA.- Gaztelerazko 'clerical'
adierazteko. "Abadetar amorratua izan zen beti."
- ABARKADUNA.- Baserritarra esateko beste
hitz bat. "Abarkaduna izan arren, guk aiñako eskolia aldian
dau".
- ABAUA.- Abaraska. "Aiñ loratsua
zan ingurua eze, erletxian abauak eztixa gaiñezka".
- ABELETXIA.- Korta, saroi. Abereak,
normalean ardiak, gauez gordetzeko lekua. "Iragorriko abeletxian
izan giñan egun artan".
- ABENDUA.- Mirua. Txitxalapurra.
Gaztelerazko 'milano'. "Abenduak eruan deskuz txitxarik
geixenak".
- ABERA.- Aberea, etxe inguruko animalia.
GANAUA ere esaten da. "Aberats bat zan, bere aberastasun guztia
eukana abeletxian".
- ABIJOIA.- Hegazti bat. Gaztelerazko
'vencejo'. "Abijoia, ernadian antzerako txorixa...".
- ABIXADIA.- Abiada. " Zeroian abixadiak
galdu eban, eziñ izan zan ba geldittu biar zan
denboran"
- ABIXARIA.-Oiloari arrautzak jarri ditzan
ipintzen zaion buztinezko arrautza. "Abixaria ipiñi daben
lekuan arrautza mordua batu dau gaur goizian
baserrittarrak".
- ABOSPOLUA.- Inozo samarra, patxadatsua
denari esaten zaio. Erderazko 'pánfilo'. "Ikusi al dozu
abospolo ori?"
- ABOZIÑAUA.- Berezia. Hitz hau,
antzinako armen kainoi berezi batzuen izenetik dator.
"Aboziñaua eta besterik ez lakua aiz beintzat eu!"
- ADARDUN KAKALARDUA.- Koleoptero mota
bat. 'Lucanus cervus'. "Udako illunabarrian, adardun kakalarduak
egan agertzen ziran".
- ADARMIA.- Balio gutxi duena (antzinako
monedaren bat?). "Zure asarriak, adarme bat ez detse
ardura".
- ADARREKUA.- Kapazitate/edukin-neurria.
"Adarreko bat pattar Erremona Martantzat, ondoezik dogu ba
oian."
- AFANA.- Harrokeria. "Afana badarabill
bedorrek beintzat".
- AFARIKETAKUA / AFARIKETARAKUA.-
Jostailua. "Jatxixozuz umiari bere afariketakuak".
- AGARRATZA.-Arakatza. Erderazko
'grosella'. "Gure txiki denporan, agarratzak ugari agertzen ziran
plazara".
- AGILLANDUA.- Gabon-sarixa. Gabonetako
kanta batean agertzen da: "Agillando, agillando,/ bizkaittarrak
Durangon;/ aingeruak gera, zerutik gatoz,/ poltsia ba'dogu
baña / eskian gatoz."
- AGIÑETAKUA.- Haginetan emandako
zartakoa. "Agiñetako batekin lurrera bota eban".
- AGONIXAKUA.- Norbait hilzorian zegoenean
jotzen zuten kanpaikada mota bat. "Agonixakua izan da eta ez dakit
zein ill ete dan ".
- AGURA-MASPASIA.- Zaharraren zaharraz
zimeldutako agurea. "Zigarro-mutxikiña aguan ebala atariko
atian jarritta egoten zan agure-maspasa bat".
- AI AMATXO!.-Larritasuna adierazteko
interjekzioa. "Ai, amatxo, au da ondamendixa etorri dana gure
gaiñ!"
- AI ENNE / AI ENNE BA / AI ENNE BARATATXO
BA.- Oinazea, estuasuna adierazteko interjekzioak. "Ai enne
baratatxo ba, amen nere azkena!"
- AIDA AIDA .- Ume hizkeran ganadua.
"Guazen amendik, aida aida dator gureganarutz da".
- AIDA!.- Ganaduari aurrera egin dezan
agintzeko. " Aida morrosko! aida nafarra! ixoo!"
- AIDEKUA.- Pertsona aldabera, aldakorra.
"Berbetan zailla, baiña ostian aideko gizona".
- AIDEZKO BUELTIA.- Txilinbuelta.
Erderazko 'vuelta campana'. "Eskillaran bera, aidezko bueltia
eiñ neban".
- AIENEKA EGON.- Kexuka aritu. "Gizon
eiña izan arren, aieneka egon da gau guztian".
- AIENEKIA.- Kexua. "Benetan miñ
dabenak, eziñ aienekia gorde".
- AINDU.- Bidali. Askatu. "Noek usu bat
aindu eban kanpora".
- AINGERUA.- Ume-umetan hiltzen denari
buruz esaten da. "Aingerua izan da gaur, Untzaga kaletik."
- AINGERU KANPAIA.- Haur bat hiltzen
zenean jotzen zen kanpaikada mota. "Aingeru kanpaiak diardu,
zeiñen umia ete da?".
- AITTA BESUETAKUA.- Aita bitxi, aita
ponteko. "Aitta besuetakua neban eibartarra".
