Esakerak (hasiera) | Eibartarrak Home Page |
 

Eibarko euskeraren esakera eta bestelako berezitasun batzuk

Lexikoa (ikus argibideak)

O-Z
 
OBRAU.- Jardun, ekin. "Berbak laga alde batera eta obrau biarra izan genduan".
ODA LAUSUAK.- Hodei solteak. "Goizian goizetik dagoz oda lausuak".
ODIA.- Hodeia. Ekaitza. "Bizkai aldetik odia dator".
ODOLANA.- Hipertentsioak eragindako gaitz bat. "Odolanakin ogeratu biar izaten dau, urtian bi edo iru bidar".
ODOL-BATUA.- Kolpe bat jaso onoren geratzen den ubeldura. "Mallukiakin jo atzaparra eta odol-batua eiñ dot".
ODOL-BERUA.- Erraz hasarretzen dena. "Oso odol-berua zan eta kartzelarako bidia eiñ eban".
ODOL-IGESIXA.- Odol jarioa, hemorragia. "Odol-igesixa geldittu ezinda ill biar zan".
ODOLIK-BAKUA.- Koldarra, atzera egiten duena. "Odolik-bako gizajo bat agertu zan gerrako denboran".
OGEKO-ERROPIA.- Oheko izarak. "Zortzixan beiñ aldatzen dittue ogeko-erropak".
OGIBITTARTEKUA.- Otartekoa. "Arratsaldietan beti jaten dau ogibittartekua".
OGI-TAKUA.- Ogi zati haundia. "Arrasaldeko eskolian ondoren, ogi-tako bat".
OGIDU.- Obeditu. "Nausixak aindutakua ogidu biarrekua".
OILLANDIA.- Neska liraina, ederra. "Oilanda politta daukazu alabia".
OILLAR BASERRITARRA.- Burrukarako balio ez duen bertoko oilarra. "Oillar baserritarrak ez dabe gauza jokorako".
OILLAR INGLESA.- Burrukarako oilarra. "Oillar ingles fiñ-fiña dauka kastatarako".
OILLAR-JOKUA.- Oilar burruka. "Oillar-jokuan diru asko jokatzen zan sasoi baten".
OILLARTU.- Oilarra bezela, harropuztuta jarri, harrotu. "Irabazi dittuan jokuekin, illartuta dabill".
OILLASKUA.- Mutil argia, trebea. "Ollasko makala dator zure mutikua".
OIÑASTARRIXA.- Tximista, baina lurrera jausten dena. "Oñastarrixa jausi zan Eguarbitzan".
OIÑASTUA.- Tximista, baina lurrera jausten ez dena. "Eten bako oñastuegaz, zeruak zidurixan sutan".
OIXAK.- Haginak inguratzen eta finkatzen dituen haragia. Gaztelerazko 'encías". "Oixak miñduta darabiraz aspaldixan".
OJALIA.- Haurzapia, haur oihala. "Datorkixon umiandako ojaliak apaintzen diardu".
- OJALETAKO UMIA / OJALIETAKO UMIA.- Ume jaio berria, oraindik haurzapia erabiltzen duena. Gaztelerazko 'bebé'. "Ojalietako umia dirudi, ez dauka ba txori batek beste buru".
OKASIÑUA.- Gertakaria, ezbeharra. "Okasiñua daukagu etxian: ama zarra gaisotu jaku".
OKERRA.- Ezbeharra. "Okerrik ez badau bidian, agertuko da bere orduan".
OKOTZBIKUA.- Kokospea. "Okotzbiko guri gurixa eban".
OKOZPEKO INTXAURRA.- Gorgoila. Gizakien laringeak izaten duen irtenunea. "Berbetan zanian, gora ta bera ibiltzen jakon okozpeko intxaurra".
ONDARRIXA.- Ibaietako legar zehea. "Ondarrixan gaiñian ortozik ibilli zan eta ebagixa eiñ eban ankazpian".
ONDOEZIK (IBILLI / EGON).- Osasunez gaizki ibili / egon. "Aspaldixan ondoezik dabill, ezer onik eitten ez detsala".
ONDRA-JANA.- Hileta ondoren, hildakoaren senitartekoek gonbidatuta egiten zen oturuntza edo janaldia. "Mari Martinguan izan dabe ondra-jana Arrate baillekuok".
ONDU.- Marka bat hobetu. On bihurtu. "Goizekuen markia arrasaldekuak errez ondu dabe." "Ondu destaz aindutako gauza guztiak".
ONERAKUA.- Ona, zintzoa. Gaztelerazko 'hombre de bien'. "Gizon onerakua jatzu uezaba".
ONETARA.- Honela, era honetan. "Onetara erakutsi deskue guri gurasuak".
OOH!.- Ganaduari gelditzeko agindua. "Aida eta ooh, tabernako atian gara!".
OPATSUA.- Eskuzabala, emanzalea. "Zan gizon bat opatsua, bererik ezer ez eukana".
OR!.- Eginkizun bati indarra emateko erabiltzen den exklamazioa. "Or zure ibilleren ondorioa!".
ORAIÑA.- Orbana. Gaztelerazko 'lunar'. "Bere arpegi ederrian oraiñ bat eban aiñ egoki jarritta eze, bere edertasunari grazia bat geitzen zetsan".
ORAIÑENGO.- Orain hurrengo. "Oraiñengo kalian ikusi nebanetik asko maxkaldu da".
ORAIXIA/ OREIXIA.- Teilatu ertzetan ur isurbideak jasotzeko egon ohi diren hodiak. "Oraixiari zulo galanta eiñ jako, eta eurixa eitten dabenian ez dago azpittik pasatzerik".
ORBANA.- Azaleko zikinunea. Armagintzan, mailetunea, zikinunea. Pekatua. "Zure gizonari orbana agertu jako belarri onduan"."Orbandu dozu akabautako kaxia". "Gure orbanak, zeiñek garbittu?".
ORBANDU.- Tailarretako berba. Pieza bat markatu. ""Orbandik ori!".
ORDIAZKUA.- Mailegutan uzten dena. "Arek daroian soñekua, ordiazkua dau".
ORDIXA.- Mozkorra, zentzu peioratiboagoan. "A gizon ordixa, kalerik kale famelixian lotsagabe".
ORDUBI-ORDUBIAK.- Ordubiak puntuan. "Ordubietan etortzeko esan, eta antxe agertu zan ordubi-ordubietan, zein da alemana balitz moduan".
OREKAN.- Oreka gordeta. Hegaztiak aire-korronteez baliatuz geldi-geldi egoten direnean. "Arranuak aire epela aprobetxatzen dabe ordutan orekan egoteko".
ORE-MAIXA.- Orea egiteko mahaia, artesa. "Gaurkuagaittik taluak eiñ biarko dittuzu ore-maixan, ez dabe ba ekarri urunik".
ORI DOK ORI!.- Norbait animatzeko erabiltzen den exklamazioa. "Ori dok ori! beste arraratxo bat eta onduta daukak goizekua!"
.OR-EZPENGO.- Leku desegokian eraiki zuten etxe bati jarri zioten izena (Hor ez bahengo-tik).
- ORITZA.- Emakumeak eta animalia emeek umea egin ondoren izaten duten lehen esnea. Oso lodia eta koipetsua izaten da. Gaztelerazko 'calostro'. "Beixan oritza askok gustora artzen dabe".
ORMA BIXAK JO.- Pelotan, horma bikoa egin. "Orma bixak jo zetsazzen, baiña pelotiak erreixatik kanpora urten eta galdu eban jokua".
OROLGIXA.- Goroldioa. "Mendira juan, eta orolgi bigunian etzinda luze luze, orduak emoten nituan".
ORRATZIXA.- Orrazia. "Aren uliak, orratzirik iñoiz ezagutu".
ORREN BATEN.- Gutxi gora behera. "Bazan Eibarren etxiak orren baten eitten zittuan kontratista bat".
OSTERA.- Bidaia, buelta. "Bilbora ostera dabill egunero".
OSTERUNTZIAN / OSTIAN / OSTIANTZIAN.- Osterantzean, bestela. "Alde batera laga ezkero nagia zana, jokolarixa eta gonazalia, ostian ona eta maittia zan nere senarra".
