Hirietako algarada alde batera utzi nahi baduzu, edo eta natura gustokoa badaukazu, "MIKELENEA" baserria da leku aproposa zuretzat. Orain dela hilabete gutxi berritua izan den baserri honek, 16 pertsonentzako lekua dauka. Nafarroako ARRUITZ herri txikian bilduta, Donostiatik 50 bat kilometrotara, eta Iruñatik 30 batera aurkitzen da. "Mugiroko Benta"-tik 2 minutura, nekazal herritxo honek 70 bat biztanle ditu. Larraun bailaran kokatua, Aralar inguruan, Arruitzek situazio geografiko ezin hobea dauka natura maite duten horientzat. Senderismoa, hontto bilketa, arrantza edo eta mountain-bike bidetxurrak oso ezagunak dira hemendik. Hontto denboraldiak, edo eta aldameneko erreken (Basaburua, Larraun, eta Araxes) amuarrain kopuruak, bisitari ugari ekartzen ditu bailara honetara. Frontoi berri bat ere aurki dezakegu herriko plazan; honez gainera, golf bezalako kirolak ere praktika daitezke, Zuazti eta Ulzamako golf-zelaiak gertu bait dauzkagu. Hona hemen Arruitzera nola iristeko plano txikitxo bat:
"Mikelenea" baserria berriro aipatzear, esan bezala, orain dela hilabete gutxi berritua izanik, 16 bat pertsonentzako kapazitatea dauka. 6 logela, 2 bainu, 2 sala, sukalde, baita humeentzako seaskak ere ditu Mikeleneak. Abereentzako ikullu bat ere aurki dezakegu baserriaren beheko pisuan.
Baserriko argazki gehiago ikusi nahi badituzu, edo eta baserriari buruzko informazioa behar badezu, "zapal" ezazu beheko argazkian:
***GARRANTZITSUA:
“MIKELENEA” BASERRIA ETXE OSOA BEZALA ALOKATZEN DA. ALKILERRA ASTEBUKAERATAKO EDO TA ASTEKA EGIN DAITEKE.
Oraindik informazio gehiago behar baduzu, edo eta MIKELENEAren nagusiak aurkitu nahi badituzu, hemen dauzazu nola egin:
· Telefonoa: (948) 504413 (gauak) Arantxa Múgica-z galdetu
Baserria: (948) 604681