- AITTA-JAUNA.- Aitona. "Batzutan esaten
dugu aittaitta ordez, aitta-jauna".
- AITTA-ORDIAZKUA.- Aitordea. "Umezurtz
gelditu zanian, aita-ordiazkuagaz jarri eben".
- AITTIAREN!.- Harridura interjekzioa.
"Aittiaren! Beittu zer dirudixan gizajo orrek".
- AITTIAREN BATIAN.- Bapatean, agudo,
berehala. "Aittiaren batian eiñ zittuan ein biarrekuak
lagunartera azaltzeko".
- AIXELKO.- Ipuinetan, azeriari ematen
zaion izena. "Aixelko ipoiñ guztietan, motxalle argi bat
letz agertzen da".
- AIZEGORRIA.- Haize hotza. Gaztelerazko
'cierzo'. "Arpegia ebateko moduko aizegorria ebillen orduan
sasoian".
- AIZKOLKETAN.- Aizkorarekin jardun.
"Erremiak aizkolketan ango errikuak".
- AIZTATZAKUA / ALABATZAKUA.- Ahizpordea.
Alabordea. "Ezkondu dan ori, aiztatzakua dau Maritxuk".
- AJAJA.- Barrearen onomatopeia.
"Sumendixa txokiatzalliak zittuan nik entzun ditturan ajaja
bizixenak".
- AJE EGUNA.- Astelehena. "Jai egunan
biaramona, aje eguna".
- AJETSUA.- Ajea sarri izaten duena.
"Astelen guztietan ajia eban, ajetsua zanetik".
- AJIA.- Larregi jan eta edan ondoren,
geratzen den gorputzaldi txarra. Normalean jaiegunen
biharamonetan". "Ajia osatzeko berriz eran ezkero, ajian ajia,
esaten daben letz, ajerik txarrena".
- AJURIA.- Umeen gaisotasunak sendatzeko
metodo bat. "Ipinixozu ajuria perrejil kertentxo batekin".
- AKABATZAILLIA.- Armaren metalezko atalak
leuntzen dituena. "Melitton Sosua, akabatzaillerik onena".
- AKABUA.- Heriotza. "Ainbeste atsekaben
ondoren negua, eta axe izan zan bere akabua".
- AKASO.- Beharbada. " Bixar akaso
etorriko naiz".
- AKATSA.- Koska. Gutxitzea. Hutsa.
"Labaiña orrek akats aundi bat dauka". "Akats aundi bat
eiñ zetsan kinzeniari, Katilluneko tabernan". "Galdu daben
pelotarixak akats mordua euki dau"
- AKETUA.- Gizonkote, gizon galanta.
"Arrate baillian baziran aketuak bildurra sartzeko
bestekuak".
- (IT) AKO.- Harridura adierazteko
interjekzioa. A zelako. "Ako agurian xaxaria, alako epelkerixak
aomiñian dittuala".
- AKOLITXUA.- Elizmutila. "Gaztetan
akolitxo eitten eban elizan".
- ALA, ALA!.- Agintzeko hitzak. "Ala, ala!
goazen emendik betiko".
- ALABATZAKUA / ALABA ORDIAZKUA.-
Alaborde, senar-emazteetariko baten alaba dena bestearekiko. Baita
senar-emazteok eurena ez dena alabatzat hartzen dutena.
"Alabatzakua izan arren, maittiena eben". "Ama ordazkuak azi eban
nere andria, umezurtz geldittu zanetik lauoiñian ibiltzen
zala".
- ALA BIARRIAN.- Kasualidadez. "Urkusura
noiala, ala biarrian topau neban nere emaztia izango zana".
- ALBAKUA.- Egunsentia. "Albakuakin
jaikitzen da egunero".
- ALBATIA.- Urtegietako atea. Erderazko
'compuerta'. "Guenengotik Isasira etortzen zan albatia
jasotzera".
- ALBORA EIÑ.- Alde batera egin.
Okertu. "Albora eizu, mesedez, burdixa igaro arte". "Ezkerrreko
ormiak, albora eiñ dau eta laster da lurrera".
- ALDAPADIA.- Aldapa, aldatsa. "Laupagotik
bertantxe zan diñoten aldapadia".
- ALDEZ SEGURU.- Lehendik, aurretiaz,
erabakita. "Txofer-karneta ataratzeko aldez seguru juan biar da
esamiña eittera".
- ALDIAK.- Okerruneak, desberdintasunak.
"Gona barren orrek aldiak daukaz ondo emoten ez dabenak".
- (L) ALDRADIA.- Hegazti multzoa.
"Leentxuago pasau dok aldrada galanta".
- (IT) ALDRIA.- Lagun edo animalia talde
handia, saldoa. "Lagun aldria urritxuaz zoian igeslarixeri
esker".
- ALETAKUA.- Bakana, urria. "Gizon
aundixak, aletakuak izaten dira".
- ALGARA EIÑ.- Barre egin. "Maitte
nebala esan netsanian, algara batekin erantzun zestan".