OSTONDUA.- Ortzemuga, hodeiertza. "Urriñian ostonduan etxe bat agiri zan".
OSTRUA.- Landareen orriak itsatsita daudenean. Lurrean daudenak orbelak dira. "Udabarrixan ostro barrixak agertzen diranian...".
OTANIA.- Ogi mota bat. "Trukian lana eitten ebenak, otania artzen eben kontura etxerako".
OTARATU.- Oiloak lotara joan. "Illunabarrian otaratzen dira oilluak".
OTXABIÑA.- Kainoien zerga edo 'ochava' kobratzen zuena. "Otxabiñanekuak baziran Isasin".
OTXIÑA.- Antzinako txanpon bat. "Otxiñak eitten dagoz gerriakin, ez dalako ferixa txarrik danentzako".
OTXINDU.- Aberastu, dirua egin. "Ameriketan otxindu eta gero errira etorri eta etxe aundi bat eiñ eban".
OTXO-KUARTO!.- Haserrea adierazteko interjekzioa. "Ze txapa ta ze otxo-kuarto!, gaiñian jo jok barren".
OTZARREN.- Hotzak egon. "Ordu betian zaiñ, otzarren ill biar giñan".
OZBERA.- Hozpera, hozkila. Erderazko 'friolero'. "Aiñ zan ozbera, oian be kaltzetiñekin sartzen zan".
OZBERUA.- Hotzikara. "Bai jauna, ozberua txarra da".
OZKILLA.- Beti hotzak dagoena. Erderazko 'friolero'. "Oso ozkilla ei dabill Ameriketatik itxuli dan ezkero".
OUJIXAK / AUJIXAK.- Alaitasun oihuak. "Oujixegaz artu eben errixan".
PABONUA/FABONUA.- Eskopeta kainoiak belzteko erabiltzen zen likidoa. Kainoiak belzten ziren lekua edo lantegia ere esan nahi du. "Isidoro Aldeanuak, Arraindi kalian eukan pabonua".
PADARRA.- Arrisku egoeretan, babeslekua, leku segurua. Zezenketetan, 'burladeroa'. "Padarretik zezenak ikusi, obe dalako txalo artian iltzia baiño, bildurti irauntzia".
PA EIÑ / PA EMON.- Ume-hizkeran, musu eman. "Beiñ pa eiñ nentsanetik, aizkide izan giñan".
PANPANA.- Harrokeria. "Aberastu danetik panpana ugari darabill".
PANPARRERIXA.- Harrokeria. "Erromerixetan etenbako panparrerixetan jarduntzen eban".
PAPA.- Ume-hizkeran, ogia. "Ez da bota biar lurrera papa; pekatua dalako".
PAPELADIA.- Planta, itxura. " Zoro papeladia eiñ eban aiñ ondo eze, narrua salbau eban urkamenditik".
PAPUTSAK.- Papuak, matraileko gizena. "Txarrixari lezkotxe paputsak eiñ jakoz".
PARAU.- Ipiñi, jarri. "Nun parauko degu Bartolo guria?".
PARE.- Bezala, moduan. "Zoruen pare gabiz nora juan ez dakigula".
PARRA-PARRA.- Laban egiten ibili. Gaztelerazko ' deslizarse, patinar'. "Eurixa eiñ ostian zeterixa guztia parra-parra ibiltzen zan andiko ortuan".
PARRAPARRIAN / PARRAPASIAN.- Ume-jolas batean ibili. Buztin lurreko aldapan ura (batzutan txisa) botatzen zen, gero errazago laban egiteko. Laban egite hori bi eratara egiten zen: makurtuta oin puntetan, edo lurrean jarrita. "Parrapasian ibillitta or dator gure granujia ipurdi bueltia ziero lokaztuta".
PARTEDUNA.- Oinordekoa. "Partedunak gara, aurreko gizaldietan bildu dan jakintza eta aberastasunetan".
PASAGARRIXA.- Balekoa, oraindik balio duena. Gaztelerazko 'pasarela'. "Emon dittuan soiñekuak pasagarrixak dira ondiokan". "Pasagarrixa ipiñi biarko da amen, ibaixa igarotzia bada".
PASAIXA.- Ibia. "Ibaixan alde batetik bestera zan pasaixa, arpozuekin eiñda".
PASARIA.- Jipoia. "Atzo, sekulako pasaria emon detse gure lagun bati".
PASEKUA.- Urtero leku beretik pasatzen diren hegaztiak. Pertsonei buruz, eskekoa, 'vagabundo'. Emakumea bada, bideetako prostituta. Emakume "erraza" esateko ere erabiltzen da. "Paseko usuen zaiñ ziran garai baten". "Paseko arlote bat eiñda agertu da". "Andrakume ori gaztetan pasekua ei zan".
PASMUA.- Zaurietako zornea. Gaztelerazko 'pus'. "Soldu eta pasmuz bete jata atzaparreko ebagixa".
PATXI INFARNUKO / INFARNUKO PATXI.- Pertsonai mitologikoa, gaizkiaren eredu. Deabrua. "Infarnuko Patxi baiño gaiztuagua zan".
PE(G)ORIA.- Ataria, 'portala'. "Bazkalostietan, Ertzilleneko pegoran, pelotan eitten genduan, biarreko orduraiñok".
PEKUA.- Pertsona batek dituen ondasunak. Gaztelerazko 'peculio'. "Hartuko euke ik aren pekua!".
PELAJIA.- Itxura txarra. Gaztelerazko 'facha'. "Pelaje ederrian nago ontxe iñora agertzeko!".
PELLAK.- Ahiez eginiko ore frijitua. Erderazko 'torradas'. "Zatzuk, Zuloagan, Eibarko eitzarixegaz pellak jaterakuan: -Banajekixan Eibarren gauza ederrak eitten zittuena, baiña olako legatz prijidurik iñoiz jan nik!".
PENDEJUA.- Zazpikia, petrala. Erderazko 'impertinente'. "Ez zaittez izan pendejua".
PENDIZA.- Aldats handia. "Alluitz gaiñetik, pendiz garratza alde bixetara".
PERKATXA.- Pertsona argia, normalean neskei buruz esaten da. "Ume perkatcxa dator zuen ori".
PETO PETUA.- Pertsona biren arteko kidetasun edo antzekotasun handia adierazteko erabiltzen da. "Bere aita peto petua dozu seme ori".
PETRALA.- Gaitzespen hitza, haserrekorra, lotsagabea. "Petral galanta zagoz beintzat zeu!".
PIADRE.- Ume-jolasetan, araua haustea. Erderazko 'pierde'tik ei dator. "Piadre dozu erreixa zapaltzerakuan".
PIEZAKUAN.- Piezako ordaindtzen zen lana. Gaztelerazko 'a destajo'. "Eibarren piezakuan lan eittia naixago izaten dai biargiñak".
PIJO.- Gogo biziz, jo ta ke. "Pijo pijo jardun dogu egun guztian".
PIKARRA.- Aldatsa oso gogorra dela adierazteko. "Eibarren Pikar-kalia eta Pikar-gaiñ, aldatz pikarra ebelako".
PIKIA.- Aldats gogorra. Damaskinatugintzan piezari eusteko erabiltzen den gai itsaskorra, bikea. Gaztelerazko 'pez'. "Pikan ipiñirazu orratz au, urria ezarri deixoran". "Arnas estuka eldu nok zuenera aldatza pikia da ba".
PIKORRA.- Eztarri urratua. Garaua. Garau erakoa. "Iztarriko pikorrakin jaiki naiz eta berbarik eiñ ezinda nago". "Edur pikorrak diardu". "Azal pikorra dauka arpegixan".
PIKU-LUZIA.- Hitzontzia, berritsua. "Beste asko bezela, piku-luziak galdu eban".
PILLIA.- Mordoa. PILLUA ere esaten da. "Arri pillia batu eban ingurura etxia eitten ekiñ aurretik".
PILL-PILL.- Janaria irakitearen onomatopeia. "Bakillaua pill-pillian, etxeko andriak ipintzen dakixan erara".
PINPORTA.- Kimua. "Etxe ondoko larrosei pinportak urtetzen asi jakue".
PINTXALA.- Pintzela, pintoreen tresna. "Zuloagatar Iñaxion pintxala, mundu guztian ezaguna".
PINTXíA.- Apain apain eginda. "Amen gure neskatua pintxi-pintxi einda"
PíNTXIA.- Tailerretako aprendiza. "Bialdirak pintxia onek kuliandiak eruan deixazen".
PINTXULARIXA.- Pintorea, margolaria. "Bata zan iraltzerua eta bestia pintxularixa".
PIPARRA.- Pertsona errea, beti haserre dagoena. "Piparra dago gaur gure ugezaba".
PIPITXIA / PEPITXIA.- Kimua agertu aurretik landareek eukitzen dutena. "Pinportak urtetzeko, lelengo pipitxia agertu biar da".
PIRAU.- Jolasetan eta jokoetan epaile edo arbitro lana egin. "Ez eban ondo pirau a tantua, piratzaillia ez zalako zuzena".
PITXADIA.- Pelota jokoan, dejada. "Pitxada bategaz irabazi eban azkenengo tantua".
PITXIA.- Ume-hizkerako berba hau balio gutxiko bitxia adierazteko erabiltzen da. Gaztelerazko 'de pacotilla'. "An dana zan pitxia".
PITXILIÑA.- Zakila, umeena. "Eskutaizu pitxiliñori, katuak jan ez deizun!".
PITXIN BAT.- Apur bat. "Pitxiñ bat gura bazestakizu..."
PITXIÑA.- Txikitxoa. "Ai, nere pitxiña!".
PITXIRRIXA.- Zekena, zikoitza. "Kanpuan eskuzabala; etxian oso pitxirrixa".
PITXITXI.- Ume-hizkeran, txakurra. "Pitxitxik jan detsu ogixa".
PITXUA.- Zakila. "Pitxua eta txilibitxua, lenago lotsarik ez euken berbak bixak".
PIXAKIZUNA.- Salerosketetan, pisua osatzeko, gaiari ipintzen zaion gehigarria. "Ez deirazu ipiñi, pixakizuna ostiangua baiño geixago".
PLANTA.- Itxura, irudia. "Zer planta dok ori, gaur atara duana?".
PLASTADIA.- Eskua zabalik dagoela ematen den belarriondokoa. Igeltseruek eta, paletarekin hormara jaurtzen duten igeltsu edo porlan zatia. "Plastada batekin ixildu eban". "Iraltzeruak plastada bittan barriztu eban labia".
PLASTATEKUA.- Belarriondokoa. "Plastateko bat emonda bialdizu".
PLISTI-PLASTA.- Onomatopeia. Uretan zipriztinga ibili. "An dabill plisti-plasta basa artian".
PLOST EIÑ.- Lehertu. "Sutan ipiñi orduko plost eitten dabe onek sagarrok".
PONPOLOTIA.- Kupula formakoa. "Urritx eta urdiñ ponpolotiak jarri zittuan alde batera, txingar gaiñian erreta jateko".
POPALDIA.- Ipurdia. "Astindixozu ondo popaldia, ez deixan berriz okerrik eiñ".
POPIA.- Popa. Ipurdia. "Popatik aizia dabela doia itxas zabalian". "Popiakin jo dau lurra".
POSPOLIÑA.- Ardatz bat zeukan dadoa, ume jolasetan erabiltzen zen. Galeperra, berba onomatopeikoa da. "Pospoliñakin jokuan eitten genduan eskolan". "Pospoliña dauka kaixolan, goizian goizago jaikitzeko".
POTIÑA.- Txalupa. "Arraiñetara urtentzen eban badaezpadako potiñ batzuetan".
POTROSUA.- Suerte handikoa. "Bizi guztia izan da ori potrosua".
POTRUAK.- Barrabilak. "Fooballian ziarduala baloiakin potruetan jo dabe, eta laga ein biar izan detsa".
POTXO EIÑ.- Jolasetan, kanika-edo zuloan sartu. "Iru bidar alegindu eta gero, azkenian potxo ein dau".
POTXOLIÑA.- Alua, zentzu afektiboan. "Jantzizu gonia potxoliña bstan daukazu eta".
POTXORRA.- Alua. "Anka zabalik potxorra bistan zeguan".
POTXORROSKILLAK!.- Bete ezineko eskaera bati ezezko biribila emateko interjekzioa. Umeek ezin zuten nagusie erantzuteko erabili. "-I emoidak milla pezetakua bixar itxuliko deuat eta. -Milla pezetakua? potxorroskillak!".
POTXOLUA.- Ume-jolas batzutan, POTXOLOKAN esate baterako, erabiltzen den lurrean egindako zuloa. "Plaza barrixan, potxolo bi genduzen jokorako".
PRIJI-ARRAIÑA.- Prijitzeko erabiltzen den arraina. "Priji-arraiña, astiro maixan izatera, jatekorik gozuenetakua".
PUF!.- Higuina adierazteko exklamazioa. "Puf! Igoingarrikerixa bat eritxi detsat".
PUNTAKUA.- Bikaina, besterik ez bezalakoa. "Aixa zarra kaxagiñ puntakua zan".
PUPUA.- Ume-hizkeran, mina. "Pupua eiñ detsu zatar aundi orrek!".
PURRAK.- Oiloak, ume-hizkeran. "Atoz purrak ikustera!".
PUTZA.- Airezko pelota, baloia, globoa. "Erregiak putza ekarri detse gure mutil txikixari".
PUTZ-ERROSKILLIA.- Harroskoak, euren burua besteen gainetik daukatenak. Emakumeei buruz esaten da. ¨ Bestelako putz-erroskillia jatzu bedori!".
PUXIGIA.- Puxika, erderazko 'vejiga'. Petrala, zazpikia. "Koipia gordetzeko asmuan, sikatzen dittugu agan puxiga batzuk". "Sekulako puxigia dagon bedori!".
PUZKANTZA.- Uzkerra. "Bateronbatek bota dau amen puzkantza".
PUZPILLUA.- Pusla. Burbuila, puspila, erderazko 'pompa, burbuja'. "Puzpilluak urten desta ezpanian, otz-ikara ezkero". "Puzpilluak eitten ziran lasto bategaz".
RAUSK!.- Zerbait iraultzen dela adierazteko interjekzioa. Ahalegina adierazteko ere erabiltzen da. "Errebueltan burdixa rausk! itzuli zan".
SABELOIXA.- Buruko zahia. Erderazko 'caspa'. "Oingo umieri ez jakue ikusten sabeloirik".
SADARIKO BUSTIXA.- Ardoa. "Sadariko bustixakin kentzen ei da onduen egarrixa"
SAIÑA / ZAIÑA.- Sapa, landareek barruan izaten duten gai likidoa. Erderazko 'savia'. Zukua. "Sustraixetatik orrixetara, eta orrixetatik sustraixetara dabill zugatzetan saiña, gure soiñian odola bezela". "Matsan saiña, ardaua".
SAITTU.- Jatekoa alperrik galdu. "Gaur erosi dozun arraiña, saittuta dago".
SAKAPIA.- Ganbaran teilatuak beherantz egiten duen angelua edo zokoa. Teilatuaren hegala. Gaztelerazko 'alero'. "Esate baterako sakapian bizi zan". "Sakapiak asko gordetzen dau etxia, euri asko eitten daben lekuan".
SAKATU.- Ziria sartu, engainatu. "Aundixa sakatu zetsan koittau ari".
SAMARRA.- Hauts garaua. Txikia, baliorik gabekoa. "Samarra sartu jata begixan eta ezer ikusi ezinda nago". "Jaungoikuan aurrian gara gu, samarra".
-SAMAUA.- Jatorduetan-eta mahai gaina estaltzeko erabiltzen den ehuna, zamaua. Gaztelerazko 'mantel'. "Platerak ipiñi baino len, jarrizu samaua".
SAMURRA.- Ona. Biguna. Erraza . "Biotz samurrekoa eta laguntzaillia". "Okela au ez da samurra, alperrik karuena". "Gaur lan samurra agindu deste".
SANIDADIA.- Aurpegi gogorra, lotsagabekeria. Gaztelerazko 'cara dura, frescura, desfachatez'. "Saltzeko baleu aretxek daukan sanidadia, apur bat erosiko netsake".