- (IT) ALKARREKINGO.- Elkarrekin,
batera."Gerra denporan, amaika gora-bera ta alkarrekingo
ibillaldixak erabilli genduzen Joxe lagun eibartar ondo ezagunak
eta bixok".
- ALKOTZA / AOTZA.- Garia eta zekale
garauak batzen dituen azala. Gaztelerazko 'cascabillo'. " Garixa
batu ondoren, alkotza eta lastua ugari".
- ALPERRA.- Mahaiko daratulua. Lurra
zapaltzeko harrizko zilindroa. "Izan leike alperra, gure
aittaitten makiñak aittatzeko modua". "Alperragaz sokil
guztiak txiki-txiki eiñ zittuan".
- ALPERRONTZIXA.- Alper handia. "Gizonak,
alperrontzi, etxekalte negargarri batek urte detsa
koittauari".
- ALPERTSUAN.- Ezer egin gabe egon.
"Alpertsuan bizi da, ezer eiñ barik, ez beretako ez
bestientzat".
- ALTZAGARRIXA.- Zerbait kili-kolo
dagoenean, alde motzenari azpian ezartzen zaiona. Gaztelerazko
'calzo'. "Altzagarrixa jarrixozu mai orren anka errenari".
- ALUA.-Interjekzio peioratiboa, Toribio
Etxebarriak dioenez, ondarrutarrengandik jasotakoa. "Ator ona,
aluori!"
- AMA / AITA BESUETAKUA.- Ama / aita
pontekoa. "Nere ama besuetakua, Aramaixotikua".
- AMABI-AMABIETAN.- Hamabietan puntuan.
"Amabi-amabietan agertu zan, uts ein barik".
- AMA DIAGARRA.- Laguntza eskatzeko oihua,
deiadarra. "Ama diagarrak ziran itxasuan aldetik".
- AMAMA.- Aukeran. "Pelotia tanto eitteko
amama ekan, baiña uts galanta eiñ eban".
- AMANDRIA.- Amona. Neskatoei marimaisu
esateko. Gizonezkoa bada, maritxua. "Gure amandria, Irustanekua."
"Bene-benetan amandria dozu ume ori". "Zan gizon zerbait
amandria".
- AMA-ZULO.- Amaren ondoan larregi egoten
diren umeak dira amazuloak. "Ama-zulo bat da ume ori, eta ez da
gauza izango ezertarako."
- AMESETA TXARRA(K).- Amesgaiztoa.
"Ameseta txar batek esnatu eban".
- AMIA.- Kumea eginda dagoen animalia.
Nagusia, agintzailea, batez ere jolasetan. "Amiak igartzen badetsa
abixia topau detsazula, lagako dittu arrautzok bertan bera". "Oin
zeu zara amia, galdu ein dozu ba".
- AMORRAIÑ ZEIA.- Amorrain kumeak.
"Gure diputaziñoak amorraiñ zeia zabaltzen eban
errekatxuetan, arrazia ez deiñ galdu".
- ANABASIA.- Nahastea. "Zikirri-zakarren
nastia, anabasia".
- ANAI ERDIXA.- Guraso desberdinetako
anaiak. "Anai erdixa eban, ama birenak ziralako".
- ANBOTOKO SEÑORIA.- Anbotoko dama.
"Anbotoko señoria ezagututako baserritarrak, asko ziran
len".
- ANDADORA.- Beirazko kanika. "Andadorak
ziran agarratzan itxurakuak".
- ANDERUAK.- Hil kutxa kanposantura
eroaten zutenak. "Anderuak eruan dabe Urkiko esparraura".
- ANDIKUA.- Beste aldekoa. "Andikao,
Elgoibarren esaten jakon baserrixa, ibaixan andikua".
- ANDRAKUMIA.- Emakumea. "Andrakumia izan
arren, gizon askok baiño ganora geixago eukan traturako".
- ANGIRA SINBRIXUA.- Aingira kumea, angula
baino handiagoa. " Goiz guztia uretan emonda, aingira sinbrixu bat
baiño besterik ez dogu atara".
- ANKA ERRENA / ANKA MOTZA.- Errena. "Anka
errena izan arren, beste asko baiño azkarragua zan mendixan
gora". "Anka motza baiña gu baiño lenago eldu zan
Izura".
- ANKA GORRIXA.- Jaioberria. "Anka
gorririk izan al dozu etxian?"
- (IT)ANKA-JOKUA(K).- Lasterketa, ihesa. "
Ara eldu giñanerako zalapartak eta jentien anka-jokuak
baño ezbazebizen..."
- ANPOLARIXA.- Handia, ederra, galanta
esateko, gerezi mota hori bezalakoa. "Neskato anpolarixa dago zure
alabia".
- ANPORLARIXA.- Gezurteroa, gezur asko
esaten duena. "Arrajolako Anporra baiño anporlari
aundixagua zan".
- ANPORRA.- Gezur handia. "Anporra zuk
oiñ esan dozuna".