SANTUAK.- Liburuetan ageri diren argazkiak edo dibujoak. "Emoirazu liburu ori, santuak ikusi deixorazen".
SANTZUA.- Zntzua, alaitasun oihua, giza irrintzia. "Santzuak eta aujixak entzutzen ziran alde guztietan".
SAPAIXA.- Ganbara. Gaztelerazko 'desván'. "Juari sapaira eta ekarridazak sagarrak".
SAPAILLUA.- Balkoia. "Leiua eta sapaillua, galdu jakuzen berbak, iñoiz oittu badira Eibarren".
SAPA / SAPO-PERRETXIKUAK.- Perretxiko txarrak, jatekoak ez direnak. "Oiñ jaso dozuna, sapo-perretxikua".
SAPERUA.- Oiloei jaten ematen zaien arto irinez eta urez eginiko orea. "Saperua eta asa orrixak, oilluendako janari onena".
SAPOTSUA.- Arrenkuratsua. Gaztelerazko 'rencoroso'. "Urtetan bere gaizkiñak aztutzen ez dittuan sapotsua jatzu a gizona".
SAPUTZA/ZAPUTZA.- Animalia batzuen sama. "Saputzetik oratuta eruan neban katu ori, pekatu eiñ eban lekura".
SAPUZTU/ZAPUZTU.- Jipoitu. "Oratu eta sapuztu neban bere biziko onduen".
SARGU-ESKAILLUAK.- Erreketako arrain txikiak, sarguak eta eskailluak nahastean, halaxa egokitzen dira sarean-eta. "Sargu-eskaillu jana dogu gaur Kantoikuan".
SASIPOIA.- Sasikumea. "Baziran Eibarren Sasipoianekuak".
SASKARRA.- Baldarra, traketsa. "Jolas saskar baten zirala denboria emonaz, miñ aundixa artu eban".
SASOIA.- Gaztetasuna. "Ogei urte, alako sasoirik!".
SATANDERIA.- Erbinudea. Erderazko 'comadreja'. "Gure basuetako beste fristixa asko bezela, satanderia be gastau da".
SATSUA.- Zikina. "Zuloagan zan guregaz Satsu abadia, ala izentauta, gizajuak soiñekutarako ez ebalako ataratzen, eta beti ondatuta agertzen zalako".
SATZA.- Intsusa. Gaztelerazko 'saúco'. "Satzan adarrekin eitten genduan flota esaten gentsan jaurtigarri bat".
SEKULARIXUAN.- Denbora tarte luzea. "Sekularixuan ez da etorriko, aregaz barriketan jarri bada".
SENAILLE/SEIÑALE.- Ezaugarria. "Arrausiñ eittia loguria edo gosiaren senaille".
SERMOIGIÑA.- Besteei haserre egiteko joera duena. "Biotzez ona zan, baiña sermoigiña".
SETATIXA/SETATSUA.- Terkoa, egoskorra. "Alperrik erregutu ari, beriari eutsiko detsa, setatsua da ba".
SIKUA.- Zekena. "Iñor baiño aberatsaua, baiña sikua besterik ez lakua".
SINBRIXUA/ZINBRIXUA.- Medragaitza, erderazko 'esmirriado'. "Ume sinbrixu bat azten diardu".
SINISPERIA.- Sinesmena. "Sinisperia zetsen Ama Illargiari".
SIRRINDARIA.- Hegala, ertza. "Soluan sirrindara baten kontura dabiz auzixetan etxia jan biarrian".
SíTS-BOLA / SíSBOLA.- Alkanfor bola. "Sits-bola barrixak ipiñi dittugu erroperuan eta au alkanfor usaiña!".
SOILLA.- Belaska, indar gabea. Gaztelerazko 'flojo'. "Artu dogun langillia, soilla dirudi".
SOIÑEKUA.- Jantzia, baina umeena eta emakumeena. Gizonena JANTZIXA edo TRAJIA da. "Soiñeko barrixa jantzitta juan da goixago, erromerixarako asmuan".
SORGIÑA.- Xarmanta, umeei buruz esaten da. "Ara au ume sorgiña! Laztanka jango neuke!".
SORGIN-ORRATZIXA.- Gardalatza. Gaztelerazko 'cardo borriquero'. "Sorgin-orratzixa baiño latzagua zan a andrakumia".
SORGOR.- Gaztelerazko 'extasiado'. "Itxasuari begira sorgor nenguan".
SORKIXA.- Buruan karga eroateko ipintzen zena. "Sorkixa eta otzara aundixakin ogi-partitzen aritzen zan".
SORRA.- Baldarra, geldoa, motela. Gogorra. "Mutill ori, sorra dabil egun onetan". "Burpilla sorra dago, eta orixo apur bat eiñ biarko detsazu".
SOSIGUZ.- Geldiro, astiro, polito. "Sosiguz ibilli zaittez, jausi gura ez baduzu".
SUARUA.- Suteen kontrako asegurua, baserritarren arteko ermandadea. "Suaruari eskerrak, berriro eiñ dabe erre jakuen basarrixa".
SUBALINDARIA.- Sugandila. "Subalindaria be, Salomonek aittatzen dittuan fristixa txiki jakintsuen artekua; erregien jauregixetan euzkixa artzen dabelako".
SUBA / SUBE BEDARRA.- Belar pozointsua. "Sorginkerixa baterako, sube-bedarran billa ebillen basuan".
SUBERATU.- Altzairu tenplatuari ematen zaion tratamendu termikoa tenplea kenduz biguntzeko. "Suberatzera noia gubil-zabal au tiratu biarra dauka ta".
SUBILLA.- Zuhaitz moztuetatik ateratzen den sutarako egurra. "Negu guztirako laiñ subill batu dot etxe ondora".
SUMUA.- Usaimen ona. Ehiza txakurrei buruz esaten da. "Erbitxakur orren sumua, ezagutu danik fiñena".
SUR KARAKOTIA.- Sudur zorrotza. Gaztelerazko 'aguileña'. "Famelixa aretako ume guztiak eben sur karakotia".
SURPIA.- Ahoa. "Surpetik juan jakoz, zittuanok eta ez zittuanok!".
SURZILLUAK.- Sudurraren zulo biak. "Lotan, surzilluetatik artzen dogu arnasia".
SUTAUTSA.- Errautsa. "Sutautsa ona izaten da ontzixk garbitzeko" SUZKO ERROBERAK.- Su artifizialak. "Geldittu zaittez bixar arte, gaur gabeko suzko-erroberak ikusteko".
SUZKO-IZKUA.- Zezen suzkoa. "Ez zan a zezen suzkua eta bai suzko-izkua".
TAJURIA.- Itxura. "Ori ez dok gizonan tajuria".
TAK.- Kolpearen onomatopeia. "Tak eta erriala! Kendu eiñ biar izan neban gittarria".
TAKADIA.- Kolpea, fisikoaz ginera, sikikoa ere izan daiteke. "Oingo gaixuak, takada aundixa emon desta".
TAKARRA.- Saskarra, baldarra. "Biargiñ takarra izan da beti".
TAKA-TAKA.- Ume-hizkeran, oinez ibili. "Taka-taka etorri zaittez amatxogana".
TAKETA.- Asko hazi dena, kankailua. Gaztelerazko 'grandullón'. "Zure seme taketak eindako astokerixia".
TAKORRIXA.- Tabakoa. "Takorrixa erretzia da izan leikian iñuzentekerixarik aundiña".
TAKUA.- Rapé, tabako hautsa. "Gure amandra zarrak takua artzen eben surretik gora".
TANGADERA.- Egurra zehetze-lanetan haizkora moztu ez dadin erabiltzen den egurrezko enborra. "Kaxagintzan tangadera biar izaten da".
TANGILLA.- Handia, baina baldarra. Gaztelerazko 'talludo'. "Tangillanguan izango ziran, ziur, tangillak".
TANBOLIÑA.- Pertsona alaia. "Lagun arteko tanboliña zan, gaur ill dana".
-TANTAIXA.- Inausi gabeko zuhaitza. Pertsonei buruz, handia, galanta esateko erabiltzen da. "Zugazti artan, arbola guztiak ziran tantaixak". "Zuen seme zarrena be tantaixa ederra ein da".