- ANTSA.- Hatsa, kiratsa. "Orko
oillotegixan batzutan egoten dan antsa, siñistu
eziñekua"
- ANTXITXIKA / ANTXITXIKETAN.- Arineketan,
lasterka. "Beti, batetik bestera, antxitxika dabillen gizona dozu
ori".
- ANTZA.- Traza. Hatsa, kiratsa. "Onek
badau aren antza". "Errekia zikindu zanetik, egon ezindako antza
dago Azitain aldian."
- ANTZERATU.- Gauza bat gorpuztu, forma
eman. "Nekez baten antzeratu dau gauzia, eta oiñ zegozer
dirudi".
- ANTZITTU.- Usteldu. "Saldu baiño
len antzittu jako arraiña".
- AÑUBIA.- Leku heze eta itzaltsua.
"Ametza, añubietako zugatza". "Euzki aldian ostia,
añubia".
- AO AUNDI.- Behar denean, isiltzen ez
den harroputza, harroskoa. Erderazko 'bocazas'. "Ao aundi bat izan
arren, ez jakozen auan kabitzen esaten zittuan gezurrak".
- AO BATETIK.- Aho batez. " Mundu guztiak
ziñuan ao batetik".
- AO BERO.- Esajeratua. "Erdixa
baiño geixago kendu biar jako arek esaten dabenari, ao bero
bat dalako".
- AO FIÑA.- Mokofina, jate kontuan
gauza onak atsegin dituena, aditua. "Ez erozer gauza atara ari
maira, ao fiña da ta".
- AOZABALA.- Isilik egoten ez dakien
harroputzari esaten zaio. Gaztelerazko 'bocazas'. "Orrekin
alperrik dok, beti izango dok aozabal galanta".
- AO ZATARRA.- Biraoak sarri botatzen
dituena. "Peralta bezin ao zatarra".
- AOKADIA.- Esajerazioa, gezurra. "Bota
dau oiñ be aokadia, guzurti aundi orrek!"
- APALA.- Behe mailakoa. Erderazko
'villano, siervo, proletario'. "Apala bizi zan
Apalateixan".
- APALDU.- Gutxitu, beheratu. Gaztelerazko
'rebajar'. Makurtu, zentzu psikikoan. Gaztelerazko 'rebajarse,
humillarse'. "A zan tontor zorrotza, apaldu dabe eta lau-una
politta geldittu da". "Oso apalduta etxeratu da".
- APALUNIA.- Mailetunea. 'Abolladura'.
"Burpill onek apalunia dau eta salto eraitzen detsa
burdixari".
- APAIÑA.- Apaingarria. "Etorri zan
apainduta bere apaiñ guztiegaz".
- APAPA.- Ume-hizkeran kalea, kalera
irten. "Goazen apapara, egualdiederra dado ta".
- APATX EGIN.- Ume-hizkeran jarri, eseri.
"Apatx eizu amatxon onduan, mama erateko".
- APENAS.- Kantitate urria adierazteko
erabiltzen da. Aditzari -EN eransten zaio berba erabiltzerakoan.
"Apenas iñor etorri dan". "Apenas biarrik eitten
daben".
- (L Q)APIONIAN ILL.- Ehiztari giroko
esaldia. Lurrean geldirik edo oinez, hegan hasi baino lehen, doan
hegaztia hiltzeari deitzen zaio. Ehiztariek ehiza mota hau ez dute
aintzakotzat hartzen. "Jarritasek zazpi eper bota jittuk
baiña sei apionian".
- APIONAU/APIONIAN IBILLI.- Oinez ibili.
"Antxiña autorik ez genkagunian apionau eitten genduan
emendik Besaidera". "Apionian juaten giñuan mendiko
erromerixetara".
- APROPOS.- Txantxetan. "Apropos esan
zetsan, baña bestiak ez eukan txantxetarako gogorik eta
benetan artu eban".
- APUA.- Hazitarako txerria. Putazalea.
"Apuak ez dau gauza okelatarako." Apua esaten jako
andrazaliari".
- ARAGIXA.- Haragia, bizirik dagoena.
Hildakoa, jatekoa okela da. "Aragi bizixan daukat orpua,
ospelekin".
- ARAMAITTAKUA.- Angelusa. 'Abe Marixakuan
ordua'-tik. "Aramaittakua izan da eta oiñ umiak
lotara".
- ARAÑEGUN ANTXITXIK.- Herenegun
aurreko eguna. "Arañegun antxitxik ill jakue senide bat,
eta gaur arte ez dabe jakiñ ezer".
- ARASUA/ARAZUA.- Zeozer egiteak ematen
duen lana. "Materixalak onenbeste, eta gañeko arasua iru
errial".
- ARATIAN /ARATAN.- Gora begira igerian
egin. "Aratian eitten dau, obeto ostian baiño".
- ARAZIA /ARASIA.- Balda, apala. "Amentxe
arazia jarri biarra daukat, erosi dituran liburu
barrixentzat".
- ARBASUA.- Harritza. "Emendiko aldetik
dana arbasua da".
- ARBIDIA.- Kaltzada. "Bide txingor onek,
arbide batera joten dau".
- ARBITZA.- Kuartzoa. "Arbitzak ostiango
arri guztiak erreixatzen dittu".
- ARBOLA BURUA / GERRIXA / IPURDIXA.-
Arbola burua. Enborra. Ebaki ondoren geratzen den enbor zatia eta
sustraiak. "Arbola-burua orrittuta dagonian, txorixendako
eskuta-leku ederra". "Pago arek eukan gerrixa, lau gizonez artu
eziñdakua". "Amaika arbola-ipurdi bazan gure izandako
pagadixetan, izugarrizko friztixak dirudi ebela lurrian ezkutau
gurarik".
- ARBOLA TANTAIXA.- Inausi gabeko
zuhaitza. "Arbola tantaixak lagatzen ziran oso-osorik
egurretarakuen artian, biar nausixetarako".
- ARBURUA.- Harkaitza. "Itsas ertzeko
arburuetatik, arrantzale eitten eban amuagaz".
- ARDAU NAFARRA.- Ardo beltza. "Eibarren
geixen eraten dana, ardau nafarra. Rioja aldietakua".
- ARDI-ERRENA.- Beti azkenengo ibiltzen
denari esaten zaio. "Amen dator, alakoren baten gure
ardi-errena."
- ARDI KAKA / KOROTZA.- Arkakusoarena.
Ardiarena. "Barruko erropak ardi kakaz beteta lelengo egunetik".
"Lorendako, ardi korotza simaurrik onena".
- AREDUNA.- Lehen garbitzeko area saltzen
ibiltzen zena. "Aritxixoko areduna izan ete da gaur
Eibarren?"
- ARGALA.- Eskasa. "Gizonak, baldarra
urten detsa eta bizimodu argala daroie".
- ARGI! .- Erne egoteko adierazten duen
interjekzioa. "Argi, or dozu ba azkena!"
- ARGI ERAIÑ.- Tailerretan
metalezko piezei distira eman. "Eruaizuz Sosuanera pieza onek,
argi eraitzera".
- ARGI-MUTILLA.- Tailerretan eta, gauez
lana egiteko erabiltzen zen kandelari eusteko beso tolesgarria.
"Argi-mutilla jarrirak tornu aurrian, gaur berandura arte biarra
eiñ biarko juat eta".
- ARI.- Zeregina. "Ari onetan daroiat egun
guztia".
- ARIAPEKUA.- Erreketan lur azpitik
sortzen den ura. (N) Ezkutuko gauza ere esan nahi du. "Agortzen
ekinda laga eiñ biar izan genduan, ariapeko aundixa agertu
jakulako". "Oiñ danian dabill ariapeko dirua".
- ARITXALARIXA.- Etxetik alde egindako
semea edo alaba. "Seme batak, aritxalarixa urten zetsan".
- ARI-ARIXAN /ARI ARIRA.- Zerbait egiteko
zorian. Gaztelerazko 'a punto de, al filo de, justamente'.
"Platano azala zapaldu dau eta jausi ez da eiñ,
baiña ari-arixan ibilli da" "Ari arira egon, ill edo
bizi".
- ARIRA.- Zehatz-mehatz. "Arira pixau
biarra dauka urriak".
- ARIXA(K) IXO.- Torlojo baten haria
(gaztelerazko 'rosca') desegin edo apurtu. "Torloju oni arixa(k)
ixo jako(z) larregi estutziakin."
- ARIXETAN LOTU.- Torlojoz lotu. "Arixetan
lotutakua, gogorragua ultziegaz josittakua baiño".
- ARJUA.- Harrak eginda dagoen fruta.
"Aurtengo sagarrak, geixenak arjua".
- ARKAKOTZUA.- Arkakusoa. "Iñoiz
ikusi al dozu dantzetan arkakotzu...".
- ARLOTETU.- Osasun txarra dela eta,
desitxuratu. Erderazko 'demejorar, degenerar'. "Oiñ urrengo
ikusi nebanetik ona, asko arlotetu da".
- ARLOZIA.- Harlauza. ''Artaitxari aindu
detsaraz arlozak, txarrikortia eitteko."
- ARMOZUA.- Gosaria. "Zorziretan izaten
zan Eibarren armozua, eta armozutan, kafia eta esnia".
- AROLA.- Arina, ez trinkoa. "Aldia eguan
Ermuarretako ogi mardotik, beste labari batzuen ogi
arolera".
- ARRA / ARRAKIZUNA.- Neurria.
Gaztelerazko 'palmo'. Gorrotoa. "A asarria izan genduanetik,
betiko arra desta gizon orrek". "Berba orrek arrakizuna sortzeko
bakarrik zeuen artian".
- ARRAINDIXA.- Arraindegia. "Urte asko
arraindixa amendik aldatu zala".
- ARRAINDUNA.- Arrain saltzailea.
"Arraindun kalerik kale, naiz euri eta naiz eguzki".