TAPA-TAPA.- Oinez astiro ibiltzea esan nahi duen onomatopeia. "Tapa-tapa Zaldibarreraiñok eldu giñan laurak baiño len".
TARRATADA.- Papera edo oihala apurtzean ateratzen den hotsaren onomatopeia.
TARTAKARIÑA / TARTAKIÑA.- Jaiki handia duena. Hanka puntan, erdi-saltoka ibiltzen direnei buruz ere esaten da. Gaztelerazko 'saltarín'. "Intxaur ezia, tartakariña". "Tartakariña danetik orrek nekez zapalduko dau lurreko txakur-kakarik".
TARTAKUA.- Hitz-totela. "Tartakua zanetik, kapillia esan biarrian esaten eban kakapillia".
TART EIÑ.- Hautsi, lehertu. Onomatopeia. "Tart eiñ zetsen frakak atzekaldetik, pelotan ziarduala".
TAUTIK PEZ.- Ezer ere ez. "Tautik pez ekixan ainbeste urtian Salamanka aldetik izanda." "Baiña, plaentziatarrak konturatu ziran euskeraz tautik pe ez ekiela."
TATI.- Umeei egiten zaien jolas antzekoa. Gauza bat eskaini eta hartzera doanean, kentzea da. "Borondate barik eskindu, eta tati eiñ zestan gaizto arek, baietz esan netsanian".
TATO EIÑ.- Ume-hizkeran, salto egin, jaitsi. "Tato eizu, maittiorrek, jausi barik!".
TEILLATUPEKO GANBARA ZARRA.- Burua adierazteko. "Nere teillatupeko ganbara zarrian poxpolua itzali dek eta etzeok ispiraziorik."
TEMOSUA.- Setatia, terkoa. "Temosua errezoian aurka".
TENGONTENEAN.- Zerbait orekan, baina ozta-ozta, kilikolo samar dagoenean. "Funanbulistia tengontenean zeguan alanbre gaiñian".
TENPLAU.- Lasai. "Betiko moduan, tenplau agertu zan mezia ixa amaittuan".
TENTELA.- Ergela, memeloa. "Tira, tira, juari etxera tentelori. irekin alperrik dok ta".
TERREÑA.- Aspila. Gaztelerazko 'palangana'. "Jaiki zan maittik, kendu eban soñekua eta arturik gerrixan eskupañua, ipiñi eban ura terreñian eta asi zan oiñak garbitzen bere laguneri".
TERTZIO BAT/TERTZIOKUA/TERTZIUAN/TERTZI0KO PILLUA.- Asko, handia, oso, baina zentzu ironikoan. "Tertzioko gizatua dago bedori, bizarrak urten baiño len!"
TETE EIÑ.- Jo, ume-hizkeran. "Tete eizu zatar ori; ez zaittu ba maite!".
TIKI-MIKI.- Temosoa, egoskorra. "Beriakin urten arte ez zan juango a tiki-mikixa".
TIÑAKUA.- Normalian lixiba egiteko erabiltzen zen ontzia. Gaztelerazko 'tinaja'. "Tiñaku bat aukeratu biar destazu, lexibia eitteko".
TIÑOKA.- Jolasa. Gaztelerazko 'tiro al blanco'. "Tiñoka diardugu auraxe pitxarran aurka, zeiñek geixagotan jo".
TIÑUA.- Punteria. "Zeiñek tiñu obia, tiñoka eiñ genduan, lurrezko pitxarra jarri ogei pausora eta".
TIPUA.- Harroskoa, hantustea. "Tipo galanta dago aberastu danetik".
TIRIA.- Zerbaitetarako joera. Salerosketan, eskaria. Erakarpena. "Etxiaak tiratzen dau ona etorri zan ezkero". "Pistoliak, aspaldi onetan ez dauka tirarik". "Korputzak alkarrendako dauken tirian neurrixa, Newtonek jrri eban numeruetan".
TIRRI ETA TARRA.- Uzkerra dariola dagoena. Onomatopeia. "Sutonduan daukagu tirri eta tarra, uzkarra dariola gure mutil zarra".
TIRRIXIA.- Nahia, nahigura, joera. "Zortzirak ezkero, etxerako tirrixiakin dago".
TITILLAK.- Bildots arandoia. Gaztelerazko 'mollejas'. Ganglio linfatikoak handitzeak dakarren gaisotasuna. Gaztelerazko 'escrófula'. "Gaur tititillak izan dittugu bazkarittarako". "Lenago, Frantziako erregiak osatzen zittuen titillak".
TITIRRIXA.- Pazientzia, egonarririk gabekoa. Gaztelerazko 'impaciente'. "Titirrixa danetik ezin geldik egon".
TITIZULO.- Beti amaren titien artean egoten den umea. "Titizulo orrek ama azurretan laga dau".
TOKAMENA.- Herentzia batean bakoitzari egokitzen zaiona. "Zure tokamena zan bedratzi milla errial".
TONKADIA.- Asealdia, betekada. "Atzoko jan da eranan tonkadiakin, gaur baraurik nago egun guztian".
(IT) TONTOLAPIKUA.- Tentela, leloa, ergela. "Ikusten dok zer ein duan, tonto-lapiko?".
TOPIÑA.- Buztinezko pitxarra, bi astaduna. "Topiñak sartaiñari esan ei zetsan ipurbaltz".
TORIATZAILLIA.- Beti tentatzen, ziria sartzen dabilena. Gaztelerazko 'incordiador'. "Zezenekin ez baiña gizonekin puntako toriatzaillia".
TORTIKIA.- Ugerra, herdoila. "Egun urteko tortikia eban ontzi aren ipurdixak".
TORTOLESA.- Bildotsaren oineko hezur txikia. Hezur hori erabiltzen zuten neska-mutikoek jolaserako, tortolosetan egiteko. Gaztelerazko 'taba'. "Tortolesetara jokatzen zanian, adarixan tortolesa izaten zan gauza aundixa".
TRAILLAN.- Besoa bularrari itsatsita lotuta eraman ohi denean. Gaztelerazko 'en cabestrillo'. Zamariak nor bera aurrean dela sokatik helduta eraman. "Eskuturra ausi dabenetik besua traillan daroia". "Orko bidetik astua traillan eruan biar da".
TRAK EIÑ.- Gauza gogorren bat hautsi. "Eskuturrak trak eiñ desta, eta Arnobatekuagana juan biarra dot".
TRAKA TRAKA.- Zaldien ibilkera adierazten duen onomatopeia. "Traka-traka zaldi gaiñian Durangon ziar...".
TRAPUA.- Iruzurgilea. "Jokalarixak baiño trapu aundixagua".
TRAZIA.- Itxura, antza. "Zeiñen trazia dauka gizon orrek?".
TREKUA.- Setatia, egoskorra. "Astua bezela, treku amorratua".
TREMESA.-0gi mota baten izena. Biribila, erre gabekoa eta irina gainetik izaten zuen. Umeek eta ez hain umeek oso estimatua izaten zuten. "Elgeta kaleko labarixak eitten eban tremesA zan gozuetarikua".
TREPETXUAK.- Baserriko tresnak. "Txabola bat eiñ dabe etxia joten, trepetxu guztiak antxe gordetzeko".
TRIKIMONTAIÑAK.- Trikimaluak. "Asmauko dittu arek trikimontaiñak, bere burua garbi ateratzeko".
TROKAU / TROKATU.- Hezurren bat okertu. "Armailla igotzerakuan ankia trokau jata".
TROKOTXA.- Hatzamar-behatz motzak dituenari esaten zaio. "Tokayo zarra dultzainiagaz eta Trokotxa tanborrakin, kalietako erromerixetan".
TRóNPETAN.- Ziba edo tronparekin jolasean jardun. "Bazabiz nirekin tronpetan?".
TROSKO.- Landu gabeko gairen baten zati handia, totxoa. "Orko burdin troskutik aurrian daukazuezan artazi fiñak ataratzen dittue ".
TROZUA.- Bizkai mendebaldeko meatzea. Sasoi batean aldiko lana egitera baserritar ugari joaten ziren, eta eurek ekarritako hitza da. "Trozuetan biarra eiñ ebanetik, ezagutzen zittuan Somorrostro aldiak".
TUNTUNA.- Tanbolina. "Domeka arrasaldetan tuntunian dantzan".
TXAKURRA.- Lotsagabea. "Uezaba txakurra nik amen izan neban lelengua".
TXALO-PINTXALO.- Umeei berbetan hasi aurretik erakusten zaien kantua. "Txalo pintxalo, / txalotxo txalo, / txoritxua, / mizpilla gaiñian dago; / zapatatxo / barrixeri / begira dago...".
TXAKILLANTIA.- Larru kontuetan gogorra. "Ori bizi guztian izan dok txakillante erremia".
TXANKA MAKIAK / TXANKAME.- Hanka luze eta argalak dituenari esaten zaio. "Txankame orrek ez detsa ikara aundirik eingo pisuaren orratzari".
TXAPLATIA.- Zatia, atala. Gatzik gabekoa, tuntuna. Ganora handirik gabe hitzegiten duena; neskei esaten zaie. "Jakiari ukanduetan txaplatak ipiñi biarko detsazuz, arilduta daukazuz eta". "Txaplata aren esanari begira bazagoz...".
TXARIA.- Zuhaixkaz osatutako baso itxia. Gaztelerazko 'jaral'. "Txara asko solo biurtu dira, baserri bizitzak geitzerakuan".
TXARRI-AGIÑA.- Okerreko lekuan, besteen gainean, hazten den hagina. "Orrek txarri-agiñok, atara eiñ biarko dittuzu".
TXATALA.- Atala, zatia. "Lur txatal bategaittik, zenbat gerra eta eriotza alperriko!".
TXATXA.- Oinez ozta-ozta egiten dakien umeei esaten zaie. "Amen dator gure txatxa, bakar bakarrik!".
TXATXALIA.- Gatzik gabekoa, tuntuna; emakumeei buruz esaten da. Gizonezkoei buruz, berriz, TXOTXOLUA esaten da. "Txatxala galanta da bera beintzat".
TXATXARIA.- Axolagabekeria, ganorarik eza. "Txatxaria berana, dogun eguraldixagaz or ziar".
TXATXARRA.- Txikia. "Txatxarra dago dittuan urtietarako".
TXEPELA.- Adorebakoa, koldarra. "Ain zan txepela, tarrua joten ibilltzeko lagunek txapela kentzen zetsen".
TXIKUA.- Zaldi kumea. "Txikua lezkotxe saltakarixa eta egon ezindakua".
TXILIBITUA.- Zakila. "Txilibiton, Portalian bizi zan seme-alabegaz, zeintzuk jarri izan eben aittan izena".
TXILIBRIZKAU.- Edaten ohituta ez dagoena mozkortu. "Eta uste barik txilibrizkau zan, eta lepuan eruan eben, lauren artian, kalietan ziar, etxera".
TXINGARTU.- Kiskaldu, txingar bihurtu. Normalean sexu-grina adierazteko erabiltzen da. "Obe da ezkontzia tingartu baiño".
TXINGORRA.- Bidezidorra, ganaduak edo gizakiak ibiliaren ibiliaz irekitako bidea. "Bide txingorra jarraittu eta eldu giñan bide nagusira".
TXíNGORRA.- Euri izoztua, kazkabarra. "Aiñ azixa izan da gaurko txingorra, arrixa be esan zaikixon".
TXINTX EIÑ.- Ume-hizkeran, zintz egin. "Txintx eizu orrek kandelok kentzeko...".
TXINTXIÑA.- Diruaren onomatopeia. "Txintxiña badarabill eta ez da baraurik geldittuko".
TXINTXORRA.- Frijitutako urdai zati txikia eta kizkur-kizkur eginda. Gaztelerazko 'chicharrón'. Txerri koipea urtzean geratzen diren hondakina ere bada. " Gaur egunian txintxorrak poltsetan be saltzen dittue, zein da patata prijiduen moduan".
TXIO-TXIO.- Ume-hizkeran, txoria. "Txio-txio ekarriko detsut, maitte polittorri, zuregaz lo eiñ deixan".
TXIPLI-TXAPLA EIÑ.- Uretan jolasean ibili, zipriztinak atereaz. "Txipli-txapla eiñ dabe ibai onduan, eta ondatu dira bixak".
TXIPRIZTIÑA.- Txikia, ezgauza. "Ixildu ari txipriztiñori!".
TXIRIBIRIXAK.- Egurraren txirlorak. "Anton arotzanetik ekarrizuz txiribiri batzuk, sua ixotu deigun".
TXIRIKILLETAN .- Umeen jolas bat. Makila handi batekin, alde bietan punta zorrotza duen makilatxo bat jo egiten da, ondoren airean bueltaka dagoela, makila horrekin jo eta ahal denik eta urrutien jaurtitzen da.
"Intxaur joten, txirikilletan eta beste joko askotan, arria izaten da neurri."
TXIRI-TXIRI.- Piskanaka-piskanaka, soseguz. Badago ahokorapilo bat hitz honen inguruan: "Banoia txiri-txiri, txara txikira txoritxara."
TXIRIPIA.- Suertea. "Txiripa aundiko gizona izan zan beti jokuan".
TXIRRIKIA.- Txinga, zeregin ugaritarako orman gogor sartuta egoten den forma biribileko burdina. Gaztelerazko 'argolla'. "Lenago, batian da bestian ziran txirrikak, kalerik kaleko zezenan sokia lotzeko".
TXIRRINBOLIA / TXIRRINDOLIA.- Ume jolasetako aroa. "Zurezko txirrindolia neban nik".
TXIRRIXUA.- Jarioa. "Txirrixua dauka zadari orrek".
TXISPAGIÑA.- Armen txispia egiten duena. Txispagintzan Ermuan jarduten zuten batipat. "Txispagiñak ziran Ermuan".
TXISPIA.- Armek polborak su hartu dezan izaten duten giltz antzekoa. "Atxa anaiak ziran Ermuan onenak txispia ataratzen".
TXISTADA.- Norbaiti deitzeko ahoarekin egiten den hotsa. Gaztelerazko 'chistar'. "Gure Agapitok txistada bat entzutzen daben bakotxian burua bueltau eitten dau".
TXITXAKA.- Ume jolasa, txingor gainean ibiliz bata bestia harrapatzen jarduten da. "Txitxaka ordutan jardun da gero gure umiak gosetuta etorri dira".
TXITXALAPURRA.- Hegazti harraparia. "Txitxalapurrak dabiz eta obe izango da oilluak barrura eruatia".
TXITXI.- Txakurra, ume-hizkeran. "Atoz, bestela txitxik jango zaittu!".
TXITXIA.- Ume-hizkeran, okela. "Jaizu txitxia, maittiorrek, aundia eitteko!".
TXOLIÑA.- Emakume berritsua. "Diruduna, politta eta zeuk nai dozun guztia, baiña txoliña".
TXOLOTA.- Antoisina, astadun edalontzia. "Azunberdiko txolota zan, egunero aren erraziñoa".
-TXORIMALUA.- Ganorabakoei esaten zaie. "Aldeik bistatik, i bizi guztian izango aiz txorimalua!".
TXOROKIL.- Garandutako artaburua. "Txorokillekin su aundixaa eiñ genduan soluan".
TXOTXO!.- Mutikoei deitzeko. "Txotxo! Ekarriko destak takorrixa estankutik? -Neuk be, iñori ekarri eraitzen detsat".
TXUNDARRA.- Azal azpiko zelularen bat soltzean sortzen den grano edo garaua. Gaztelerazko 'forúnculo, divieso'. "Txundarrak urten desta ipur-mamiñian".
TXUNTXURRA.- Gailurra, mendi punta. "Galdaramiñoko txuntxurrak, titi bat dirudi".
TXURINGIA.- Ipurzuloko zainak handitzean agertzen diren odolbatu antzekoak, odoluzkiak. Gaztelerazko 'almorranas, hemorroides'. "Eiñ biar izan zittuan indarregaz, txuringiak urten zetsan".
TXUTXU-PUTXUAK/TXITXI-POTXUAK/TXUTXUMUTXUAK.- Ahopean, isilka-misilka ingurukoek ez entzuteko moduan esaten direnak. Gaztelerazko, 'comadreos' 'murmuraciones'. "Alkarrekin bat eitten daben guztian, txutxuputxuetan emoten dittue orduak".