- ARRAITXIKO /ARREBURRITXIKO.- Norbait
lepoan eraman, zankabe azpitik nor bere besoak pasatuz, eta goian
dagoenak samatik oratuz. "Arraitxiko eruan dau aitta zarra, botua
botatzerz
- ARRAIXO! / ARRAIXUA!.- Harridura edo
haserrea adierazteko interjekzioak. "Arraixo madarikatua! Obeto
eingo euke lotsa apur bat eukitziakin". "Arraixua! a zuan nik zuen
kafian, Sanjuanetan ikusi neban gittarria".
- (IT) ARRAIXUAK EZ BADITTUK!.-
Interjekzioa, hartutako erabakiari edo esandakoari indarra
emateko erabiltzen da. Bai horixe! "Semia ikusi ondoren, etxera,
ni ...etxera! bai arraixuak ezpaitxuk!".
- ARRAKA.- Umeen jolasa. Arra da neurria.
Intxaurrekin lehenago, gero zapata-takoiekin (tako eta arra).
"Eskolan sartu aurretik arraka eitten genduan Untzagan".
- ARRAKIXA.- Aihertsua, besteenganako arra
izaten duena. "Arrakixa zanetik, ez zetsen iñoiz
parkatu".
- ARRAMUZKADIA.- Purrustada. "Eiñ
zestan arramuzkadiakin, bildurtu ninduan bizi guztirako".
- ARRANUA! .- Harridura edo haserrea
adierazteko interjekzioa. "Arranua! Zer diabru dok ori!"
- ARRANUA.- Saia. "Gure txiki denboran,
arrano asko agertzen zan Eibarko mendixetara".
- ARRAPATZEN.- Umeen jolas bat. "Berrogei
kontau eta arrapatzen eiñ deigun afaittarako ordura
arte"
- ARRARIA.- Beldurrak edo hotzak
eragindako ikara. Gaztelerazko 'estremecimiento'. Aurrerapena,
aurrerakada. Gaztelerazko 'tirón'. Erlojuaren orratzak
egiten duen aurrerakada ere esan nahi du. "Arraria eiñ
jata, aren zaurixa ikusitta". " Zure semiak ein dau arraria,
oiñ urrengo ikusi nebanetik!" "Dibujoko eskolan, arrarian
zaiñ danok urtentzeko".
- ARRAUSIN.- Aharrausi, logurearen edo
gosearen eraginez ahoa zabaltzen denean. "Arrausin luzia, loguria
edo gosia".
- ARRE!.- Astoari aurrerantz egiteko
esaten zaiona. "Arre astua, ixa etxian gara ta!"
- ARRIABARRA.- Harria (txingorra).
Hondamena. "Arriabarra dator Elosu aldetik". "Arriabarra galanta
badatorkigu zuk eiñ dozunagaz".
- ARRIOLARIXA.- Koldarra. Oilar eta ahari
jokoetan atzera egiten duen animalia. "Soldautzatik etorri danetik
arriolari aundixa eginda dago". "Baserriko ollarra, aundixa eta
arriolarixa".
- ARROKIA / ARROTIA.- Harroputza. "Arrokia
dozu, uste barik, gaztetxu ori!" "Arroti bat zalako, ez zan eldu
iñora".
- ARRONKIA.- Esneak eta, egosi ondoren
ontzian uzten duten arrastoa. "Esne onari igarten jako ontzixan
lagatzen daben arronkatik".
- ARTA-MALUTIA.- Artaburuen azala. "Arta
maluta mietzenak gordetzen ziran, takorrixa batzeko".
- ARTA-URKULTZIA.- Artoa garandu.
"Arta-urkultzia, unamorixuan, ipoñak esanaz..."
- ARTEZ ARTEZ.- Lau lau. "Beizuko
zabaletik aurrera, artez artez, edo lau lau Elgetara".
- ARTEZ.- Erabatera, zuzen, zehatz-mehatz.
"Esan netsanian nere asmua, erantzun zestan artez bere
ezetza".
- ARTIZARRA.- Venus planeta. "Bera
artizarra da goizeko izarra eta arratseko izarrra".
- ARTO-BERUA.- Egin berri dagoen
artoirinezko ogia. "Arto-berua, gozua utsik be jateko".
- ARTODUNA.- Arto saltzailea. "Izan ete da
gaur artoduna kale aldetik?"
- ARTOLA.- Lodia, gizena esateko.
Dirudienez, sasoi batean bazegoen Artolatarren bat oso lodia zena,
eta hortik etorri ei da berba hau. "Amen bertan Artola, askia bere
kontu daben ezkero!"
- ARTOMAILLASTUA.-Arto landarearen
zurtoina. Gaztelerazko 'caña de maíz'.
"Artomaillastua erretzen dihardue eta ako keia dagoena!".
- ARTOPILLA.- Inozo samarra, oso
patxaratsua. Erderazko 'pánfilo'. "Ezergatik estutzen ez
dan artopilla gure morroia".
- (IT) ARTO-ZATIA.- Pertsona ona, zintzoa.
"Burutik anketaraiñoko arto-zati berinkatu bat genduan".
- ARTZANA.- Antzina motxailek hartzarekin
egiten zuten kantuaren izena. "Aratostietan artzana juaz, zeroien
katetik, erriko gizon zatar bat".