UDAGUENA.- Udazkena. Baserrietan kalean baino gehiago erabiltzen da berba hau. "Udaguena da mendixan ibiltzeko sasoirik onena".
UEZ-AITA / AMA.- Aitorde, amorde. "Uez-aittak ondo artzen eban".
UFALA.- Uholdea. Asko, ugari. "Ufala doia Maltzako ibaixan, iñoiz baiño azixagua". "Ufala darabill dirua aspaldi onetan".
UFALDU.- Blai egin. "Ufalduta laga dot zure laguna, pitxarkada ura jaurtirik burutik bera".
UGALA.- Uhala, larruzko lokarri estua. Gaztelerazko 'correa'. Sasoi batean tailerretako makina gehienak uhalen bitartez mugitzen ziren. "Aren aittak, sarrittan erabilli biAr izaten eban ugala". "lenago makina guztiak ziran ugalakin".
UGAR.- Herdoila. "Burdinezko erramintta asko erabilli ezik ugartu eitten dira".
UGARAMARIA.- Ur geldietan sortzen den alga edo lizun geruza. "Ur geldixetan leztxe, ugaramaria eitten jakon zorruan, ardaurik eran ezik".
UGARATXUA.- Igela. "Ataiko potzuan, ugaratxuak eiñ dira, eta gabaz badogu soiñua.
UJENTU / UJENTO.- Ukendua, azalean emateko edo igurzteko erabiltzen den gai itsaskorra. Normalean sendatzeko izaten da, pomada, adibidez. Gaztelerazko ungüento'. "Enorrak kentzeko sorgiñak ujentu bat ein detsa paparrian".
UJUJUAK.- Irrintziak. "Irrintzilari bat onutz, ujuju gogor bat bialdu deixogun urriñeko areri!".
UKA, JOXE, UKA!.- Nahiz eta arrazoirik ez izan, ezezkoari eusten diotenei buruz esaten da. Motxailek edo ijitoek auzietan leporatzen zitzaien guztiari ezetz esateko zuten ohituratik ei dator. "Uka, Joxe, uka, eta egon zu orretan!".
UKO, UKO!.- Motxailen hizkera. "Uko, uko, Joxe kastia bazara!".
ULE-IZURRA.- Ile kizkurra. "Afrikako baltzak leztxe, ule-izurra eban".
ULUA.- Oloa. Gaztelerazko 'avena'. "Oilluari olua, astuari lastua".
úLUA.- Aiene, erosta; mina edo zorigaiztoa adierazteko hotsa. "Bazan negarra eta ulua aren ondorian".
UMEGINTZIA.- Erditzea. "Umegintzia dogu gaur gure etxian, esan eban Pellok tabernara eldutzerakuan".
UMEKIA.- Umekerietan ibiltzen den heldua. "Aundi einda be, umekia irauntzen dau".
UMETXIKIÑA.- Mutxikina, fruta jaterakoan geratzen den hondakina. "Berak atal ederrak, neri umetxikiña".
UMEZARIA.- Haur-oihala. Erderazko 'pañal'. "Amaika umezara bigun ondatu zittuan bere umiak azten".
UMIA-EIÑDAKUA.- Ezkongabeko ama, zentzu peioratiboan. "Gaizki gura detsenak esaten dabe neska orregaittik umia-eiñdakua dala".
UME ZORRI.- Ume lotsabakoei esaten zaie. "Gaur egunian ume zorri guztiak zigarrua auan dabela ibiltzen dira kalian".
UNA.- Hezurrek barruko aldean izaten duten bigununea, hezurmuina. Gaztelerazko 'tuétano'. "Unetaraiñok sartu jata otza".
UNAMORIXUA.- Erizkidetasuna, ahobetekotasuna. Gaztelerazko 'unanimidad'. "Unamorixo aundixa egon da gaurko batzarrian".
UNGRIANUAK.- Erteuropako ijitoak; euskaldunak motxaillak ziren. "Sarri agertzen ziran lenago, ungrianuak artzari dantzan eraitzen".
UPARTIÑO.- Harriz egindako aska modokoa. Baserrietan-eta ura banatzeko erabiltzen da. "Santa Kurutzeko eskola zarran onduan bada ondiok upartiño bat".
URAK.- Izakeran edo nortasunean bi lagunek duten antza. "Badittu bai arek bere aittan urak, eta ez gitxi".
URBATUA.- Putzua, osina. "Inguruan zan urbatu bat, ugaratxoz beteta, izugarrizko orruak ataratzen ebela".
URBUSTANA.- Izaina. Gaztelerazko 'sanguijuela'. "Lenago, botikan saltzen ziran errekako urbustanak".
URDAI-KALLUA.- Urdaiaren azala. "Gordeirazu urdai-kallua, mendirako oiñetakuak leguntzeko".
UR-EPELA.- Ezertarako adorerik ez duena, gatzik gabekoa. "Ur-epel bat izango da ori bere bizi guztian".
URRIAN.- Beharbada, akaso. "Etorriko ete zara? -Urrian, etorriko naiz".
URRIK B'EZ.- Ezta gutxiagorik ere ez. Gaztelerazko 'ni por asomo'. "Ondu dau goizekuan markia? -Ezta urrik b'ez".
URRIXA.- Geldoa, motela. "Urrixa baiña azkartu zan bere kontura jarri zanian".
URRIZKIA.- Txilioa, oihua. "Sanmartin eguna eldu zanian, ai urdi aren urrizkak eta ostikuak jaurti biarra!".
URRUMADA.- Urruma. Gizakiok egiten dugun kexazko hotsa. Gaztelerazko 'gruñido'. Ganaduak eta baita usoek ateratzen dituzten hotsei ere esaten zaie. "Txal txikixa gosian gosez urrumadaka dago".
USA.- Herri basoa. "Antxiña Eibarren herri basueri usa esaten zetsen".
USKILANDRIA.- Pertsona arraroa. "Ez dok arritzekua arek eindakua beti izan dok uskilandria ta".
XAXARIA.- Ganora gutxi. Aisialdia. "Xaxaria berana, dogun egualdixagaz or ziar!".
XELBIA / ZELBIA.- Maltzurra, gaiztoa, hutsagatik hasarretzen dena. "Kendu ari nere begixetatik, xelbiori!".
ZAILLDU.- Ahalegindu, saiatu. "Zailldu zan, baiña bestiak irabazi zetsan".
ZAILLA.- Saiatua. Gogorra, ez samurra. "Zalla lanian eta ugarixa zure semia". "Etxeko-andra! Gaurko okelia zalla dago".
ZAMAUA.- Sukaldeko esku-trapua. "Sikatizuz eskuok zamauakin, bestela atzera be liburua zikindu eingo destazu ta".
ZANBRUAK.- Ubeldurak, beltzuneak. "Irizillakin zanbruak atara zetsazen bizkarrian".
ZANKAPIA.- Zankabea. "Zankapian eman zetsan ostikadiakin lurrera eratxi eban".
ZAPARROTIA.- Txaparroa, txikia baina potoloa. Gaztelerazko 'regordete'. "Antero zaparrotia, Singerren bibotia...".
ZAPLATEKUA.- Belarriondokoa. "Maixuak eman detsan zaplatekuakin zati baterako berotuta dauka matrailla".
ZARIA.- Saskia, otzara. "Urte barri barri, txarri belarri, daukanak ez daukanari zaria bete madari".
ZARPAILLUA.- Arlotea, narrasa, txarto jantzita dagoena. "Gizon zarpaillua agertu da".
ZARRADIA.- Zirrara, emozioak eragindako ikara. "Soiñu orrek zarradia eitten desta biotzian".
ZARTARIA.- Haustura, arrakala. Txoro samarra denari buruz ere esaten da. "Pitxar onek zartaria dauka eta ez da luzerorako". "Orrek jaukak zartaria orrek!".
ZARRASTRAJUA.-Zarpailtsua, arlotea. "Zarrastrajo galanta einda etorri da Ameriketatik".
ZARTATEKUA.- Zaplastekoa, belarriondokoa. "Zartateko bat emonda bialdizu ori!".