- ASA-KERTENA/AZA-KERTENA.- Astakirtena.
"Kalekua izan arren, asa-kerten galanta urten dau mutill
orrek".
- ASABA-ETXIA.- Sortetxe, oinetxe.
"Unzetatarren asba-etxia zan Kontaderukua, Eibarren".
- ASE TA BETE.- Jaten guztiz aseta edo
beteta geratu. "Oiñ ase ta bete eiñ
biajuagu".
- ASEKIZUNA.- Jateko oparo, ugari egon.
"Bazan asekizuna egun artan, Marixan tabernan".
- ASMAMENA.- Irudimena. "Asmamen aundiko
umia jatzu bai egixak eta bai guzurrak apain ederrez
janzteko".
- ASPAMENTUAK.- Gorputzaren ez ohizko
mugimenduak. Plantak egin. Gaztelerazko 'aspavientos'. "Aren
aspamentu aundixak, geixenak plantak."
- ASPERKIZUNA.- Aspertasun, gogaitasun,
asperraldi. "Lana baiño latzagua, asperkizuna".
- ASTA NAFARRIXA.- Nafarreria. Erderazko
'viruela loca' izeneko gaisotasuna. "Asta nafarrixakin daukagu
txikiña"
- ASTAPOTRUA.- Animalien hesteekin egiten
den peloten gunea. "Pelotiak zenbat eta astapotro geixago euki,
orduan da gogorragua".
- ASTABURUA.- "Antxiñako eskoletan,
astaburua jartzen zetsen ikaslari motelenari".
- ASTAKO.- Ipuinetako astoa. Astakirtena.
"Gero astako agertu zan aundiki jantzitta". "Len zan astako, gaur
zaldun dirua eiñ dabelako".
- ASTAÑA.- Astamea. "Gertau dau
astaña, kalera jatxitzeko".
- ASTAPUTZA.- Astoaren uzkerra. Gauza
baten balio eskasa adieratzeko erabiltzen den berba. Zapaltzean
hauts beltza ateratzen duen perretxiko mota. "Astaputzak darixola
zoian aldatz gora". "Astaputza al dok, orretara alperrik galtzeko
gauzia!". "Liburuak esaten dabe, astaputz onek, jatekuak dirala
gaztetan".
- ASTARTU.- Jo, astindu. "Astartik alper
ori!".
- ASTAUSAIÑAK.- Astakeriak.
"Ganberruak beti astausaiñetan agertzen dira leku
guztietan".
- ASTEGUN BURU ZURIXA.- Astegun normalean
aparteko gauzaren bat egiten denean esateko erabiltzen da.
"Soñekurik onena jantzita, astegun buru zurixan."
- ASTIROTU.- Astia hartu. "Astirotu
neiñian, eingo detsut karta luzia".
- ASTO-BIARRAK.- Lan neketsuak.
"Baserrixan asto-biar asko eitten dabe, bai gizonezkuak eta bai
andrazkuak".
- ASTORAU.- Nor bere onetik irten eta
artega jarri. Sexu-grina piztu ere esan nahi du. "Guzurrezko
kontuegaz, astorau eben erri guztia". "Maietzian, astorauta
ibiltzen dira astuak".
- ASTRAPALA.- Anabasa, nahasmendua. "Azken
tantuan txapapera bota ebanian frontoian urten eban astrapalia,
siñistu eziñekua".
- ASTUNKIXA.- Astuna. "Astunkixa da zuk
diñozun liburua, arrara baten irakorteko".
- ASTUNKO.- Pertsona astuna. Gaitzizena,
astun samarra izango zen baten bati ipinitakoa. "Astunko, Italiara
juan zanian armak saltzera..."
- ATE-TXINGETA.- Kisketa. "Ate-txingeta
zan orduan naikua, ez zalako lapur bildurrik".
- ATEGAIÑA.- Ataburua. Gaztelerazko
'dintel'. "Ategaiña, arri landua, eta arrilanduan, jabian
armak, jauntxo asko zalako gure aldietan".
- ATERRIK.- Aterri. "Aterrik dago eta
urten geinke".
- ATORRIA.- Emakumezkoen alkondara.
"...Ebruan be eziñ garbittu zure atorra magala".
- ATSO-IPOÑAK.- Siniskera,
superstizioa. "Sorgiñ ipoñak, atso-ipoñak,
siñistu ez biarrekuak".
- ATSO-SORGIÑA.- Sorgina, aztia.
"Atso-sorgiñ batek siñistu eraiñ zetsan,
aberatsakin ezkonduko zala".
- ATSOTU.- Zahartu (emakumeak). "Gazterik
atsotu zan, atsuegaz burua bat eiñda bizi zalako"
- ATSUA / AGURIA.- Ezkonbarritan
senar-emazteek elkar gozoki izendatzeko erabili ohi dutena. "Bere
gustoko gauzia daroiat nere atsuari, gaur dalako urte bete ezkondu
giñala".
- ATXEKIXIA.- Kexua, arrenkura.
Gaztelerazko 'achaque'. "Atxekixia eta illetia ugari badau beronek
beintzat".
- ATXITXA PIPIA.- Baserritarrek erabiltzen
zuten igeltsuzko pipa. "Aratostietan jantzi eban umia baserritar,
atxitxa pipiagaz".
- ATXURRA.- Mozkorra. "Bart ikusi neban
zure laguna atxur galant batekin"
- ATZAUNDIXA.- Hatzamar lodia. "Atzoskola
juan biar jata atzaundixan"
- ATZEKO-ZULUA.- Ipurdiko zuloa.
"Errezagua artara esatia onetara baiño".
- ATZELARIXA.- Pelotan atzeko koadroaetan
jokatzen duena. Homosexuala. "Atzelarixak eutsi eta aurrelarixak
tantuak eiñ". "Aurrian jokatzen badau be, ori atzelarixa
da".
- ATZENA.-Azkena."Auxe da neukan diruaren
atzena"
- ATZERA.- Berriz. "Iru edo lau bidar,
atzera ekiñ biar izan dogu bizi-modua ainbeste
gerrakin".
- ATZIAK.-Ipurdiak."Neskame aren atziak ba
eben zabaleria"
- AU BAI..!.- Nahigabea adierazteko
interjekzioa. "Au bai izatekua neri datorkirana..!"
- AU DOK AU! .- Poza edo harridura
adierazteko interjekzioa. "Au dok au izatekua, osabia ill eta
aberastu".
- AU-AU.- Ume hizkeran txakurra.
Txakurraren zaunkaren onomatopeia. "Guazen amendik, au-au dator
eta."
- AUJIXAK.- Poza, alaitasuna adierazteko
oihuak. "Soluan bera, aujixak eiñaz lau aldietara".
- AUKERAN.- Eraz, egokiro. Beharbada,
agian. "Aukeran etorri zara, zeure eritxixa biar gendualako, autu
onetantxe". "Aukeran aunditxua daukagun etxia."
- AUMAUA.- Ganbaran edo kutxetan lasto
artean berde dagoela gorde ondoren, heldutako fruta. "Sagar
aumauak gorderik Gabonetarako".
- AUNDIÑA.- Haundiena.
"Aundiña be, amar arruak artzen dabena".
- AUNTZ-BIZARRAK.- Erderazko 'perilla'.
"Lopetxuak zituan lau edo bost auntz-bizar okotzpian".
- AUPA!.- Ume-hizkeran, jaiki. "Aupa
eiñ zaitez lurretikan!".
- AUPASA.- Korroskada. Erderazko
'regüeldo". "Ogi beru onek, aupasak eraitzen destaz".
- AURKI.- Laster, berehala. "Aurki naiz
zuregaz, nai deizunerako".
- AURTENA.- Baserri taldeetan erdikoa
adierazteko. Arando-guena (goikoa), Arando-aurtena (erdikoa),
Arando-barrena (behekoa).
- AUSA.- Itxura, dirudienez. "Ausa danez
ez da ondiokan etorri".
- AUSARKIXA.- Ausarta. "Pauso ausarkixa,
itxuan, nora jain barik aindutzia".
- AUSIKIXA.- Hauskorra. "Mundu onetako
gauza guztiak ausikixak; ezer segururik".
- AUTS-EGUNA.- Hausterreguna.
"Aratostetako zorakerixen ondoren, auts-eguna penitentzia
ekitzeko".
- AUTUA.- Gertakizuna, asuntoa, albistea.
"Zuk diñozun autuan barri ointxe jakin dot".
- AUTUBATZAILLIA.- Leku guztietan musturra
sartzen duena, baztarretako kontu guztiak jakin nahian ibiltzen
dena. "Alde guztietara eltzen zan, a gure lagun autubatzauillia,
eta beti genkixan beragandik inguruetan gertatzen zan
dana".
- AUTX-ERRIXA.- Ondoko Plazentziari
eibartarrek esaten ziotena, /tz/,/tx/ ahoskatzen zutelako.
"Plaentziatarreri, autx-errikuak esaten bagentsen, eurak, euren
aldetik, xapu-errikuak esaten zeskuen eibartarrori".
- AUTZ-ORRIXA.- Huntza. "Autz-orrixa, orma
zarretan gora zabaltzen da...".
- AUZIKORRA.- Beti auzitan dabilena. "Bere
kalterako, auziokorra zan eta jan zittuan ondasun guztiak".
- AUZO-ERRIXA.- Ondoko herria. "Zuena guk
auzo-errixa".
- AUZPAZ-GORA.- Ahoz gora. "Auzpaz gora lo
eitten dau; nik eziñ dotena".
- AUZPAZTU.- Ahozpez etzan, behera begira.
"Eta auzpaztu zan Errege jaunaren aurrian, onek jarri zeixon
ostikua lepuan gaiñian".
- AXAXA.- Animaliak eta xaxatu.
"Aldameneko katuari axaxa eiñ etsan".
- AXPEKUETAN.- Uretan sartu eta hondoko
harriarteko arrainak eskuz harrapatu. "Atxpekuetan Osintxutik
Mendarora, Ferruel nausi".