ZARTAU.- Arrakalatu, pitzatu. "Zartau da etxe guztia lurrikariakin".
ZASTADIA.- Sastada, ziztada. Iruzurra, traizioa. "Zastada bat izan dot biotz biotzian, ikustiakin bakarrik". "Zastada ederra eiñ zestan, saldutako arek".
ZATARKI / ZATARTO.- Txarto, gaizki. "Zatarto be zatarto josi detsa soiñekua".
ZATI BATERAKO.- Denbora tarte luzerako. "Zati baterako aldendu giñan geure lekutik".
ZATI BIKO ARPEGIA.- Ipurdia adierazteko eufemismoa. "Fraketako apurtutik zati biko arpegia agiri jakon".
ZEBETE.- Arrabete. Jostunen neurri bat. "Gerritik zebetera, poltsikua".
ZERENA.- Zura jaten duen sitsa, pipia. Erropa jaten duenari ZITSA esaten zaio. "Zerenak jaten dau egurra, zitsak erropia".
ZERTARAKUA.- Zerbaitetan trebea, iaioa. "Zertarako gizona da".
ZERUKO KATUA.- Harra. Gaztelerazko 'oruga'. "Zeruko katua, mitxeleta geixa".
ZETAKIA.- Zikinunea, orbana, arrauka. "Alkondara barrixan zetaka ederra ein detsa usuak kaka eiñ detsanian Untzagan".
ZETERIXIA.- Umeteria, haur talde handia. "Erriko zeterixa guztia batu zan komedixara".
ZIBURUA.- Trapezioa, zabua. Gaztelerazko 'columpio'."Komediante arek ziburuan eiñ zittuan lanak, esan be eziñ laikez".
ZIBURU-ZAURIA / ZIBIRI-ZAUBIA.- Zabua. Erderazko 'columpio'. "Ziburu-zauria jarri dabe ostian, umien jolaserako".
ZIKIRRI-ZAKARRIA.- Hondakinak, zaborra. "Zikirri-zakarria bazan ugari aren etxe ostian".
ZILLA.-Hainbat fruituri, kipula edo gaztainari, esate baterako, ernetzen zaien txortena. Zilborra. "Kipulari zilla eiñ jako, ez gendualako esegi". "Zilletik amagaz bat einda jaixotzen gara".
ZIMELA.- Zekena, ugerra. "Atso gaizto aura, arpegixan baiño biotzian zimelaua zan".
ZINTXIA.- Espaloiaren ertza. "Etxe aurrian, zintxa guztia artzen dau bere salgeixekin".
ZIÑU EIÑ.- Norbaiten plantak egin, burla egin. Gaztelerazko 'hacer muecas'. "Ziñu eiñ zetsan nausixari, gaizto bat zalako".
ZIORRA.- Ihia, leku hezeetan hazten den landarea. Gaztelerazko 'junco'. "Ziorrezko otzarak eitten ibai-onduan ikusten ziran motxaillen andrazkuak".
ZIPLI-ZAPLA.- Belarriondokoaren onomatopeia. "Zipli-zapla ezkerrera eta eskumara, aldendu zittuan danak".
ZIRAUNA.- Maltzurra, gaiztoa. "Zan kaltegarrizko ziraun bat, asarria ipintzeko beti prest".
ZIRIKILLOTIA.- Ukendu bat. Kalabaza egosia eta azukrearekin egiten den gozokia. Kalabaza-mermelada. Gaztelerazko 'cabello de 'angel'. "Zauri orrendako, amandriak dauka zirikillotia". "Bazkarittan postre berezixa daukagu gaur: zirikillotia".
ZIRIMILDU.- Nahastu. "Ogixa eitteko onodo zirimildu biar dira uruna eta ura".
ZIRIMILLOTIA.- Nahaste-borrastea. Gaztelerazko 'revoltijo'. "Ondrajanan ostian tabernan egundoko zirimillotia geratu zan".
ZIRIMILLUA.- Nahastea, nahastura. "Aixa da uruna eta esnian zirimillua".
ZIRIÑA.- Likidoa, urtsua, ez lodia. "Morokill ori ziriña dago; arto-urun geixago biar dau".
ZIRKIÑA / ZIRKIÑ ZULUA.- Txokoa, ezkuta-lekua. Gaztelerazko 'escondrijo'. "Zirkiñ guztiak begiratu zittuen; agertzen ete eben ezkutuan bizi zen bat".
ZIRKIÑ EIÑ.- Ihes egin. Gaztelerazko 'esquivar, escabullirse'. "Zuzen zuzen zetorren nergana, baiña zirkin eiñ netsan".
ZIRRI-BORRUA.- Inolako arretarik gabe egiten diren idazki edo marrazki ulergaitzak. Gaztelerazko 'garabato'. "Kendixozu lumia umiari orma guztia zirriborroz bete dau eta".
ZIRRINDARIA.- Metalezko gauzek ateratzen duten zarata. Ilada, lerrokada. "Serrian zirrindariak gortutzen ninduan". "Eraiñ dot zirrindara bat solo ertzian".
ZIRRI-PARRIA.- Anabasa, nahaste-borrastea. "Ondoren izan zan zirriparriak aukeratuta, al izan eban iges eittia".
ZITTALDU.- Haserretu. Zauriei bagagozkie, zoldu. "Ziero zittaldu jaku uezaba diru geixago eskatu detsagunian". "Zerriakiñ ein neban ebaixa zittaldu eiñ jata, azkapela ez netsan ba ipiñi".
ZIZKI-NASKIA.- Anabasa, nahaste-borrastea. "Urten eban zizki-naskia, iñok erabagi eziñdakua".
ZOIXA.- Zokila, mokila, lur multzo gogorra. "Alperra izaten da zoixak apurtzeko".
ZORAKILLA.- Zoroa. Erderazko 'locuelo'. "Aunzkuma zorakilla dan leztxe aman inguruan, alaxe, jolasetan eta saltaketan dabill egun guztian".
ZORO-USAIÑAK.- Zorakeriak. "Zoro-usaiñetan dabil aspaldixan gazte ori".
(L) ZORRIZTO-ZORRIZTO.- Isilean, ezkutuan, apurka-apurka. "Zorrizto-zorrizto eiñ eban ixil poltsia".
ZORRIZTUA.- Zorriz betetakoa. "Buruan azka eitteko baiño alperragua zan zorrizto aura".
ZORRO-ZORRO.- Zurrungaren onomatopeia. "Auaz gora lo eitten dau, zorro-zorro".
ZORRUA.- Estomagua, tripa. "Mutillak, zorrua bete ezkero, kontentu dira, naiz porruak, naiz eperrak".
ZOSTORRA.- Itsusia, egoera txarrekoa. "Txabola zostor baten bizi da basuan".
ZOSTU.- Landare batzuk larregi hazten uzten zaienean zoztu egiten dira. "Porruak zostu dira, azak be bai".
ZUMITZA.- Saskiak eta, egiteko erabiltzen diren zumezko tira mehe eta luzeak. "Zumitzekin eindako otzara ederra eiñ detsa".
ZURKATXA.- Laborria, beldur handia. Eskarmentua ere esan nahi du. "Zurkatxa ez da, ez maitte eta ez errespetua". "Emon detsan pasariakin makaleko zurkatxa artu dau".
ZURRUNBILLUA.- Buruan izaten den ilerik gabeko unea. Gaztelerazko 'coronilla'. "Mutiko batzuk ziran, zurrunbillo bikin buruan".
ZURRUT.- Edatearen onomatopeia. "Zurrut eizu, maittiorrek, esnia, apapara juateko".
ZURRUTA.- Txikiteoa, edateko ohitura adierazteko. "Egunero, Eperranian dogu geure zurruta".ZURRUZTADIA.- Zurrunga. "Juan naizenian esnatzera, zurruztadaka eguan".
ZURTU.- Txunditu, zur eta lur geratu."Ainbeste ikusmirak aiñ leku gitxixan, zurtu ninduan".
 
 
 

Eguneratua: 1998-05-22

Esakerak (hasiera) | Eibartarrak Home Page | zuen zaindari onena: © Arrateko Ama

Propaganda pusketa hau --> 

GeoCities
Geocitiesek behartuta jarri dugu 

 

1